Goierri aldea lainoek eta euriak hartuta dutenean, hanka egitea da onena. Ez oso urrun beste panorama bat bilatu dezakegu, Kantauri itsasoko hezetasunetik, Errioxako mikroklimara. Mahatsentzako ona bada guretzako dudarik gabe baita ere.
Muskaria eskalatua nuen. Regendez berriz ez. Biak egiteko ideiarekin bidaia egin dut Meanoko ahitzetara.
Pareta hauetan zabaldutako lehen bideak dira. Horman ikuskatzen diren bi arrakala bakarrak igotzen dituzte. Ondoren etorri diren bideak beste kutsu bat izan dute.
Muskaria trepada txiki zikin bat egin eta gero hasten da. Bi parabolt daude bertan. Lehen luzea nahiz eta 6a+ izan, bideak duen exigentena izan daiteke. Nahiko zikina dago eta ez dago oso ekipatua. Hurrengo luzeak zoragarriak dira, oso harkaitz onean. Nahiko ekipatua dago, frienak apenas erabiliko ditugu. Luzeak bateratu daitezke.
Regandez berriz, naiz eta ekipata ere egon gehiago erabiliko ditugu frienak eta fisureroak. Lehen luzea ezkerretik eskubira dijoa jardin bateraino. Reunioa parabolt batean egingo dugu. Jardinetik gora 15 metrotara beste bilera bat dago. Hirugarren eta laugarren luzeak fisura zabal batetik dijoaz. Tximinia teknikan igo beharra dago. Paraboltak ondo kokatuak daude. Luze batetan eskalatu dezakegu bi tirada hauek.
Ikusi dudanez bi bide hauen aldamenetan ekipamendu lanetan ari dira.