domingo, 14 de noviembre de 2010

TXAPELATXA BIDEA BALERDI MENDIAN

  Atzo berriro eskalatu nuen. Aspaldian neraman buruan egin behar hau. Sortzailea nahizenez nere ardura dela mantentze lana iruditzen zait, eta atzoko asmoetariko bat hau zen, garbitzearena. Azkenengo aldiz igo nuela, orain dela bi urte izango zen. Dakidanez beste errepikapen bat dago bakarrik,  Gorka Karapeto eta bere soka lagun batena. Zabaldu nuenetik orain sei urte, nik hirutan igo dut. Atzoko igoerak konfirmatu zidan berriro oso eskalada esigentea dela, abentura terrenoetan ondo mugitzen den jendearentzat. Hirugarren eta laugarren luzeko plaka garbiak, burua argi eramatea eskatzen dizu. Arro nago bide onekin. Gustako litzaidake gende geiagok saiatuko balira. Orra krokisa nahi duenarentzat.

   


1 comentario:

  1. Apa Mikel:
    Eneka eta bixok hiru bat urte dala eskalau gauen bia. Garan agertu zanian. Orduan apur bat zikina hauen, baina halata be oso bia ona pentsau jakun. Gogorra, paso obligauekin eta plaka bertikaletan alienak sartzia eskatzen dauena. Oso ona. Zorionak.
    Joxerra Eskibel

    ResponderEliminar