HUANDOY SUR - DESMAISON BIDEA

Bidai hau Karlos Vieira "Kanu", Jose Maria de Andres "Chemari" eta nik egin genuen 2005tean. Idatzia Berria egunkarian mendi eta bidai kroniken sarian parte hartzeko idatzi nuen, Txelo Jauregi izenarekin.

NORBERAREN LEKUA

Haizeak gogor astintzen du munduan galdutako leku isolatu honetan. Harriz eta izotzez inguratuak gaude. Airea eskaxa da. Badira han hemenka landare ziztrin batzuk, likenak gehienak, goroldio lehor horiek kenduta geu gara bizidun bakarrak.



   Non geude?, mapa bateko zein puntutan?. Berdin zait, morrenaren gainekaldera iritxi garenetik, eta, keak eta zaratak atzean utzi ditugunetik, zein leku den ez zait axola. Glaziar bat da, beste edozein glaziar modukoa, sentsazioa berdiña dut, denbora gelditu egin da, bizitza sinpletu.
   Munduko puntu batean kokatua dagoen mendi honetan, zeiñen bere izenetaz ez nuke gogoratu nahi, horma hotz bat dago, eta bere azpian, ez ohizkoak diren leku guztietan bezala, hiru lagun bakarrik gaude.



    Arratsa da, sukalde egiten duen denda barruan harrizko ahulkietan exerita gaude. Gaur bixita bat dugu, beheko bailaran bizi den liztor lodia eta astuna etorri da. Hirurok begiratzen dugu liztorra, beste edozein lekuan eskuko batekin akabatuko genuen liztorra, hemen ez, liztorra bezain txiki sentitzen gera. 
   Solasean ari gara. Aurreko egunean paretatik jeitxi behar izan genuen, eta, momentu zehatz hartaz bakoitzak bere ikus puntua adierazi nahian.
   Trikuk, lo zakua oinen gainean du,  eskuekin masajetsoak ematen ari zaizkio hanka behatzei, izozketa ariñekin jaitxi da paretatik.
   Patxi, harriz eginiko eserleku errenean dago eserita, kapela buruan du, liztorra, hegaldi pisutsu baten ondoren, bertan geratu zaio erantsita.
   Ni berriz bentzinako sukaldeari astindu batzuk ematen ari nitzaio,  kafetxo bat prestatzeko asmoarekin ari naiz, eta orduan Patxik bota du...
   -¿ Zergaitik aukeratu nauzu espedizio honetarako ?
   Hasieran arritu egin nau galderak, zalantzan gelditu naiz, baina ongi pentsatuz lojikoa iruditzen zait, gure solasaldiarekin bat dator. 
   -Oso arkaitz eskaladore ona zara, “mobida” hau zure gustokoa izango zela pentsatu nuen, baita ere, zure izaera jatorra eta alaia oso gustoko ditut, ongi moldatuko ginela pentsatu nuen.
   Trikuk  masajetxoekin jarraitzen du, ez du ezer esaten, berarekin espedizio honetan kontatzeak ba du arrazoi bat, laguntasuna. 
   Alpinistok gure artean oso arreman estuak lortzen ditugu, bizitutako une latzak eta onak elkartzen gaituzte. Proiektu berri baten asmoa dugunean azaldu egiten diogu lagun horri, bere iritzia eta asmoa garrantzitxuak dira,  Trikurekin garbi geratu zen urte batzuk lehenago burutu genuen igoera epikoan, “sahati forever” lagunak betirako.

Nire txanda da, niri tokatzen zait galdetzea: -Zergaitik aukeratu zenuten nirekin bat egitea?



Bat-batean, eztanda handi batek dena estali du. Urrunetik datorren zarata horrek gure eserlekuetatik altxa gaitu, zalapartaz dendatik atera gara.
   Abalantxa erraldoi bat izan da bailararen beste aldeko mendian. Harriak eta izotzak bere erorketan sortu duten autsak pareta osoa estali dute,  gu ixilik geratu gara laino hortatik begiak kendu ezinik, atomoa baino txikiagoak garen sentsazioa dut.
   Banaka bueltatu gara dendaren epeltasunera, liztorra joana da, guk hobe dugu beste gai bati heltzen badiogu.
   Ni, gertaerekin triste sentitzen naiz, nahiz eta pareta izugarri gogorra izan gustora ari nintzan eskalatzen, esperantza handiak nituen jarriak horma honetan. Itxaropen hori ez da diruan eta arrakastan sustatzen,  hulerkorragoa izango zen horrela, ez, zerbait sakonagoa eta pertsonalagoa da;  nire buruarekin dudan erronka, mendizale bezala gora egitea da arrazoia.



   Eskalada hau elegantziaz egin nahi nuen, era garbian, ez nengoen prest pareta guztia sokaz betetzeko, perfekzioa da helburua, eta gu era alpinoan gindoazen. Aukera bakarra genuen, eta hori oso txikia zen, bapatean galdu egin zena Trikuk  jaisteko eskatu zuenean, ohinak ikutuak zituen.
-Sentitzen dut Txelo, ba dakit oso garrantzitxua dela zuretzat, bainan ezin dut, ohinak izoten ari zaizkit.
Ez nengoen aserre, ezin nuen aserre egon, horrelako igoera batetan taldekide guztion beharrean gaude, batek fallatzen badu besteek fallatzen dute, soka kideen erresistentzia, kide ahulenaren erresistentzian dago.




   Trikurena ez zen izan gertaera bakarra, Patxiren erorketak zer ikusia handia izan zuen amaieran:
Hirugarren eguna genuen paretean, ohikoa gertatzen ari zitzaigun moduan kosta egin zitzaigun egun horretan ere petatea prestatzea. Nahiz eta goiz esnatu atzeratu egiten zitzaigun irteera, amaken barruan txandatuz egin behar izaten dira gauzak; lo zakuetatik irten, jantzi, gosaldu, dena bildu. Egun horretan Patxiri tokatzen zitzaion aurretik joatea, besteon lana, bera babestu eta petatea igotzea zen.
   Sabai txiki baten azpian geneukan bilera egiña, arrizko koska horrek babes pittin bat eskeintzen zigun goitikan eror zitezkeen gauzen frente. Jarraitu behar genuen bidea ez genuen garbi ikusten, iltze bat somatzen zen hamar metro inguru gorago, bera bihurtu zen gure helburu.
   Patxi mantxo zijoan eskalatzen, haitzean aurkitzen zituen babes izkutuetan materiala kokatu eta beraietan zintzilikatuz, eskalada artifizialean zijoan goruntz. Oso babes fiñak erabiltzen ari zen, bere pixua eustekoak soilik.
   Iltzearen altuerara iritxi zenean arnas sakon bat hartu zuen, helburu garrantzitxu bat betea zuelakoan. Hortik aurrera gauzak ez ziren xamurragoak ikusten, oihu batez adi egoteko agindu zigun. Asko luzatu behar izan zuen  bere estriboetan puntu berri bat aurkitzeko, laja estu bat, itxura baldarrekoa. Ekilibrioa mantenduz, ohinak estriboetan zituela, gantxo sorta bat hartu zuen arnesaren portamaterialetikan. Hortzekin lagunduta bat aukeratu zuen, besteak berriro bere lekuan jarriz. Mosketoia pasa zuen gantxoren zintatikan eta, luze luze eginda, gantxoa lajan kokatu zuen. Estribo bat zintzilika zuen gantxoaren mosketoitikan, ezkerreko ohinarekin bertara igo zen mantxo, lajak Patxiren pixua heutsi zuen. Bereala beste estriboa errekuperatu zuen beko iltzetikan eta bestearen ondoan ezarri zuen, eskuin ohina peldaño bat gorago kokatuaz. Arnasa heutsiz zijoan altuera irabazten ari zela. Mosketoiera iritxi zenean, bertan zintzilikatu zen, deskantsu fisiko eta mentala sentituz.
   Sentsazio honek ez zuen asko iraun, grabedadeak irabazi zion partida Patxiri, bapatean airean zen, gizakiontzat egiña ez den ekintza batean, hegaka. Gantxoa kokaturik zegoen laja apurtu egin zen, sakontasunak irentsi zuen Patxi.
   Kolpe latz batek Triku astindu zuen, sokaren bultzadak bere lekutik mugituz. Baina, hegaldia ez zen hor amaitu, bapatean sokaren indarra desagertu egin zen, erorketa gelditu zuen iltzeak ez zuen bere lana bete, kokatua zegoen karakatik irten egin zen, Patxi berriro airean zen. Hurrengo segurtasun puntua mikrofriend bat zen, alien berdea, zulotxo batetan sartua zegoena. Oraingoan ere astindua galanta jaso zuen Trikuk, baina ez zuen jakingabean hartu, talka jasotzeko aukera eman zion, gorputza makurtua kolpea hobeki jasateko. Mikrofrien txikiak aguanta zuen, Patxi agertu zitzaigun amakaren altueran zintzilik, buruz behera, zuri zeukan aurpegia, begiak bere onetik aterata.
   Kalbarioa ez zen hemen bukatu. Zorte txarrez, laja mesfidaitzak, glaziarreruntz bere bidea egiterakoan, Patxiren belauna kolpatu zuen. Garraxi sakon bat irten zitzaion ahotikan gure lagunari, eskuak belaunera eraman zituen.



   Momentu txarrak izan ziren, erabat kezkatuak geunden, pentsamentu okerrenak pasa zitzaizkigun burutikan; erreskatea, gure laguna handikan jeistea ez zen gauza erreza izango. Zorionez anka mugitzen zuen, ez zegoen hautsia. 
   Egun horretarako nahikoa zuen Patxik, deskansua eta berotasuna behar zituen. Amaka monta genuen eroso egon zedin, lumazko zakuan sartu zen, eta, bereala hartu zuen lo.



   Argi dexente geneukan oraindik, paretari metro batzuk irabazteko aprobetxatu nahi nituen. Soka muturra lotu nuen, materialez ornitu nintzen eta, luze hori bukatzeko asmotan irten nintzan. 
   Tetxua gainditu nuenean argi ikusi nuen, ezkerretara, haitzean erantsia, elurrezko mingain fin bat ateratzen zen goruntz, hau hartu ezkero gainditu nezakeen Patxi saiatu zen harkaitz plaka zaila. Friend batetik zintzilikatu nintzan eta, Trikuri pioletak eskatu nizkion. Piolet parea soka auxiliarrera lotu zituen, mobimentu azkar batzuekin niregana altxa nituen. Kranpoiak ondo etorriko zitzaizkidan ere, baina, postura txarrean jazten ez hastearren, behera erortzeko arriskuaz, ala edo nola moldatuko nintzen. Haitz metro batzuek banatzen ninduten elur mingainetik, eskalada askean gainditu nituenak. Mingain zuriaren ondora iritsi nintzenean, lehenik, eskuin pioletaren punta sartu nuen elurretan, sendoa zegoen, ezker pioleta pittin bat gorago sartu nuen ondoren. Bi ohinak arkaitzean nituela, pixkanaka, metroak irabazten hasi nintzen hormari. Babesteko aukerarik ez nuenez ikusten, segururik ipiñi gabe igo beharko nuen elurra bukatzen zen lekuraino, han seguru on bat sartzeko aukera somatzen bai nuen. Ezingo nuke esan zenbat denbora eraman zidan tramo hori gainditzeak, ez dakit azkar egin nuen ala mantso juan nintzan, alpinistok eskaladan murgiltzen garenean hori bakarrik daramagu buruan, aurrean dugun metro karratua, beste gauza guztiak sekundarioak bihurtzen dira, mobimentuan kontzentraturik goaz, indarrak koordinatzen.
   Elur zatia gainditu nuenean, berriro harkaitzean helduta nengoen, hotza zegoen, esku hutsean nijoan.
Batbatean, sekulako aurkikuntza egin nuen, iltze batean zinta expres bat zegoen utzia. Mosketoien kolorean nabaritzen zen urteak zeramatzala bertan jarria, seguraski, mosketoien marka ikusita eta zintak zeraman propaganda ikurragaitik, 97-ko Frantses errepikapenekoa zen. Beraiek, bi hilabete luze buru belarri sartuak egon ziren pareta honetan, soka fijoak erabili zituzten horma babesteko. Lortu zuten bidearen lehen errepikapena, eta oraingoz, bakarra dena. Niretzako aurkikuntza horrek asko esan nahi zuen, nik hartutako bidea ona zen, Frantsesek ere hortik igaro zuten pasarte hau. 
   Asko geratzen zitzaidan oraindik bileraraino, zeharkaldi autsi bat, eta artifizialeko pasarte estua. Nik, zortez, mobimenduari esker hotzik ez nuen somatzen, Triku berriz  beheran sufritzen zegoen sokaz ni babesten.
   Azkenean iritxi nintzan bilerara. Soka lotu nuen eta errapelatzeari ekin nion. Beheran nire lagunak ez zeuden oso animoso; Patxi, dagoeneko esnai, belauneko miñez zegoen, eta, Triku ohinetako hotzez kexati. Hobe genuen gaua bertan pasatzea, materialarekin goruntz tiratzea asko forzatzea izango zen, giroan desoreka bat somatzen nuen. 



   Hamakan geundela, zakuen berotasunean arrapaturik, porrotaren tristura sentitu nuen, zalantza dastatzen zen airean. Egun batzuk lehenago zuria zena orain beltza ageri zen, honelako momentuetan ez da asko behar barkua uzteko,  eta une horretan dena kontra genuen.
   Hurrengo goizerarte luzatu genuen erabakia hartzeko ardura, Patxiren belaunaren eboluzioa ikusteko aitzikiarekin, baina, guztiok genekien karta botata zegoela, zalantza, porrotaren azia da.
- Datorren urtean berriro saiatuko gaituk- esanten du Trikuk bapatean, nere pentsamentuetatik ateratzen nau. - Lekua ezaguturik errezago gertatuko zaigu hurrengoan, pentsa, lehen igoera egiteko bi tenporada behar izan zituzten.
   Aluzinata begiratu nion, datorren urtea? Eziñezkoa egiten zait hurrengo urtean pentsatzea, gertaerak fresko ditut oraindik. Honelako leku batera etortzea, nire egoera pertsonala kontuan hartuta, ez da gauza erraza. Bizitzan hartzen duzun erabaki garrantzitsua da. Hemen zauden bitartean, pareta batekin burrukan, bertan egon behar duzu fisiko eta mentalki. Erabaki horiek ongi landu eta prestatu beharra daude.
- ¿ Datorren urtea?, auskalo non nagoen datorren urtean. Esaten dut paretari begira.