2011(e)ko ekainaren 23(a), osteguna

BURGIKO ERTZA- Caja de cristal bidea


Burgiko pareta kotxea uzteko lekutik

  Nabaria da eskalada mota honek ez dula, eta, ez duela, zaletua asko mugitu. Caja de cristal orain dela lau urte eskalatua nuen lehen aldiz. Atzo berriro nintzan Eska ibaiaren gainean elegante altxatzen den harrizko dorre honetan.  Beste behin ez nuen aurkitu Jendea pasa izanaren arrastorik. Bidea ona da. Gehiago esango dut; une batzutan kare harrizko arrakalen kalitatea izugarria da. Horren kontra, landarez josita daude zati batzuk. Jendea gutxi ibili den seinale. Orokorrean bide guztia arrakaletatik doa, friend eta fisureroz primeran babesten delarik.

Lehen tirada luzea


   Bere hasieran bidea ez da erakargarria, errepide gaineko ezponda batean hasten da. Erronkarira doan bide bazterrean. Errepide honek mendiari jan dio zatia, eta, harrobi modukoa sortu. Eskalada motz batez gainditzen da zati desatsegin hau, parabolt eta espit bana babesten dute pasartea. Ondoren kanal batean sartzen da bidea, baina, berehala uzten du kanala ezkerretara hartuz. Parabolt bat eta hiltzea daude desplome txiki batetan pasarte hau babesten. Ezkerrera diedro txiki batetik segitzen du, arteka batetaraino, bi parabolt anilladun daude hemen. 


   Atzean geratu da dagoeneko bidearen hasiera desatsegina. Plaka etzan arrakalatsu batetik segitzen du gorantz. Zuhaitz txikietan zintak jarriz eta friendez ondo babesten da luze hau. Tiradaren irteeran iltzea eta utzitako fisurero bat daude, Nafarroako eskalada gidan V+ ematen diote pasarte honi. Niri ordea delikatua iruditzen zait pausoa, esposizioa dauka gainera, 6a+ proposatuko nuke. Eskalada gidak ere luze batetan markatzen du tramu hau, nik  hirurogei metroko soka neraman eta goiko bilerara ez nintzan iritsi. Beherago egin beharra dago bilera, edo, ensanblean irten. 


   Hemendik aurrera bertikalagoa jartzen da pareta. Nik bi luze batean egin nituen hemen, bilera muntatu nuen zuhaitz handi batetaraino. Sokaren errozamentua kontutan izan beharko dugu. Nire proposamena 6c izango da tirada ikusgarri honentzat. Oso ondo babesten da. Hurrengo luzean arrakala batetan iltze bat dago. Zuzen, arrakala estutik igoaz, oso gogorra iruditu zitzaidan. Luze hau ezkerretik eginez 6b izango da. 


   Segitzen duen tramua pittin bat zikina dago. Eskuinetara doan diedro arrakalatsu batetik hartu nuen. Niri luzea gustatu zitzaidan, polita da, ondo eskalatzen da, 6a proposatuko nuke. Dagoeneko gailurrera doan aristan gaude.

Eska ibaia behe partean


   Jaisteko bi aukera daude. Rapel bidez edo oinez. Nik bitan oinez jaitsi nahiz. Delikatua hasieran eta bide garbirik gabe tramu guztian.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina