Alaskara joateko garaia iritsi zitzaidan 2003an. Ilusioz betea aritu nintzen Kanurekin bidaia prestatzen. Gure asmoa Ruth glaziarrean eskalada tekniko batzuk burutzea zen; Mont Dickey, Mont Barril, Moose´s tooth dira glaziar honetan aurkitu ditzazkegun mendi eta pareta batzuk. Azkenean, tamalez, kanuk min hartu eta bertan behera utzi behar izan zuen bere bidaia. Nik berriz objektiboz aldatu nuen, Denali aldera bideratu nituen nire gogoak.
Bakarrik nindoan, eta honek, kezka asko sortzen zizkidan. Bakarka ibiltzea Alaskako mendietan ez da txantxetakoa. Hegazkinak behar izaten dira Alaskako mendietan inguratzeak egiteko. Hegazkinak glaziarretan lur hartzen dute, zibilizaziotik oso urrun, eta bertan uzten zaituzte jasotzeko data adostu ondoren. Baina gehien kezkatzen ninduena bakardadea zen, nire olanazko dendatxoan bakardadean blokeatutako eguraldi txarreko egun posibleen beldur nintzen gehien. Bakarkako itxaronaldi hauei, dendatik ezin irten egoteari, ikara diet. Suertez, Gasteizko Xabier Artola eta Josu Alkaraz topatu nituen, nire egonaldia erabat aldatu zuten lagun hauek. Plazer bat izan zen Xabierrekin euskaraz aritzea, eta, Josurekin barre algaraz lehertzea.
Bidaietan fase desberdinak egoten dira, eta prestaketa, lehen fasea dena, da benetan garrantzitsua. Bisitatu behar dugun lekuaren informazioa lortzea da; nola iritxi, non hartu ostatu, zer gauza beharrezko izango ditugun. Lan hauek asko erraztu ditu internet aroak, dena dago sarean.
Baian ba dago gauza bat niri beti gustatu izan zaidana fisikoki esku artean izatea, eskalada gidak dira. Denaliko eskalada gida erosi nuen Estatu Batuetatik postaz bidali zidatena eta, joan aurretik ondo begiratua eraman nuen. Ba nituen igoera batzuk begiko, horietako bat Messner kanala zen.
Denali mendebal horman dagoen kanal nabarmen hau, lehen aldiz Reynolds Messner Tiroles handiak eta Oswald Olz mendizaleak igo zutena 1976an. Bitxia da, baina, kanala igoa izan baino lehenago beheruntz ibilia izan zen, eskiez jaitsia alegia. 1972an Silvan Saudanek lortu zuen, mila metro pasa eta, 50 gradu dituen korridore zabal hau eskiez jaistea.
Denali eskalatzeko baimena beharrezkoa da, ez da zaila lortzea. Gaur egun tramite guztiak internetez burutu ditzazkezu. Baldintza bakarra, 60 egun lehenago baimena eskatu beharra, eta noski, bera pagatzea da.
Aukera izugarriak daude alpinismo gogorra egiteko Denali inguruetan. Zona oso bakartiak dira, eta, eguraldi benetan txarra egiten du. Baina pazientzia, eta, suerte apurra izanez gero, mendizaleek benetako mendi abenturak bizitzen dituzte hemen.
Ez dut zehatz-mehatz idatziko Alaskara egin nuen bidaiari buruz sarrera honetan, informazio asko dago zintzilik Denaliko igoera bat planifikatzeko moduari buruz, Denaliko Messner Coularrera egindako eskalada kontatuko dizuet:
Argi mehe bat zegoen kanpadendatik irten nintzenean. Ez zen ez gaua ez eguna, denbora etengabeko ilunabarrean gelditu balitz bezala zen. Uda garaia zenez ez dago benetako gaua hemen. Hotza ordea, benetakoa zen, aurpegia orratz-puntak bezala kliskatzen dizun horietakoa, edo arropa-geruza lodi eta deserosoen azpian kikilduta ibiltzera behartzen zaituena. Genet Basin kanpamendua lo zegoen oraindik ni martxan nintzenean, mendizale tropelarentzat goizegia zen.

Isiltasun izoztuan, elur gogorraren gainean ibiltzean, nire granpoien hots lehorra baino ez zen entzuten. Izotz-blokezko harresi batera hurbildu nintzen, bi kanpin-denda zeuden horma zuriaren barruan, haize hotzaren babesean. Bi mendizaleenak dira, haiekin geratu nintzen aurreko egunean elkarrekin Messner coularra eskalatzeko. Estatu Batuetan bizi den Kolonbiarra da bata, eta, Costa Ricako mendizalea bestea. Nire harridurarako nailonezko atea zabaldu zutenean, ez zeuden oraindik prest eskaladarekin asteko. Bakarrik joan beharko nuen, ez zegoen haien zain egoteko girorik.
Izotzezko malda hasi aurreko zatiak ez zidan gorputza berotzeko aukerarik eman, kanpamendua horma izoztuaren azpian dago. Kanalean metroak irabazten hasi nintzen lumazko jaka lodia kendu gabe. Kranpoiak botetan jarriak eta bi pioletak eskuetan neramatzala, halaxe irten nintzen kanpamendutik, berehala beharko nituela jakitun. Arnesa ere jarrita neukan, segurtasuna ematen dit, behar izanez gero edozein unetan atera nezakeen nerekin neraman eskaladarako material apurra eta berarekin nire burua babestu.
Maldaren inklinazioaren aldaketa batek, eta zailtasun handirik gabe salbatu nuen pitzadurak, errimaia igaro berria nuela adierazi zidaten, horixe da lautadak eta amildegi bertikalak bereizten dituen muga. Pioletaren kolpe lehorrak, elur gogorrean sartzean, azkar eta seguru eskalatzen uzten zidan hirurogei graduko inklinazioko malda izoztuan barrena. Konszientiki, berehala kanal zabal osoa zeharkatu eta eskuineko ertza hartu nuen, haren erdigunetik urrun, hura baita arriskutsuena, harri gupidagabeak bertatik irristatzeko joera dute grabitatearen legeak deitzen dienean.
Behin bakarrik gelditu nintzen nire eskalada frenetikoan, atzera begiratzeko izan zen, kanal erraldoiaren erdian egongo nintzen, huts egin zidaten bi mendizaleak non zeuden ikusi nahi nuen, ezin izan nituen amildegi zurian aurkitu. Hormaren azken zatian eguzkiarekin topo egitea atsegina egin zitzaidan. Baina haren berotasunak baino gehiago, haren argitasunak suspertu ninduen eta Denaliko gailur urrunerantz jarraitzeko indarra eman zidan. Hormaren goialdetik, bere gailurretik, elurrezko goi-lautada handi bat ikusten nuen, nire esperientziak adierazten zidan Denalirako bide arruntak hortik egon beharko zuela. Garaipen bat bezala hartu nuen ibilbide arruntera iristea, elurretan sartutako banderatxo batzuek erakutsi zidaten non nengoen eta noruntz jarraitu, Ipar Amerikako gailur gorena gertu usaintzen nuen.
Hunkigarria izan zen unea, gailurra iritsi nintzen momentua, eta, are atseginagoa Xabier Artolarekin punta zorrotzean bat egin izana. Kointzidentzia zoragarria izan zen Gasteizeko mendizalearekin batera iristea, eta haren ondoan gure oinetan genuen gailur zuriko ozeanoa ikustea; Xabier bide arruntatik igoa zen. Egun bat lehenago laugarren kanpamendura igo eta gaua bertan pasatu zuen, goizean gailurra zapaltzeko asmoz.
Besarkadak, argazkiak eta behera, oraingoan nire lagunarekin batera ohiko bidetik jaitsi nintzen.
Dendaren babesa, eta, lo zakuaren epeltasuna zain nituen Genet Basin kanpamentuan. Azkarra izan zen itzulia, ez nuen inongo gora-beherarik izan. Azken kanpamenduan, Xabierren dendan, ordu bete inguru egin nituen ur pittin bat edan eta zertxobait jateko. Eguerdiko hamabiak izango ziren Genet Basin kanpamendura iritsi nintzenean, dendara sartu eta berehala geratu nintzen lo zerraldo.
Kanpamentuko zalapartak eta zarata bitxi eta iraunkor batek esnatu ninduen lo suspergarritik, arratsa zen. Urruntasunaren hondo-hotsa helikoptero batena zen. Zutitu eta zaintzaileen kanpamentura hurbildu nintzen. Une horretan erreskatea egiten ari ziren Messner Coularrean, Costa Rica eta Kolonbiako bi mendizaleak paretatik ateratzen ari ziren helikopteroaren laguntzaz. Ordu batzuk lehenago erabaki egokia hartu nuenaren sentsazioa etorri zitzaidan lehenik burura, eta gero beraien osasunaz arduratu nintzen, zer gertatu ote zitzaien?

Nire helburua beteta, Denaliko gailurra zapaltzea, eta hainbeste elur artean egoteaz nekatuta, hau ez da gizonontzako lekua, hurrengo egunean gauzak bildu eta etxerako bidea hartu nuen.
Kontatu beharra daukat behin hegazkin txikia Talkeetnan lurreratu eta Talkeetna Hostelen ostatu hartu nuenean, Alaskako herri bitxi honetan bat egin nuela Messner Coularretik erreskatatutako bi mendizaleekin. Itxura guztien arabera, osasuntsu zeuden. Dirudienez, kontatu zidatenez, bidea oso luzea egin zitzaien. Oso astiro eta nekatuta zihoazen, eta horregatik izutu eta laguntza eske deitu zuten.
Orain sentitzen zuten gertatutakoa eta mendira itzuli nahi zuten, baina zaindariek ez zieten horretarako baimenik ematen. Oso adeitsuak izan ziren autoan Anchoragera eraman nindutenean eta Euskal Herrira eraman behar ninduen hegazkina hartu baino lehen bazkari atsegina egin nuen beraiekin.
Bidaia bideoz grabatu nuen eta ondoren muntatu. Edizioa kanuk egina da, musika nik aukeratu dut. Espero gustatzea.
Bidaia bideoz grabatu nuen eta ondoren muntatu. Edizioa kanuk egina da, musika nik aukeratu dut. Espero gustatzea.