viernes, 13 de diciembre de 2013

TORRE DE LA LEZE - Elkarte


 


   Eginok bizi izan ditu garai hobeak. Ongizate gizarteak ekarri zion gain-bera. Eskaladoreak kotxe propioa lortu genuen, eta leku urrunetakoetara iristeko aukera azaldu zitzaigun. Bere garaian Eginoko eskalada eskola paregabe komunikatua zegoen. Trena bertara iristen zen. Normala izaten omen zen  “ nik ez dut ezagutu” asteburu pasa eskalatzaileak Egino herriko geltokian paratzea haitz paregabe hauetan beren kirol maitatuan aritzeko. Gaur egun, apurka bada ere, eskalatzaile taldeak ikusten dira monolitoetatik igotzen. Geroz eta garestiagoa da kilometroak egitea, erregaien krisia datorkigu. Bide berriak eta sektore berriak zabaldu dira. Bide luzeak, samurrak graduan eta ekipamenduan azaldu dira. Maiz errepikatzen dira. Sektore iper-graduko bat sortu da ere, la olla, goi zailtasunaren tenplua. La lezeko koba ere aktualidade suertatzen ari da, bertan sortu duten bide bat dela eta. Baina, beste zoko askok larrek hartzen ari dira. Horietako bat dugu Torre de la leze pareta. Ikusgarria, bertikaltasun eta estetikagatik. Magina bide sortu izan dira bertan. Paretetan eskalatzea estimatzen duen edonork ikuskatua izango du. Eskalatzaile generazio desberdinen aztarnak azaltzen dira, material bereziak. Etxean egindako hiltze mota askotakoak. Aurkitu daitezke Burilak, direktisima bideen garaikoak. Berunak, eskalada artifizialaren marka ezaba ezinak. Hamarreko espitak, kirol eskaladaren aitzindariak. Paraboltak, azken belaunaldiaren ikurra. Denek bilatu dute beraien espazioa dorre honetan.
   Gure jolasa bi bide desberdin elkartzea izan da. Horretarako hamabost metro berri zabaldu ditugu eskalada garbikoak, 6a zailtasuna du, eta material oso gutxirekin ematen du beste bidearekin elkartzeko. Bideen izenak ez dakizkit, deportiboak dira, goitik zabalduak. Lehena hamarreko espitekin babestua dago, oso ona da. Hirugarrenak paraboltak ditu, mundiala iruditu zitzaidan, oso luze elegantea. Bide hau, guk elkartzen dugun puntura, ezkerretik dator. Nahiko zikina dago beheko partean.
   Or duzue txaskarrilloa. On egin diezaiozue.


lehen luzea


Aritz lehenengoan ikusleen txalo artean

Bigarrena zertxo bait txukuntzen

Hirugarrena

Hirugarrengo luzearen irteran

 
Gazteen freskotasuna eta beteranoen atxakeak
 


viernes, 25 de octubre de 2013

Txindoki - Ipar arista


   Urtero bezala, gizakia Sapiens denetik bai behintzat, Urrian, hego haizeak astindu egiten ditu gure bazterrak.  Zurrunbilo ero horiek,  neguaren etorrera adierazten digute. Bero sargoria joan da udako algarekin batera. Mendiak gorritzen ari direlarik, airean dira hostoak usoak moduan. Bazterretan, ezkutaturik, ehiztariak tiro egiteko prest. Bakea urraturik dagoelarik, lasaitasun bila bazter ezkutu bat bilatu beharrean gaude. Hego haizearen indarrez salbu, ehiztaritik urrun, usoak moduan, migrazioa egiteko tokia aurkitu genezake Txindokiko ipar aristan.
   Urte asko pasa dira ipar arista lehen aldiz eskalatu nuenetik.  Sokarik gabe, zailtasun gutxiko pasarteak bilatzen gora egiten nuen. Bide berri  hau beste gauza bat da. Lehenengo bi erresalteetan, pareta eta giroa bilatzen du bideak. Gero arista segitzea du helburua. Estua batzuetan, zabalagoa bestetan, erresalteak topatuko ditugu edertasuna emateko igoerari. Azken metroetan, gailurraren paretarekin topo egiten dugunean, eskuinetara egiten dugu zeharkaldi luze batetan, mendebalde arista hartzera. Saiatu nahiz zuzen ateratzen, itxurazko haitza bilatu nahian, alperrik izan da, hobe oinez metro batzuk bidea desitxuratzea baino.
   Beno, or duzue beste aukera bat, etxetik gertu, usoak moduan udazkenean, Iparretik hegora mugitzeko.

  
Lehen erresaltea


Bigarren erresaltea

Zazpigarren erresaltea

sábado, 31 de agosto de 2013

AITXURI 1551m - Baskonia bidea




   Bidaiariak betidanik oroitu izan dira Aizkorri mendiaren handitasunez. Kondairak dio Gaztelako erregeak hankak lurrean eta buru makur pasatu behar izaten zirela san Adrian Tuneletik. Aizkorpe bailaran, oso antzinakoak dira joan etorrian paraje hauek erabiliak izan diren aztarnak. Erromatarrak,  Erromesak Done Jokue bidean, Marrokiarrak Europa barrenetik etxera oporretan kotxeak toperaino beteta. Beti hartu izan dute pasillo hau, eta beti aurrez aurre altxatu zaie Aizkorriko mendiak. Neguan, ekaitzak egun batzuetan astindu ondoren, zuri agertzen denean goizeko argiarekin, ikusgarria agertzen da. Estanpa au ikuskatzeko zortea izan duten bidaiariak, edertasunaren emozioa sentitzeko une bat izan dutela ziur naiz. Euskal lurren behatoki aparta, lau haizetara Baskoniako txoko guztiak agertzen zaizkigu.
   Bidearen ikuskatzailea Lete izan zen. Fanatismo beteriko konbertsazio batetan atera zen aukera. Aritz ere bertan zen. Hirurak zabaldu behar genuen. Gauzak ez dira nahi bezalakoak izaten, Lete lana dela oso liatua zegoen. Aritz abuztuko oporretan zen. Ni berriz gogoz irrikitzen.
   Lan astuna izan da. Hemen zabaltzeak hori dauka. Kuriosoa da, eskalada bide bat aireratu dudan sentsazioa daukat. Mailuaren laguntzaz, arrakaletako lurra eta belarrak kentzen ditudanean, eta haitz zuri eder bat askatzen noala konturatzen naizenean, eskalatzeko bide bat agertzen da pixkanaka.
   Konpromiso aldetik edozein momentuan utzi dezakegu eskalada. Eroso jaitsi genezake,eta oinezko bidea hartu.  7a largua tetxo bat da. Arrakala du, eta artifizial eroso batetan egin daiteke. Obligatu moduan 6b zaitasuna izango du. Jaisteko, Aitxuri gailurretik Sakon Handiko kanalera joko dugu, beherago, basoan, igotzeko bidearekin berriro topo egin arte. Inguratzeko paretara hobeto begiratu planoa.
   




   
Hirugarren pareta



Laugarren largoa

Laugarren pareta

Aitxuriko gailurra

Oria ibaiaren bailara

Gipuzkoako puntatik, agur bero bat guztioi

sábado, 27 de julio de 2013

ALA DAG - Mendi gorriak




   Zeru guztiak ez dira berdinak, eta, desberdintasunak egiten ditu erakargarri. 
   Ba dira zeru grisak, lainotsuak eta goibelak agertzen zaizkigu, hotzak eta ezeak dira, malenkoliarako aproposak. 
   Ba dira zeru lotsatiak, Euskal herri kostaldekoak, itsasotik sartzen den belainoak izkutatzen du paisaia izara zuri batez. Lotsa gainditu eta lainoa desagertzen denean, gure aurrean gordea duen edertasuna agertzen du harrotasunez, sekretu bat kontatu nahiko liguke bezala. 
   Ba dira beste zeru batzuek beti argiak direnak, lotsagabeki biluzik agertzen dira une oro, inungo prejuiziorik gabe direna eta dutena azaleratzen dute beti. Horrelakoa da Ala Dag mendi lerroaren zerua, ilunabarrean mendiak eta horma malkartsuak su gorritan jartzen dituen zerua, gauean miloika izarren ikus leihoa.
   Ala Dag mendi lerroa, Taurus mendien parte da. Turkiako hego erdialdean kokatua dago, Cappadoziatik gertu. Mendi lerro ikusgarri honen puntarik altuena Demirkazik 3756m da. Azken urte hauetan Ala Dag mendi lerroak ospe handia hartu du munduko eskalatzaileen artean, bertan aurkitu daitezke kalitate handiko haitz eskaladak, eta bide berriak zabaltzeko horma paregabeak ere. Jakin ezazue mende bat pasa urte daramatzatela alpinistak Ala Dag mendilerroan eskalatzen.
   Turkiak bi sarrera ate ditu, Istanbul eta Ankara. Gu Bosforoko hiri ederretik sartu giñan, txundigarria bezain mirestua den Istanbuletik. 
   Irrikan nengoen historiaz betetako hiri hau ezagutzeko, eta ez zidan hutsik egin. Sultanahmet inguruetan ibiltzeak ikaragarrizko zirrara sortu zidan, magina bat liburu orri irakurriak nituen hiri hau abentura iturri zutena. 
   Raúl Gonzalezek eta biok garbi geneukan, beste  bidai batzuetan ere horrela egiña genuen, trasporte publikoa erabili behar genuen Turkian zehar bidaiatzeko, metroa eta autobusak hartuz iritsi giñan "mendi gorrietara". Esan beharra dago Turkian transporte publikoa oso ona dela, autobus sarea batit bat.
   Bidai luze eta neketsua ondoren, Cukurbag eta Camardi herrien artean dagoen Oz Safak pentsio-kanpinean hartu genuen ostatu. Ez zen hau gure hasierako asmoa, Aladaglar kanpinean egotea zen gure ideia, baina bidaiatzen duzunean ezer ez da zihurra, autobus gidariak bide bazterrean utzi gintuen Oz Safak pentsioaren alboan eta, Basar etxeko mutila alaitsu etorri zitzaigun eskeintza on batekin, asmoak aldatu genitun.
   Denboraz labur genbiltzan ingurua ongi ezagutzeko. Bi irteera desberdinetan zatitu genuen egonaldia, bakoitza lau eta bost egunetakoa. Hasteko, Demirkazik aldera jo genuen, mendiaren ekialde horma eskalatzea zen asmoa. Bigarren irteera Emli bailarara izango zen.
    Demirkazik mendira joateko izen bereko herrira joan beharra dago lehenik, gure pentsiotikan bost kilometrotara zegoen herria. Demirkazik herritik pista bat ateratzen da aterpe etxearen ondotik, pista luze honek Demirkazik mendira eramaten zaitu.
   Guk oinez egin genuen urbiltze osoa, motxila erraldoien zamaz bost ordu eraman zigun kanpalekura iristea. Aukera dago 4x4 bat alokatzea pista zatia kentzeko, horrela soilik ordu eta erdi oinez da kanpamentura. Zaldiz kargak igotzea ere al da, gustuen arabera. Guk ez genuen asko eztabaida behar izan, nahiago genuen zama guztia gure bizkarretan eraman. 
   Eguzkiak indarrez astintzen ditu paraje hauek, zuhaitz itzalik ez da apenas aurkitzen. Ahoak era bat lehortuak generamatzan pistatik gora gindoazela, eta espejismo baten modura agertu zitzaigun lehen iturria. Ura paraje hauetan mirari bat da, baina naiz eta lurra oso seko egon, lore piloak ageri dira non nai, paisaia pittin bat leuntzen du honek. 
   Demirkazil ekialde paretaren azpian ezarri genuen kanpalekua. Horrela deitzea gure egonaldiari gehiegizkoa izango zen, lo denda ez geneukan soilik lo zakuak, bibaka izan zen gure egonaldia, ori bai, xarma berezia zuen leku batean. 
   Haitzezko dorre izugarriak inguratzen gintuen, sumendi baten sabelean geundela zirudien, ur beltzeko laku txiki bat zen krater erraldoi horren behea. Gure gainean genituen horma izugarri haietako bat Demirkazil ekialde pareta zen, mila metro pasa altxatzen zena gure buruen gainetik.
   Lo zakuaren babesean erdi etzanak, txunditurik paisairi begiratzen genion, Ia hitz egin gabe, ilunabar antzezpena behatzen ari giñen, argia eta itzalen festa, miloika izar dizdiratxuek eszenatokia hartu zuten arte.
 




   Hurrengo egunean, goiz, eskaladari ekin genion, 1955 urteko bide klasikoa genuen elburu. 
   Azkar burutu genituen lehen luzeak, ez dute zailtasun handitik, haitza ere ona da. Seigarren eta zazpigarren tiradak zertxo bat frenatu ziguten generaman inertzia. Babes tokiak bilatzea lan konplikatua bihurtu zen. Zortzigarren luzearen bileran bitxikeri bat dago, Iraniarren plaka. Oroigarri moduan zintzilikatu zuten Persiarrek plaka hau,eta bertan kokatu zuten bidea eskalatu zutenean. 
  Hurrengo luzea ere, bederatzi garrena, berezia iruditu zitzaigun. Hortik aurrera berriro ere erritmoa berreskuratu genuen, eta eguerdiko ordubietarako gailurrean giñan.
   Demirkazil mendi puntatik bistak izugarri politak dira, gure oinetan Turkiako lautada amaigabea zabaltzen zen, urrunean, ozeano amaigabe batetan ugarteak balira bezala,  mendi elurtsu zuriak agertzen dira, eta atzean, Ala Dag mendi gailur harkaitxuak leku honen edertasun neurrigabea azaltzen digute, hemen egoteaz pribilegiatuak garen sentsazioa dugu.
   Jaitsiera ekialde ertzetik egiten dugu, bide arrunta da. Ongi hornituak dauden rappel batzuk egin beharra dago, ondoren kontu haundiarekin haitzetatik jaitxi beharko. dugu. Nabarmena den lepora iristen garenean ekialde ertza utzi eta kanal batetik, ipar norabidean, azpian ikusten dugun lakura biratu beharko dugu. Nahiz eta luzea izan jaitsiera, oztoporik gabe, laku ondoko kanpalekuan pozik geunden berriro.
   Hurrengo eguna deskantsurako eta lekuz mugitzeko erabiliko dugu. Lasai, Dipsiz-gol lakura mugitzen gera trastu guztiekin.
   Etzanda geundela, eguzki biziaz al genuen moduan babesten ginelarik, arratseko argitasunaren laguntzaz, Bes Parmak Sivrisi 3520m mendian bide logiko eta natural bat zabaltzeko aukera antzeman genuen. 


   Goizean goiz martxan jartzen gara bide berri hori zabaltzea genuen helburu. Hormaren azpian giñela, paretaren itxura aldatu egin zen perspektiba berri honekin. Ederragoa zirudien, handitu egin ziren gure esperantzak bidearekiko. 
   El pastor eléctrico bidea agerikoa da, arrakala desberdiñak elkartuz pareta osoa igotzen du. Luze batzuetan kalidade handiko eskalada aurkitu genuen. Lehen luzea, hirugarrens, bederatzigarrena eta hamargarren tiradak, oso onak dira, bost izar eskalada garbia. Zazpigarren eta, bati bat, hamabigarren luzea delikatuak suertatu ziren. 
   Arratseko lauretan gailurrean giñen. Egin berri genuen eskaladak asko bete gintuen, oso ona dela ausartzen naiz esatera, bide alpinoa, garbia, eszenatoki paregabe batetan. 
   Gailurrak eskeiñi zizkigun bistak ere apartak izan ziren, gure aurrean egun pare bat lehenago eskalatu genuen Demirkszil ageri zitzaigun eta bere ekialde aurpegi ikaragarria. Gure atzean berriz bailara berriak azaldu ziren, gailur ezezagun eskalada onez eta erakargarriz beteak, amets alpino batetan geunden.
  Jeitsiera oinez egin genuen arista luze bat segiz ipar-mendebalde norabidean. Cagalin 3612m gailurra eta Cagal col zearkatu genitun. Seirak pasa zirela lakuan giñan berriro. 
  Bide berri hau, El Pastor Electrico bezala batailatu genuen. Arrazoia, egun batzuk geroago Emli bailaran ezagutu genuen artzai neka eziña izan zen.
  Artaldea beti ondoan zuela, gau eta egun, Emli-ko artzaina beti mugimenduan zegoen. Gora eta bera larreen bila, ardien zelatari, otsoetatik babesteko zakur ikaragarri batzuen laguntzaz. Keñuak erabiliz, pare bat komunikazio saio izan genitun.
   


   Gure deskantsuek ez zuten asko irauten. Gau bat pasatu genuen Oz Safak pentsio-kanpinean eta berriro martxan giñan. Oraingoan Basar-ek, pentsioko mutilak, bere autoan Emli bailara sarrera eraman gintuen. Uda aurrera doala eta, mendiko elurrak urtzen direnean, bailara honetan ura falta arazoa gerta daiteke. Gu egon giñan hilabetean, uztaila, ura aurkitu genezaken puntu bakarrenetakoa Aksanpinari camp kanpamentu zen, Parmakkaya azpian. Aukera hau kontutan hartu beharrekoa da. Bestela, ura Emli bailara hasieran dagoen Sarimemetler camp puntuan hartu beharra dago eta nahiko urrun geratzen da hormetatik. Guk gainera Parmakkaya eskalatu nahi genuen, liluratua geratu nintzan, argazki batetan, monolito erraldoi hau ikusi nuenean.
   Aksanpinari kanpatzeko lekuan geunden, Parmakkaya azpian, aukeratzen dugu gure hurrengo erronka. Gold Fingers bidea. Denis Condevaux eta Pascal Duverney eskalatzaile frantsesak 1994-ean zabaldua. Gogorra eta ausarta, ongi estutu beharrekoa. Plaka dute beti helburu Frantsesek, diedroak eta arrakalak utziaz. Behetik ongi zabaldutako bide bat da Gold fingers, eta bere izenak adierazten duen bezala urrezko behatzak beharrezkoak dira bide ikusgarri hau gainditzeko, gainera segurutik segurura kriston distantziak daude. Sarreran zintzilikatu dudan krokisa guk egiña da, bertan gure iritzia agertzen da graduarekiko.
   Egun bateko atsedenaldia behar izan genuen gure ondorengo eskaladari ekiteko, Guvercinlik III dorrea.


   Dorre ikusgarri honek Bulneseko Naranjoaren antz handia dauka. Aukeratu genuen bidea, oraingoan ere, Gold Fingers zabaldu zuten Frantsesena zen. 1996-ean Denis eta Pascal berriro dira Ala dag-ko paretetan beraien seilua utzi nahian. Bai eta lortu ere.
   Erronka itzela zen guretzako Guvercinlik III eta, Papy mazout bidea eskalatzea. Parmakkayan hainbeste estutu behar izan genuen eta Frantsesen beste bide bat aukeratzea sufritzeko gogoak dira. Oraingoan ez ziguten  huts egin ere.       
Lehen luzean argi geratu zen beraien kapazidadea haitz traketsean mugitzeko, maisuki askatzen dute tirada on bat, batere erraza ez zena kalitatea ematen. Guk lehen bi luzeak batean eskalatu genituen, 50 metroko tirada bat.
   Hurrengo luzeak tramite utsak ziran kolore laranga duen horma tentera iritsi giñen arte, seigarren tirada. Gogorra da luze hau, kirol eskalada kutsua dauka,  itxuroso pasatzea lortzen dugu.
  Hortik gorako tiradetan bideak plaka bilatzen du eta, bai ere aurkitu,  Papy Mazouk plaka luze ezin ahaztu batzuk oparitzen digu.
   Gailur zorrotz bat du Guvercinlik III, aresta luze bat Guvercinlik punta guztiak elkartzen dituena. Gailur estu honetan ez genuen ikusmiraz disfrutatzeko aukera handirik izan, denboraz juxtu genbiltzan, errapelatuz jaitsi beharra genuen, eta gainera zerua erabat beltz zegoen, ekaitzaren usaina hartzen genion. Eta zorigaitza gertatu zen.
   Generaman krokisa, "Aladaglar a rock climbing guide", liburutik ateratakoa zen, oso inprezisoa gertatu zena. Krokisak jartzen zuenez  errapel puntua Papy Mazout bidearen azken bileratik 50 edo 100 metro eskuinetara zegoen. Bidea gailurrean bukatzen zenez, arestatik tiratu genuen rappel sistema bilatzeko esperantzarekin. Milimetroki bilatzen jardun giñan eta ez zen ezer ageri. Hori gutxi balitz, bat-batean ekaitza sartu zitzaigun eta euritan hasi zen. Denbora luze batez arestan zehar ibili eta gero, blai eginda, erabaki genuen igotako bidetik rappel egitea. Destrepean ari nintzela, ustez IV graduko azken tiradan, dena lainopean, rappel batekin topo egin nuen. Bi parabolt ziran, frantsesek bidean zehar erabilitako berdiñak. Guretzako, krokisean ageri den informazioa ez dator bat errealitateekin, ez dago ongi. Rappel hau kanal baten gainean zegoen. Logikoena, kanal horretara jaistea zen eta hori egin genuen. Sokak tope egin behar zuela, beste rappel batekin topo egin genuen, hau haitz zubi bat zen. Susmo txarra eman zigun errapelak, baina gaua gainean genuenez ez zegoen aukera handirik, bertatik segitzen dugu. Kanala jarraitzen dut soka bukatu arte, eta ez dut beste errapelik aurkitzen. Rauli jaisteko eskatzen diot, eta berak hobeto begira dezan eskatu. Raulek ito “harrizko dorrea” bat topatzen du kanala utzi eta beste norabide bat azaltzen.  Bai, hortik zen, beste haitz zubi bat zegoen. Berantz segitzen dugu. Hurrengo rappel puntuak beldurra eman zigun, bi haitz zubi ziztrin ziran. Batak, fisurero txiki baten kablea erabiltzen zuen kordino moduan, eta bestea kordino fin zahar bat, azken hau aldatzen dugu. Hankak airean ditugu. Metro gutxi batzuk errappel egin eta gero, 20m, beste haitz zubi hobeagoa topatzen dugu, zinta zikin batzuekin hornitua. Zinta aldatu eta bertan bilera segurugoa antolatzen dugu. Soka biltzen ari garela trabatu egiten da. Tira eta tira, ez dator. Igotzea ezinezkoa dugu soka muturra gainetik daukagu jadanik, asko botatzen du atzera paretak. Ez dugu beste aukerarik. Labana atera eta soka moztu egiten dugu. Bi rappel motz egin eta gero, sorpresaz, ez genuen basea ikusten ilunpetan geunden,  oinak lurrean jartzea lortzen dugu.
   Kontatu dudan pelikula hau, ez zuen gertatu behar izan . Hasteko, gu ez ginelako hau bilatzea joan. Gure asmoa, haitz eskalada  bide konkretu bat egitea zen. Krokis batean agertzen zen informazioak animatu gintuen. Era bat haserre jaitsi giñan, gertatu zitzaiguna lekuz kanpo zegoelako. Aprobetxatzen dut, aldarrikatzeko, zer garrantzi eta konpromisoa duen krokis bat egiteak, gozamenetik pasa genezake inpotentzira, guzti hori paper ziztrin bategaitik.

  
   Baliogarri delakoan, guk ordaindu genituen prezioak azaltzen dizkizuet.
Prezioak:

1€ = 2,53 TL
Aeropuertoa – Autobus estazioa ( otogar ) metroz 3 TL
Autobusa Istanbul – Ankara  40TL
Autobusa Ankara – Nidge 35 TL
Autobusa Nidge – Camardi  8TL
Oz Safak Kanping-pensioa   Afaria+ gosaria + denda  40TL pertsona
Emli bailarara igotzeko autoa 60 TL
Istanbulen Hostel bat gosariarekin 11 TL

Raun, Demirkazik bidearen hirugarren tiradan


Raul, Demirkazik zazpigarren tiradan

El pastor... lehen largoan

El pastor... hirugarren tirada

El pastor... zazpigarren tirada

Gold finger bigarrena

Gold Finger bostgarrena

Papy mazout lehena

Papy mazout seigarrena

Arestan, rappelak bilatzen