sábado, 11 de junio de 2011

MOUNT HUNTER Basque team


Hunter kanpalekutik


Granpoiak  izotza gainean ibiltzeko beharrezkoak diren bezala, kanpaleku batetan aterpe on bat behar da kozinan aritzeko. Gure txokoa elurretan eginiko eserlekua eta entzimara batek osatzen zuen. Elurrez eta hotzaz babesteko lona urdin bat zuen teilatu moduan. Hogei dolar pagatu genuen toldoa Talkeetnako dendan. Ordu asko pasa genituen "Itxaropena" gure txoko honetan.
Mendian aritzean faktore askok hartzen dute parte, proiektu baten bidegarritasuna kolokan jarriz. Horietako faktore bat momentuarekin asmatzea da. Izotza eskalatzen dugunean, eta batez ere izotz bide hori oso marra delikatua denean, egun gutxitan dena aldatu dezake. Honekin esan nahi dut, gure espedizioa bi aste lehenago izan balitz aukera batzuk gehiago izango genituzkeela. Maiatza bukaeran egin zituen beroak, gure asmoak zapuztu zituen.
Pozik etorri nahiz Alaskatikan. Eskalatu dugu, baina, bati bat eskalatu dugun hori ondo eskalatu dugun sentsazioa dut. Argituko dizuet. Tokatu zaizkigun baldintzak bereziak izan dira, esan dezaket ere Alaskan eskalatzea bera berezia dela, baina diodan momentuarengatik gureak are gehiagokoak ulertzen ditut. Beroak gauez eskalatzea eragin digu, gaueko hotz hori segurtasun moduan erabiliaz. Baita ere zer eskalatu. Ez da erreza dena karta batetara jokatzea. Trastuekin Denali aldera jo genezake Cassin bat probatzera, edo, Forakerera infinit batean egunak pasatzera. Gu Hunter-en gelditzea erabaki genuen bertan bide alpino batzuk eskalatzeko eta baita asmatu ere.
Bakarrik geunden Kahiltna glaziarreko hego-ekialde bailaran eskalatzen Japoniar bikote batekin batera. Asiarrak, oso eskalatzaile potenteak, Maiatza hasieratik zeramaten bertan bere momentuaren zain. Lehen aldiz eskiekin paretetara hurbiltzea egin genuenean gure susmoak gehiago argitu ziran. Hunter.eko horman zegoen izotz eskasa ez zegoen egokia eskaladarako, edo ez behintzat  gu aritzeko. Dena ez zegoen galdua. Bere ezkerrean anai txiki bat dauka Hunterrek, mini-moonflawer deritzana, eta bertan izen berdineko bidea markatua ikuskatu genuen. Ederra zegoen. Izotz  marra zuri bat gure asmoak eta gogoak asetzeko. Gau artan ginen bera saiatzen. Baita lortu ere. Gainean genituen kornisa erraldoiak begiratu gabe, baina, burutik kendu ezinik, hamalau ordutan lortu genuen bere hamasei luzeak igo eta jaistea. Hurrengo bost sei egunak benetan eguraldi txarrekoak izan ziran, elurra eta haize bortitzak. Egun bateko atsedenaldia ematen zuten Ekainak zazpirako. Egun argiko orduak hurrengo bidea pixka bat purgatzen utzi genuen, eta gauarekin bat Bacon and Eggs bideri ekin genion. Konta behar dut hasieran zalantzak izan genituela eskalada hasteko. Ekipoa janzten ari ginela bidearen azpian, ondoko kanaletik kriston kornisa erori zen abalantxa potente bat sortuz. Gu ezin sinetsi, korrikan hasi ginan elur sakonetan estropuz eginez. Zorionez dena elur dutxa batetan geratu zen. Haurreko igoeran bezala, honi ere berdin ekin genion. Gora asko begiratu gabe, baina burutik ezin kenduaz gainean genituen kornisak. Hamar ordutan igo eta jaitsi genituen bidearen bederatzi luzeak. Kanpalekura iritsi bezain pronto, goizeko bederatziak inguru izango ziran, elurretan hasi zuen.
Arazoak genituen soka batekin. Granpoi-kada batek muturraren hamabi metrotara, kristoen aberia egin zuen, ez zegoen egokia eskaladarako. Honek buruhauste handi bat sortu zigun. Ez genuen erreserbako sokarik, eta ez ere nori eskatzeko ordezkoren bat. Eguraldi albisteak ez ziren onak ere.  Hasteko, bost egun gehiago egon beharko genuen laino artean, eta hobetzeko traza gutxirekin. Beraz amaitutzat jo genituen gure eskalada saioak.
Mobida hau Jonathan Larrañagarekin batera burutu dut. Basque team elkartearen laguntza izan du.  

Mini-moonflawer bidea

Jonathan tirada batetan

Tirada klabea, izotz tente eta fiña

Bacon and eggs coular

Jonathan Bacon and eggs bidean

Bacon and eggs azken luzeetan


1 comentario: