viernes, 13 de diciembre de 2013

TORRE DE LA LEZE - Elkarte



   Eginok bizi izan ditu garai hobeak. Ongizate gizarteak ekarri zion gain-bera Arabako eskalada eskola garrantzitxuena izan zenari. Eskaladoreak kotxe propioa lortu genuen, eta leku urrunetara joateko aukera zabaldu zitzaigun. 
   Aitzindari genitun eskalatzaileak Egino oso gogoko zuten, haitzaren kalitatea eta ongi komunikatua zegoen, trena bertara iristen zen. Oikoa omen zen, asteburetan, Egino herriko tren geltokian eskalatzaileak topatzea.
   Gaur egun, apurka bada ere, eskalatzaile taldeak itzuli dira Eginoko monolitoetara. Bide eta sektore berriak zabaldu dira. Hauetako ibilbide batzuk luzeak, samurrak graduan eta ekipamenduan dira, maiz errepikatzen direnak.
    Sektore iper-graduko bat sortu da ere, la olla du izena, goi zailtasunaren tenplua da.
   La lezeko koba ere aktualidade suertatzen ari da, bertan sortu duten bide bat dela eta. Baina, beste zoko asko larrek hartzen ari dira.
  Horietako bat Torre de la leze pareta dugu. Ikusgarria bertikaltasun eta estetikagatik, makina bat bide sortu dira bertan. Horma handietan eskalatzea gustuko duen edonork ikuskatua izango du dorre hau. 
  Eskalatzaile generazio desberdinen aztarnak azaltzen dira non nahi Torre de la Lezen; etxean egindako hiltze mota asko, direktisima bideen garaiko burilak,  eskalada artifizial marka ezaba ezina diren berunak, kirol eskalada aitzindari hamar milimetroko espitak. azken belaunaldien paraboltak... Denek bilatu dute espazioa dorre honetan.
   Aritz eta bion erronka bi bide desberdin elkartzea izan da. Horretarako hamabost metro berri zabaldu ditugu eskalada garbian, 6a zailtasuna du.
 Bideen izenak ez dakizkit, deportiboak dira, goitik zabalduak. Lehen luzea hamarreko espitekin babestua dago, gogorra eta oso ona da. Hirugarren luzeak paraboltak ditu, mundiala iruditzen zait luze hau, oso elegantea. 
   Azken bide hau, hirugarren luzearena, behetik dator, baina oso zikina lehen zatian. Zuhaitz batean du hasiera, kanal trakets bat igo beharra dago iristeko.
   Niri iritziz oso konbinazio ona da bide hau, ehuneko ehun gomendagarria, hori bai indartsu behar da egon.
   


lehen luzea


Aritz lehenengoan ikusleen txalo artean

Bigarrena zertxo bait txukuntzen

Hirugarrena

Hirugarrengo luzearen irteran

 
Gazteen freskotasuna eta beteranoen atxakeak
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario