1999-ko udazkenean, Alfonso Vizanek eta biok Jorasses ipar paretako bide eder hau eskalatu genuen. Estatuko bigarren igoera bezala kontsideratu zen jarduera. Guk berriz lehena zela pentsatzen genuen. Haurrekoek ez zuten bide originala egin. Pareta erdian ari zirela Alexis eta Japoniar bidetik atera ziren. Guk berriz bide orijinala segitu genuen. Aipatzeko xehetasun batzuk ba daude eskalada oni buruz. Lehenik garaia. Orduan ez zebilen internet gaur egun moduan informazio mordo bat ematen bideen egoerei buruz. Beraz ez genuen paretan zeunden baldintzen informaziorik. Bigarren, oinez igo ginan Chamonixetikan Montenbers trena hartu gabe. Txorrada dirudi baina bere kutxu errebeldea dauka. Oso arin sartu giñan paretara non-stop eran egiteko asmotan. Tamalez gauak paretan harrapatu gintuen eta egunsentiari errepisa batetan itxaron behar izan genuen. Alfonsorekin burutzen nuen bigarrengo eskalada garrantzitsua zen hau. Juxtu hilabete batzuk lehenago Nepalen neguan Kusun Kagururen iparra eskalada giñen non-stop eran. Bideo muntaia, Mont blanc inguruko eskalada interesgarri batzuez osaturik dago. Kanuk eginiko edizio lana da.