lunes, 4 de julio de 2011

RANERO- Durdus bidea


DURDUS KROKISA

Hau duk marka.  Ehun da berrogei metroko bide bat eskalatzeko bi egun behar. Gauza ez da asedioan ibili naizela soka fijatuz, ez. Lehen egunean ez nuen lortu pareta azpira iristea. Nahiz eta goiz ibili larunbatean, bidea ez nuen ondo hartu, eta galdua ibili nintzan sasi eta harrikarietan. Situatzea lortu nuenean, eta bidearen traza garbi azaldu zitzaidanean, berandu zen. Garaiz nahi nuen jaitsi bidea egin eta gero, Karpin abenturara joateko plana egina genuen umearekin, eta ezin nuen hutsik egin. Beraz hurrengo egunean beharko zuen izan.
Igandean berriz eguraldia nuen kontrako. Gauean ekaitzak jo zuen eta goizean oraindik trazak zebiltzan Pikos aldean.  Haizeak trumoi hotsa ekartzen zuen niregana. Zerua ere estaltzen zihoan momenturo. Zain egon nitzan denbora puska bat zein traza hartzen zuen ikusteko. Trumoi hotsa gelditu zen, euri fin bat haste zen unean.  Asko botako ez zuen esperantzarekin segitu nuen gerturatzearekin. Erabat bustia iritsi nintzen pareta azpira, ordu bat pasa kostako zitzaidan. Pareta lehorra zegoen. Materiala hartzen ari nintzen bitartean euria egiteari utzi zion.
Lehen luzea flipe bat da. Ez nago ohitua tximinietan ibiltzeaz. Eskerrak parabolta dagoela tximini irteeran. Zein diferentzi luze hau aurretik egin edo bigarrenez joan. Materiala jasotzen ari nintzela bueltakoan beste aurpegi bat ikusi nion arrakala handi honi. Bigarren eta hirugarren luzea batean igo nituen. Hirugarrena igotzeko artifiziala erabili nuen. Bigarrengoz saiatu nintzen librean pasatzen. Trabesia paso bat dauka fuerte xamarra. Laugarrena ere artifiazialez egin nuen gora. Librean salida batzuk beharrezkoak dira seguru batzuetara iristeko. Gantxo bat eraman ezkero ez zen hain obligatua izango. Luze hau librean oso gogorra izango da. Bost garren luzea eta azkena ongi egiten da librean, nahiz eta paso tonto bat izan.
Buelta oinez egin nuen. Ranero gailurraren azpitik, Torca del Carlistako kolladura joan nintzen eta handik behera zuzen Pozolaguako aparkamendura.
Garaiz iritsi nintzan familiarekin karrantzako piztinetara joateko.


Lekuko planoa

Lehen luzea

Laugarren luzea

Azken luzea

Ranero mendiaren magaletik

  

1 comentario: