Alpinismo minimalista.
Izenburu hori jarri diot
Donostiako Zulo Zahar elkartean eman behar dudan emanaldiari. Maiatzak 23
larunbata arratseko 6etan izango da hitzaldia, Intxaurrondo kaleko 52-an.
Zer nahi dut adierazi hitz sinple honekin. Hasteko, definizioa aztertuko dugu: Minimalismoa; hiztegiak dionez,
beharrezkora soilik murriztea da. Soberan diren elementurik gabea.
Orduan nik planteatzen ditudan eskalada bidaiak honelakoak dira; Arinak, azkarrak eta merkeak. Arinak, zama gutxirekin joaten garelako, hegazkin konpainiek baimentzen duten pisua soilik eramaten dugu. Azkarrak, denborak garrantzi handia dueleko eskalada bidai batetan. Espedizio baimen tramiteetan denbora asko galtzen da, horregaitik, baimen konplikatuak behar ez diren lekuetara soilik mugatu beharko gera. Merkeak, lehenago aipatu dudanagatik, espedizio baimenak astunak eta garestiak dira, al izan ezkero zona ireki bat bilatuko dugu.
Bidaian zehar garraio publikoa erabiliz ere, bertako jendearekin harreman gehiago lortzen duzu, eta beti, merkeagoa izango da.

Naiz eta gertutasun fisikoa egon, batzuetan, oztopo geografikoengaitik, urrun
dira gauzak. Riglos eta Murillo de Gallego, naiz eta bat bestearen aurrean
egon, Gallego ibaiak urrundu egin ditu beti. Niretzako, eskalatzaile bezala,
mailoetako haitz gorrixkatik at ez da ezer egon. Ibaiaren beste aldeko
bazterrak ez zuten garrantzirik. Urte asko daramazkit Riglosen eskalatzen eta, aldiz Murillo, ezezaguna egin izan zait beti.
Orain berriz, GR ibilbide bati esker, zubi bat eraiki dute Gallego ibaia zeharkatuz, betidanik aldenduak egon diren bi herriak gerturatu dira. Niri horrek aukerak zabaldu dizkit. Murillok kanpina izanik, eta nire egoera pertsonala gaitik, erakarriagoa egiten zait orain egonaldia bertan planteatzea.

Goizean kanpinetik ateratzen
Goiz jaiki nintzan igande goizean Gallego ibaiaren zubi berria zeharkatzeko, bizikleta gainean nindoan. Rigloseko mailoetan, viseran, fiesta del biceps bidea eskalatu nahiak neramatzan. Arraroa egin zitzaidan Riglosera bide desberdin batetatik iristea, mailoak beste ikuspegi bat eskaini zidaten.
Gallego ibaia zeharkatzen duen zubia
Mailoen erreinura iristen
Igoera erritmo ona neraman "festa" hasi zenean. Igande honetan ospatzen zuten Rigloseko mendi lasterketa. Hango musikak, zarata eta oihuak, niri oraindik bakartiago sentitu erazi zidaten viserako amildegian.
Herrian ere festa dago.
Han, beran, herriaren berotasunean, korrikalari guztientzako zegoen animo oihuren bat. Lehena helmugaratzen izan zen korrikalariak txalo zaparrada izugarria jaso zuen. Ni berriz han nengoen, bakarrik. Ez zegoen pertsonarik niri animoak emateko. Inor ez zen konturatu nire presentziaz.
Minimalismoak hori dauka, elementuak asko murrizten badituzu, pertsonen begietara ikusezin bihurtzen zarela.
La fiesta del biceps krokis klasikoa korkuerari hartua
Visera azpian. Fiesta marraztua ageri da
Lehen luzean.
Goruntz goazen eran atzera botatzen hasten da.
Azkenengo luzeetan tetxua da.