 |
Peña Montañesa igande goizean |
Oncins
tabernako etxeko andreak harriduraz begiratu gintuen larunbata goizean kafesne
eske agertu ginenean. – Mal dia hoy para
escalar – esan zigun gure aurretik bertan zeuden basurde ehiztarien kopa, karajillo
eta abar jasotzen zituen bitartean. Gau
osoa euritan igaro zuen, eta goiza gris apal kolorekoa zetorren. Horrelako egun
bat salbatzea ez zen erronka erreza izango. Krokisak begiztatzen ari ginela,
aukera batekin topo egin genuen. Ordesa en montañesa bidea izan zezakeen gure
salbazioa. Canal Mayor deritzon
ezkerreko horma batetan dago,tetsu eta desplomez beteriko zona batetan, itsura
guztien arabera egokia lehorra egoteko. Manu Cordoba, Eduardo Gonzalez eta Javi
Buenok zabaldua 2011 urtean. Asmatu genuen, naiz eta euria egin sekoa
mantentzen zara. Hori bai, azken luzean …
or konpon mari-anton. Oso bide ederra. Benetan gozatu egin genuen.
Hurrengo egunean antzeko. Ehiztariak kopa, karajillo eta abarrekin
jarraitzen zuten, eta guk kafesnea hartzen krokisak ikuskatzen genituen bitartean. Gauean
Montañesako goialdeak elurrak zuritu zituen. Eguraldiak hobetzeko trazak
zituela zirudien, nahiz eta paretak bustiak egongo ziran. Petit Bombon aukeratu
genuen egun horretarako. Espluga de las golondrinas paretean zabaldu zuten
2010-eko udan Eduardo Gonzalez eta Albert Salvadok. Eguzkiaren berotasun
goxoarekin hasi ginen eskalatzen. Bustiak zeuden leku batzuk, baina pixkanaka
ari ziren lehortzen. Gauza ondo zihoan ekaitza sartu zen arte. Hirugarren
tiradan harria botatzen hasi zen eta horrela bukatu behar izan nuen luzea.
Azken tirada hasterako eguzkia berriro zen gurekin. Kazkabarraren azpian nengoela
haitz bustitik igotzen, burura etorri zitzaidan behin ezagutu nuen pertsonai
bat. Blues gitarrista bat zen. Ordiziako Sugaar tabernan jotzen ari zen. Gau
artan edarien izozgailuarekin arazoak izan zituzten eta zerbezak epelak zeuden.
Gitarrista tabernako barran ukalondoz jarria zegoen, zerbeza bat eskuetan hartu zuen.
Trago luze bakan batetan botellina hustu eta muturra garbitu ondoren: - Cerveza fria bebe cualquiera - esan zuen.
Makarrada honek niri animoak eman zizkidan aurrera tiratzeko: - Roca seca escala cualquiera.
Zorionak Eduardo eta Albert, oso lan txukuna egin duzue.
Astelehenean azkenean zeruak urdinak ageri ziran. Egun horretarako bide
luze bat aukeratu genuen. Eskalatu eta etxera bueltatu behar ginen, beraz egun horretan ez zegoen kafesnerik. Diedro de Oncins bidea egitea adostu genuen.
Analisa eta Julian Marmol eskalatzaile katalanak 1996-ean zabaldu zuten. Urte
artan eta egun berdinean Papildo, Natxo, Iñakito eta ni han ginen. Natxoren
lagun minak ziran Analisa eta Julian. Natxok eta biok picazoren bidea eskalatu genuen. Orokorrean
Diedro de Oncins bidea ez zait gustatu. Nahiko zikina topatu dugu. Norbaiti
bururatzen ba zaio errepikatzea, eraman dezala zerra txiki bat, mesede galanta
egingo dio bideari. Guztiz librean atera genuen. Zazpigarren tiradako Ae-a, 7b
proposatze dugu.
Berriro ere Peña Montañesak ez nau defraudatu.
 |
Canal mayorreko ezkerreko pareta |
|
|
|
 |
Kepa Ordesa en... bidearen lehen luzean txof-txof egiten. |
 |
Mikel bigarren luzean, tetsuaren babesean. |
 |
Kepa hirugarrenetik ateratzen. |
 |
kepa bosgarrena bukatzen. |
 |
Mikel seigarren tiradan txof-txof egiten. |
|
 |
Espluga de las golondrinas pareta. |
 |
Mikel Petit bombon bidaren lehen luzean. |
 |
Kepa bigarren luzean. |
 |
Hirugarrenean txaparroiari eutsiz. |
 |
Billeran gauzak ez zeuden obeto. |
 |
Kepa laugarren eta azken tiradan. |
 |
Kepa Diedro de Oncins bidearen laugarren luzean. |