Atzo ostirala hilak 11, Berberanako paretan dagoen Animal Caliente bidean eskalatu
nuen nire biziko largurik politenetarikoa. Hirugarren tirada zen. Horrelako plakak
kirol eskaladan askotan eskalatu ditut, baina, tamalez, eskalatu eta berehala
ahaztu egiten ditut. Kontsumoko edozein material bezala, erabili eta bota
egiten ditugu zakarretara. Largo honetan saiatu beharra dago, pentsatu nondik
hartu pasua ez baita magnesiorik adierazteko, seguruak ongi kokatu seguruak
izateko, eta guzti hori eginda enkadenatzea lortzen baduzu saria aparta da,
lagunaren bostekoa. Ez dut uste momentu horiek ahaztuko ditudanik. Soka kide
Aitzol Doyharzabal Ibarratarra izan
nuen. Lau luze ditu bideak. Aipatu dudan hirugarren tiradatik aparte, besteak ez dira beste munduko gauza. Baina
orokorrean bidea ona da, oso ongi zabaldua. Hau eskalatzaile xume baten iritzia
da.
Bidearen hasiera
Lehen largoa
Aitzol lehen largoan
Bilerara iristen
Aitzol bigarren largoan
Hirugarren tiradan
Hirugarrena
Hirugarrenean
Aitzol hirugarrena bukatzen
Laugarrena bukatzen