Lagun batek behin komentatu zidan, bere ezagun
bat, Chamonixen bizi zena, umea goizean haurtzaindegian utzita, midi orratzeko
teleferikoa hartu, Taculeko hirukian bide bat egin, eta eguerdirako umea
berriro jasotzen ari zela. - Oi bai suertea, esan nion nik.
Goierri ez da Chamonix, hemen ez dago
teleferikorik, eta batik bat gure inguruko mendiek ez dute zer ikusirik
granitozko dorre zorroz horiekin. Zer egin behar dugu, gu hemen bizi gara. Ni nire
aldetik saiatzen nahiz nere alpinismo egarria pixka bat asetzen. Era apalean
noski.
Lehengo asteazkenean Aizkorriko kanaletatik buelta
bat eman nuen. Chamonixeko gure heroiaren modura, umea ikastolan utzi eta Zegamarantz
bideratu nintzen. Motxila arin batekin nioan nondik igo behar nuen garbi jakin
gabe. Furgoneta aparkatu orduko eta Aizkorriri bistazo azkar bat joz berehala ikusi
nuen aukera. Kuriosoak izaten dira egoera hauek. Magina aldiz begiratu dezakezu
pareta bat, eta beti zer berri deskubrituko dugu. Egun dezente pasatuak zeuden azkeneko
elurtetik. Hotz handiak egina zen baita ere. Baldintza ederrak topatu nituen.
Paretaren azken tramuan sartua nengoela sorpresatxo bat izan nuen. Non
agertzen da soka fijo bat hiru espitekin trabesia bat babesten zuela.
Informazioa bilatzen jardun nahiz interneten eta ez dut ezerekin topatu.
Norbaitek nahiko balu zeozer partekatu, idatzi. Nik krokis kaxkar bat egin dut.
Argazkia telefono mugikorrarekin ateratako da, kalidade gutxikoa da. Seguru baten
bati baliogarri izango zaiola. Putaren izena ere ez dut garbi. Ikuskatu ditudan
lekuetan Aitzabal eta punta onen artean dagoen muñoari Aketegiko kolladua deitzen diote. Juxtu kanal handi
iristen den puntua. Nik Aketegi hego punta bezala bereiztu dut.
Jakin ezazue umearen bila garaiz iritsi
nintzela, ori bai, arnas estu.
Aprobetxatzen dut duela hiru bat urte Aitzabalen
zabaldutako beste aukera baten krokisa sartzeko. Agian norbait animatzen da,
nork daki.