Mendekua indarkeria
justifikatzeko aitzaki bat besterik ez da, bortizkeria estali nahian maiz
erabiltzen dugun desenkusa. Altsasuko gazteen auzia mendeku bat izan da,
sententziaren bortizkeria bengantza terminoetan bakarrik ulertu daiteke, eta
pertsona batzuek justifikatzen dute.
Furgoneta gidatzen noa Pirineoruntz, Eneko
Cesarrekin geratua nago eskalatzeko, irratia piztua daramat. Albisteetan
gertakariri tamalgarri batzuen bueltan berriro Kataluniaren arazoari heltzen
diote, oraingoan lazo orien kontuarekin hari dira, Altsasuko gertaerekin
konparatzen dituzte, hemen ere jende multzo batek mendekua eskatzen du. Irratia
itzaltzen dut.
Nik ez dakit noren edo zeren kontrako
mendekua hartu nahian ibili zen Josema Jarrin 1994-ean, bakarka, Peña de Sin
horman venganza bidea zabaldu zuenean. Izugarrizko balentria izan zen, lan
itzela, tamalez, mendi erronka askoren moduan kirol meriturik gabe pasatu zena,
sikiera, Josemak, bere mendeku pertsonala burutzea lortu izan balu.
Niri zaia egiten zait pentsatzea horma
batetan mendekua bilatu dezakezunik. Agian asmo horrekin sartu zintezke,
amorruz beteta, baina ziur naiz intentzio horiek alde batetara geratuko direla
amildegien eraginen ondorioz. Gu, Aszeta mistikoen moduan, hormak aukeratzen
ditugu bakean egoteko, gizalegeetatik urrun. Nire iritziz, gurea, mendekua
pertsonala izan ohi da, gatazka propioa gainditu behar izatea,
beldurra, gabezia, horrela besteak bakean uztea lortzen dugu.
Bidearen krokisa behin behinekoa egin arte
Orain
bi urte hasi giñan Eneko eta biok venganza bidea askatzeko asmotan. Ahalegin
hutsean geratu zen lehen saiakera ura, Josemak erabilitako eskalada teknika ez
zetorren bat eskalada askearekin. Josemak buril zuloak egin zituen gantxoak
kokatzeko, eta era ez natural horretan aurrera egin zuen haitz plaka
lisoetatik. Garai batean ohikoak ziran teknika hauek, horma handietako
eskaladan erabiltzen ziran batit bat, nik ere Paineko erdi dorrean, intsumisioa
bidean, erabili nuen teknika hau, edo gertuago, Txindokiko fronton horman Eskarlet
O’Lara bidean ere aurkitu daitezke zulotxo hauek.
Lehen saiakera horretan hirugarren luzetik
jaitsi giñan Eneko eta biok, planteamendu berri batekin egin genuen bahera, - zergatik
ez Josemari gure asmoak adierazi?, eta aldi berean eskatu ea inporta zaion
bere bidea era askerako berreraikitzea? - gure pozerako bai erantzun zuen.
Iaztik ez nuen Enekorekin eskalatzeko
aukerarik izan, Peña Santako horma ikusgarrian, Unairekin batera, Oparia bidea
zabaldu genuenetik.
Enekoren telefono deiak atseginak izaten dira beti,
eskalada proposamen ederrez etortzen dira, ojo lince ezizena ez diote alperrik
jarri, oraingoan ere fin ibili da.
Putreak nola elikatzen dituzten testigu izan giñan, ikusgarria.
Igoera luze honetan zein zen erabili
beharreko estrategia adostu behar genuen, hori bai zen punturik garrantzitsuena,
nik paretan lo egitea proposatzen nuen, horrela , uneoro, zegokigun lekuan egongo
bai giñan, soka finkoetatik igotzen eta jaisten ibili ordez, indarra eta
denbora aurreztuz.

Peña del sin-ek inguratze motza du, eta asko
eskertzen da, batit bat, oreka galtzea eragiten dizun petate erraldoi batekin
bazoaz.
Venganzaren lehen luzea oso ona da, diedro perfektu batetik doa,
cazador de estrellas bideak ere bertatik hartzen du hasiera.
Duela bi urteko
saiakerarekin konparatua, oraingoan, igotzen gindoazen eran bidea moldatzen gindoazen, eta oso atsegina
zen. Pareta tentea denez petatea arazorik gabe igo daiteke, guri, hasieran,
pare bat alditan trabatu zitzaigun petatea bakarrik. Lasai gindoazen,
marraskiloen moduan, behar genuen
material guztia generaman. Eskalada luzeak gogorrak eta oso ederrak ateratzen
ari ziran.
Ilunabarrak bosgarren bileran arrapatu gintuen, bele zulo zikin
batetan, oso desatsegina gertatuko litzaiguke gaua bertan pasatu behar izatea,
Enekok buruko argiarekin eskalatu zuen seigarren tirada, zorionez errepisa on
batetan bukatu zuen, gaua pasatzeko egokia zen.




Ez nuen lo sakon bat egiterik izan, buelta
dezente eman nituen postura ezin hartuz, garrantzitsuena deskantsatzea zen eta
indarrak berritzea geratzen zitzaigun bide zatia eskalatu ahal izateko.
Gogor
hasi giñan eskalatzen bigarren egunean ere. Zortzigarren luzea arrakala eder
batetik doa, oso tirada ona da, asko eskalatu beharrekoa. Aurreko egunaren
erritmo berdina generaman, luzeak librean igotzea kostatzen ari zitzaigun.
Azken luzeak sabai bat hartzen du, zuhaitz batzuk daude traba egiten sabai honen erdi erdian. Sabaiaren ezkerretara diedro etzan bat ateratzen da, askoz erakarriagoa eta logikoagoa gure iritziz, beraz hortik tiratu genuen.
Hormaren
gainean geunden jadanik, eskaladaren parte bihurtu zen petate zaharra alboan
genuen, venganza bidea era askean egin izana eta eskalada bide on bat
berreskuratua izan den sentsazioarekin pozaren pozez, esker onez besarkatu
giñen Eneko eta biok.
Jaisteko sin plan bidea erabili genuen, errapelatzeko
ongi prestatua dago.