Pico de la Miel eta orratzak
Gogoa jartzen dugula ez dago dudarik. Ez zen egun aproposena eskaladan aritzeko. Arrakalak bustiak zeuden eta euri txikia egiten zuen aldiro. Bromatan ibili ginen esanez, gero eta europarragoak bihurtzen ari garela. Beti esan oi da ipar aldean eguraldi txarrarekin eskalatzen aritzen direla. Beraz, integraziorako pauso bat eman genuen guk.
Granitoan eskalatu nahi genuen, eta orregatik Cabrerara gerturatu ginen. Oikoa ez denez inguru aietara mugitzea, joaten garenean, bertako lagunei deitzen diegu elkartu eta eskalada saiotxo bat egiteko. Raul Gonzalez animatu zen gurekin asteburua pasatzea.
Larunbatean bakarrik geunden paretetan. Normal, gu pixka bat iparralderago bizi garenez … Pico de la Mieleko bideetatik hasi ginen. Itxurak eta inertziak eramanda, Psicosis bidearekin hasi ginen. Polita iruditu zitzaigun, plakeroa. Bigarren txandarako bide klasiko batzuk aukeratu genitun. Jose Manuel Alaiz eta Diedro Loquillo, biak zuhaitz arte.
Igandean berriz Aguja de los tres amigos aldera jo genuen. Via sin nombre, Metamorfosis eta Sobaco de mono eskalatu genituen. Ederrak hirurak. Ez ziran metro asko izan, baina nekaturik geunden. Hotza ere egiten zuenez, onek asko mermatu zigun.
Granitoa eta bati bat seguru flotanteak, beste kontu bat dira, eskaladak beste dimentsio bat artzen du.
Kepa, jose manuel araiz bidean
Aguja de los tres amigos
Kepa, sin nombre bidean
Raul, sin nombre bidean
Mikel, metamorfosis bidean
Mikel, metamorfosis azken txanpan













