martes, 21 de diciembre de 2010

Pic du Sarradest- Txiki Park bidea

   Asmoak eta gogoak haundiak ziren. Trasto guztiak hartuta abiatu giñen Gavarniko hirugarren solairuan marra berri bat zabaltzeko asmotan. Bigarren aldia genuen aste betean Serradesen geundela. Aurrekoan zirkotik asi giñen eskalatzen. Lehen solairuko bideak formatu gabe zeudenez Serradesa dijoan diagonala hartu genuen. Gau itxian gindoazen metroak irazbazten. Eguna argitzearekin batera konturatu giñan bastante eskubitara geundela, eta izotzera iristeko zeharkaldi handia genuela oraindik. Baloratu eta gero goruntz jo genuen gainean genuen arista artzera. Bistak eta giroa apartak ziren. Arista aereo eroso batetatik Serradeseko mendira iritxi giñan. Aterperaño hego pareteko kanal zabalatik jaitsi giñan. Deskansu txiki bat egin eta gero ondoko izotz bideetan jardun giñan eskalada gogoak pixkabat malgutzen.
   Oraingoan ere era bitxi batez iritxi giñan aterpera. Ostirala azken orduan atera giñan Euskal herritik. Etxean euria zena, Lurdesen elur malutak ziran. Luz Ardiden-arte nahiko ondo iritxi giñan, bainan ortik aurrera komeriak izan genitun Prañeresera iristeko. Bertan gaua pasa, eta batere presarik gabe urrengo goizean bidea noiz garbitzen zuten zain egon giñan. Bidea era bat izoztua zegoen. Bederatziak aldera saiatu giñan furgoneta mugitzeaz, irristatu egiten zuenez bertan utzi genuen aparkata eta auto-stop egiñez jo genuen Gavarniruntz. Elgetako tipo batek hartu gintuen eta eskiatzera pistetara zioanez bertara eraman zigun. Elurretako gurpilak primeran eltzen ziren izotz pistaren gainean. Hamarrak aldera abiatu giñan oinez aterperuntz. Hiru ordutan bertan geunden inungo arazorik gabe. Nabarmentzekoa aizearen indarra zen, hegomendebaletik jotzen zuen oso arro. Eskaladarako materialea bakarrik hartuta ordu bat berandugo asten dugu hirugarren solairuntz-ko martxa. Oso arriskutxu topa genitun elur maldak, une batzutan plakak zeuden. Abalantxa batetarako arriskua handia zen. Buelta artzea erabaki genuen. Berriro aterpean geundela gure frente genuen Serradeseko hego paretan izotz marra bat somatu genun. hau saiatzeko gaua aterpean pasa eta urrengo egunean ekitea erabaki genuen. Otza izugarria zen aterpe barruan, -8º markatzen zituen kepak motxilan daraman termometroak. Gau ez oso erosoa izan. Lehen orduko itzala aprobetxatuz sartu giñan paretan. Izotzaz juxtu bainan nahikoa aurrera egiteko seguru. Eguzkiak arrapatu gintuenean sensazio bitxi bat sortu zen, izotzean eskalatzen eguzkiaren argitasunarekin. lau luzeak egin eta gero rapel bidez jaitsi giñan paretetik. Arratseko bostetan Gavarnin giñan auto-stopa egiten Gedrera jaisteko.


Bideoa ikuskatu nahi izan ezkero http://www.youtube.com/watch?v=yk-L0RNNGQQ

miércoles, 1 de diciembre de 2010

zaldibiatik-atauna bizikletaz eskalatzera

Askotan egin izan dut, bainan, egun horretan bururatu zitzaidan bideoan grabatzea. Etxetik bizikletaz atera eta txindokin eskalatu. Edo, pedalei emanez Igaratzaino iritsi eta Hirumugarrieta igo. Orrelakoak ere egiñak ditut. Oraingoa antzekoa zen, noizean behin gelditu beharko nuen toma batzuk egiteko. Argazki kamararen bideo aukera erabili nuen. Kamara buruan neraman eskalada kaskoan erantsia. Soka eta bestelako ekipoa biziketaren parrillan motxila txiki batetan eraman nituen. Zaldibia, Lazkao mendi, Amundarain baserria, Ataun San Martin, Arrateta, Jentilbaratza. Eskalatzekoaukeratu nuen bidea, plastikolaris zuzena izan zen, 6b+ 100m. Ea gustoko dezuten.

video

domingo, 14 de noviembre de 2010

BUDITA FELIZ BIDEA - ORDESA

  Aurten bukatu dugu iaz hasitako bidea. Chemarik eta biok zabaldu dugu gure bigarren marra libro abiertoko paretan. Iaz Mononeuronas zabaldu genuen eta beste hau hasia utzi genuen. Tirada bat dute komuna, bots garrena. Biak konparatzen baditugu, budita zailagoa da. Plaketan sartu behar izan genun aurrera egiteko, beraz paraboltak beharrezko bihurtu ziren. Giro haundiko bidea dugu, ordesaren marka ondo jarria dauka. Emen duzue krokisa egitera animatzen bazarete erabiltzeko.

TXAPELATXA BIDEA BALERDI MENDIAN

  Atzo berriro eskalatu nuen. Aspaldian neraman buruan egin behar hau. Sortzailea nahizenez nere ardura dela mantentze lana iruditzen zait, eta atzoko asmoetariko bat hau zen, garbitzearena. Azkenengo aldiz igo nuela, orain dela bi urte izango zen. Dakidanez beste errepikapen bat dago bakarrik,  Gorka Karapeto eta bere soka lagun batena. Zabaldu nuenetik orain sei urte, nik hirutan igo dut. Atzoko igoerak konfirmatu zidan berriro oso eskalada esigentea dela, abentura terrenoetan ondo mugitzen den jendearentzat. Hirugarren eta laugarren luzeko plaka garbiak, burua argi eramatea eskatzen dizu. Arro nago bide onekin. Gustako litzaidake gende geiagok saiatuko balira. Orra krokisa nahi duenarentzat.

   


sábado, 13 de noviembre de 2010

Espolon Alberto Larrasa mendira ( falso palomares)

  Azaroak 4-ean pareta zuri ontan zintzilikaturik ibili nintzan. Sarasa bidea eskalatua nuen. Ahurtengo neguko egun eguzkitxu batetan izan zen. Sarrera zuzenetik sartu nintzan eta luze kurioso bat suertatu zitzaidan, 6c nire iritziz. Egun hartan ikusi nuen Espolon Alberto deritzan bidea. Arkaitzaren kalidadea eta trazatuaren itxurak animatu ninduen berriro bueltatzera. Bost luze dira, asierako biak arrakalaz. Urrengo bietan pixka bat alderik alde ibili beharra dago plaketan zehar. Azken luzean arrakala zabal bat artzen da, pixka bat desplomatua dago. Nahiz eta espit lodiekin ekipatua egon, oso komenigarria da friend joku bat eramatea. Laua ere ondo etorriko da azken luzean. Nik ez nituen eraman eta ondo akordatu nintzan. Nire ustez lehen luzea eta bigarrena 6c dira. Hirugarrena 6b. Laugarrena 6a eta azkena 6c. Ni Lagran-etik gerturatu nintzan paretara. Herri bertatik pista asfaltatu bat ateratzen da marka txuriz eta gorriz markatua. Puerto del toro aldera dijoa eta andik Biasterira. Baso zoragarri batetik igotzen da bidea. Oinez goazela txondar guneak topatuko ditugu. Gaña egiten dugunean GR-a utzi eta Cruz del Castillo mendira dijoan bidea hartuko dugu. Basotik segitzen dugu beti igotzen. Azkenean basotik irtetzen garenean Cruz del Castillo eta Larrasa mendien orratzak ikusten ditugunean, hegoaldera jaisten hasten gera leku malkartsu batetik larrasaren behe partea hartzera. Guztira ordu eta erdi izango dira. Jaisteko berriz, Larrasatik Cruz de Castillo-ra joango gara eta puntara iritsi gabe bidea jarraituko dugu beruntz. Seguituan igotzeko erabili dugun bidera iritsiko gara.
 Orokorrean bidea ona iruditu zait, pixkat esigentea bere graduako. Egin beharrekoa.