2012(e)ko abuztuaren 3(a), ostirala

KARAKORUM / BRAKK ZANG - INSURGENTE




Marra naranja lehen saiakera. Marra urdiña bigarren saiakera.
Marra gorria Insurgente.



BALTISTANGO ERREKAK
   Eskalalada bidai baten planteamendua, eta, objektiboa, taldekideen izakera kontuan hartuta sortu behar da, alpinismo maila errealarekin batera. Partaideen jitea ezagututa, bidaiaren proposamena egin daiteke, eta, hauen eskalada mahila jakinda helburu lojiko bat adostu. Era horretara ziur egon gaitezke bidaia ondo aterako dela,  alpinismoko hiru baldintzak betzeko aukera asko ditugula; etxera onik itzuli, lagun, eta, agian, gailurra zapaldua.



   Raul Gonzalez, Avila probintziako Santa Cruz del Valle herrian jaioa da. Gredoseko haitzak izan ditu eskaladan ikas leku. Aspalditik ezagutzen dugu elkar, Marokon topo egin genuenetik. Todra sakanean izan zen, gabon berezi batzuetan. Patagonia basatian, Paine erdi dorrean, 1996ean Intsumisioa bidearen sortzean parte hartu genuen. Naturazale amorratua da Raul, basozaintza du ogibide.



   Bizitzaren gorabeherak direla eta, urteak generamatzan elkarrekin bidaiatu gabe. Aurten behar zuen izan. Pakistango haitzak izango ziran lagun zaharrak berriz elkartzeko tokia. Ideia garbia generaman Raulek eta biok, bidaia arina behar zuen izan, askea. Ez genuen eskalada baimenik ordaindu behar ziren tokirik nahi, honek bidaia asko baldintzatzen bai du. Tamalez, Himalayan ez daude honelako leku asko, Pakistango Nagma bailarak biltzen ditu guk eskatzen genituen baldintzak.        
   Baltistango  Ganche eskualdean, Kanday bailaran, Kande herriaren gainean dago Nagma. Eskaladarako inguru irekia da, “ open zone “ bezala sailkatua dagoen lekua. K6 mendia dago haran honen bukaeran ohorezko tronuan. Amin Brakk, Changui tower, Hashun tower, Singu Charpa, Brakk zang… bertan daude ere, mendizaleentzat gailur preziatuak dira denak. Mendi kontuetatik kanpo, inguruak garrantzi handia dauka Kande herriaren bizi iraupenean, bertan ehunka behiak larre hartzen dute.



   Ingurugiro aldetik Nagma bailara aparta dela esango nuke. Naturaren edertasuna egundokoa da, granitozko dorre erraldoiak non nahi daude, kikiltzen zaituzten izotz jauziekin batera. Eskalada aldetik ez zait hain erreza egiten sailkatzea, Brakk Zang orratzeko haitza ez da kalitate osokoa, granito harria erraz apurtzen bai da.  

LEHEN SAIAKERA
(Nagman idatzitako egunerokoa)
   Saiatu gara Brakk Zang hego paretan bide berri bat sortzen. Derrigorrezko aklimatazio desatsegina igaro ondoren, paretara serio sartzeko unea zela pentsatu dugu. Petate batekin sartu gara; jana, ura eta lotarako erropeekin hornitua. Soka aldetik,eskaladarako bi eraman ditugu, gehi, petatea igotzeko 5,5 mm auxiliarra. Bidea 6cko zailtasuna duen luze batetik hasten da. Luze hau zabaldua zegoen, lau txapa topatu ditugu tirada honetan. Txapa hauek Jon, eta, Fixe markakoak direnez, espainiako talde batek zabaldua izango dela pentsa dugu. Luze hortatik aurrera ez dugu material eta arrasto gehiago aurkitu. 
   Bigarren luzean Raulek iltzea eta parabolt bat utzi ditu jarriak. Parabolta sartzeko bi ordu pasa behar izan du; takoa eskuz sartzean, granito harriaren gogortasuna nabaria da. Puntu hortatik haurrera ez dugu material fixo gehiagorik utzi. 
   Gauak zazpigarren bileran arrapatu gaitu. Bibaka oso deserosoa izan da, arteka batean eserita itxaron diogu egunsentiari. Bitan egin digu euria, bustialdi ederra hartu dugu. Hurrengo egunean goiz hasi gara eskalatzen. Petatea zortzigarren bilera arte igo dugu, eta, bertan utzi, puntu horretatik aurrera sokada arin bat bezala mugitu gara gailurraren bila.






Raul laugarren luzean




    Hamargarren bilerara iristeko diedro eder bat eskalatu beharra dago, 6C+ on bat. Bileran iltze bat topatu dugu. bide berri bat zabaltzeko asmoa zapuztu digu honek. Hurrengo tiradan ere, plaka liso batetan, espit bat dago. Guk eskumatara trabeska eginez utzi dugu espita, eta, ondoren, zuzen jo dugu arrakala perfektu batetik. Artifizialean aritu behar izan dut. Bi luze motz eskala ondoren, muntatutako beste bilera batekin egin dugu topo, espita, gehi, fisurero eszentrikoa dago. Irteerarik gabeko puntu batetara iritsi gara, gorantz oso liso dago. Ezkerretara pendulu bat eginez diedro itsu batetara iritsi gara. Handik aurrera segitzeko material falta somatu dugu, bilera bat muntatzeko parabolt beharra. Erramienta guzti hori petatean utzia geneukan, eta, gainera, agian, gure aurretik norbait espitak sartu gabe pasatua zegoen. Egoera aztertu dugu eta, jaisteko erabakia hartu, errapel batez plakako espiterarte egin dugu behera. 
   Ez dugu etsi nahi eta, eskumatara tiratzen dugu arrakala sistema batetik, gailurra zapaltzeko azken ahalegina da, soka fixo batzuekin egiten dugu topo. Haitz pañoaren itxura ez da polita, ez digu asko motibatu hortik aurrera segitzeak. Bertan behera utzi dugu gorantz joateko saioa, eta, errapelatzen hasi gara igotako bidetik. 
   Petatea jasotzen dugu utzi dugun zortzigarren bileratik, eta, beheruntz jarraitzen dugu guk irekitako bidetik. Errapel guztiak harkaitz pikoetan dira, kordino eta zintak soilik utzi ditugu.

Bibakarako pretatzen.


Bibak ezeroso baten ondoren.

Diedro ederra gainditu ondoren

EGURALDI ALDAKETAREN ZAIN
(Nagman idatzitako egunerokoa)
   Beste garai batetan gaude. Denboran bidaiatzea posible dela dirudi. Fairek, Kandeko artzainak, esker onez  Balti ogi bat eta Rosti “ txapati prejitua ” oparitu digu. Guk eskerrik beroenak emanez hartu dizkiogu jakiak.

   Goiz atera gara gaur lo-zakuen goxotasunetik. Egunsentiarekin batera Fairen behi ernalduaren bila ibili gara glaziarreko morrenatik gora eta bera. Azkenean, lan nekazaren ondoren, errekaren beste aldeko basotxoan topatu dugu ezkutatua. Fairek pozik jaitsi du bere behia Kande herrira.


   Atzo ezagutu genituen Faire eta bere lehengusua Karin. Behietara etorri ziran biak eskopeta zaharra bizkarrean hartuta. Tiro bakarreko tramankulu astuna zen susko arma hau. Hiru uso bota zituen Kariñek. Irribarretsu gerturatu zitzaizkigun bi lehengusuak txoriak dastatzeko gonbitearekin. Guk adi segitu genuen otorduaren prestaketa; usoak lumatu, egurrezko sua piztu, barazkiak frijitu... Gauza sinple hori festa bat zen guretzako.


   Fairek gure sukaldeko plastikozko toldoaren azpian lo egin du. Arropa pixka bat utzi genion gaua pasatzeko. Ederki lo egin duela esan digu. Berandutu egin zitzaion atzo eta, ezin zuen bere behirik gabe jaitsi. Beste gau bat ere egingo zuen plastiko hotzaren azpian bere animaliagaitik. Bihotzez eman digu sobratzen zitzaion ogia, guk, gogoz hartu diogu oparia.


BIGARREN SAIOA
(Nagman idatzitako egunerokoa)
   Bide berri bat zabaltzeko aukera oraindik ez dugu baztertu. Lehen saioan zortzi luze berri egin genituen, lepo nabarmen baterarte, ondoren, eskuinera hartu genuen diedro markatu batetik bloke liso batetara iritsi arte, ezin pasa suertatu ginen. Oraingoan, zortzigarren bileratik ezkerretara jotzeko asmoa daukagu.

Mikel bederatzigarren tiradan

    Arratseko hiruretan, aurreko saiakeraren azken puntuan, zortzigarren bileran, gara berriro. Oraindik argi dezente dugu aurretik, eguraldia ere ona da. Zertarako biharko utzi gaur egin genezakeena? nork daki zer eguraldi izango dugun bihar, paraje hauetan eguraldiak ziurtasun gutxi dauka. Lotarako gauzak zortzigarren bileran utzi ditugu, eta, azkar hasten gara berriro eskalatzen. 
   Bederatzi garren bilera haitz piko batetan muntatzen dugu. Hurrengo tirada hasi orduko ikusten dugu beste bilera bat dagoela kokatua gure bileratik bost metro ezkerrerago. Guk segitu nahi dugun marra zabaldua dago ere. Zer egin behar dugu, saiatu gara bide berri bat sortzen, gailurra da oraingoan garrantzitsuena.





   Pozez iritsi gara gailur zorrotzera, ilusio handia egin digu bloke malkorra ukitzea. Pakistanen proiektuak bukatzea ez da erreza, ain da gogorra dena.
Gailurrera iristen

Amin Brakk gailurretik.

   Azken argiarekin iritsi gara zortzigarren bilera bibakera, errapelak ongi joan dira. Harrizko lepo honetan gaua pasatu behar dugu, dena prestatzeko lanarekin hasten gara. Afaltzerakoan gustuz irentsi dugu geratzen zaigun azken txorizo paketea. Ondoren, era bat nekatuak, lo-zakuetan sartu gara.


   Goizeko lehen argiarekin ekin diogu jaitsierari. Ez gara gure bidetik jaitsi, errapel linea bat aurkitu dugu ertz leunetik behera doana, ezezaguna izan arren horrela erabaki dugu. Damutu gara, nahiz eta bilerak espit eta mosketoiaz hornituak egon, sarritan trabatu zaizkigu sokak bloke eta arrakaletan.


   Beraz, hainbeste ahalegin egin ondoren, gure marra bariante bat da. Zer motatako bideak dauden inguruan ikusirik, nire iritziz, Insurgente bidea aukera polita da gailurrera eskalada askean igotzeko. Egunen batetan leku honetan eskalatzea animatzen bazarete, kontuan izan bide hau.
   Abentura itzela izan da, Raul eta nik, Nagma bailaran bizi izan duguna. Mendi ikaragarri hauen handitasuna dastatu dugu, zein txikiak garen momenturo sentituz. Alpinismoa egiteko aukeratu dugun era oso minimalista izan da, isolamendu sentzazioa handitu du horrek.
   Kontaketa honen hasieran aipatu ditudan hiru puntuak aisa lortu ditugu Raul eta biok; etxera onik bueltatu gara, lagun onak izaten segitzen dugu, eta, Brakk Zang orratzaren punta zorrotzari laztan egitea lortu dugu. 


  BIDEEN KOKAPENA
    Oso informazio gutxi dago horma honetan dauden bidei buruz. Guk arrasto hauek topatu ditugu, bideen haiera besterik ez dira. Zailtasunei buruz nork daki.
1-Czech start...5.10/A2 450m 2- Ganyips A3/6a 540m 3- Crakistan 5.12d/A3 500m 4- ¿?
5- ¿? 6- ¿? 7- ¿? 8- Variante insurgente 7a/A1 400m 9- ¿?

2012-ko PREZIOAK
   Hauek dira 2012-ko uztailan topatu ditugun prezioak. Orientatibo moduan hartu, hemen gehiena negoziagarria da eta.
·         Kanbioa 1€-------------112 rs
·         Taxia Aeroportua- pirwarahi bus station ------ 700rs
·         Autobus Islamabad- Skardu-------------- 2200rs
·         Hotela Concordia Skardu gela bikoitza------------ 1400rs
·         Jeep Skardu- Kande------------ 8000rs
·         Porteadorea Kande- Nagma------------ 560rs eguna. Hiru egun daude estipulatuak. Bi gora eta bat bera------------------ 1680rs. Guk 2000rs eman dizkiegu bakoitzari.