lunes, 24 de septiembre de 2018

ANSO- TOZAL DE ESPELUNGA - Culo spray


   Ez da bat-batean gertatzen, denbora behar izaten du gauzatzeko. Mantso dator normalean, udan erreken urak, suabe, etenik gabe, iturburutik itsasorako bidean puntu batetan urloa topatzen duten bezala . Ez zaitu egoerak harrituko, kontziente zara pasa den denbora ez dela alferrikakoa izan. Garrantzitsuena, erreken urak egiten duten moduan, urloa gainditu eta, itsasorako bidea jarraitzea da. Niretzako sentsazio hau, beterania izanen da, eskalatzen harrapatu nau, normala, eskalada izan bai da nire pasioa, bueltarik ez duten azken hogeita hamabost urte hauetan.

Lehen luze gupidagabea

   Enekoren azken eskalada proposamenarekin etorri zen sentsazio nabarmen hau, Zurizako Espelunga horman dagoen Culo spray bidearekin hain zuzen ere. Mikel Pérez de Larraya, Ander Zabalza, eta, Mikel Ironizaren laguntzarekin zabaldutako bidea dugu. Iruñako alpinista belaunaldi berria ditugu, oso indartsu datozenak, segida emanez beti goi mailan egon den Nafarroako alpinismo giroari.
   Culo spray bidearen krokisa eskuan nuela gertatu zitzaidan narratzen hari natzaizuen zalantza arraro hori, -kapaz izango naiz gazte hauen proposamenarekin aurrera egiteko?, ni eskalatzen hasi nintzenean, orain hiru hamarkada, eskalatzaile hauek jaio gabeak ziran oraindik.

 Bigarren tirada

   Burutazio bitxi hauekin espelunga hormaren itzal babesean geunden iraileko ostegun lasai batetan. Bidearen hasieran, gora begira, lurretik hamar metrotara dagoen bigarren parabolta deigarri egin zitzaigun, bertatik mosketoi bakarti bat zegoen zintzilik, gure aurretik bidearekin saiatutako sokada batena seguronik, nire sentsazio arraroa handitu besterik ez zuen egin honek. Bere herioarekin kontziente, baina, borrokarako prest dagoen gerlaria bezala, nik, luzearekin astea eskatu nion Enekori, katu oinak jantzita herioa bilatu nahi nuen. Horrela izan zen,urte guzti hauetan horman erantsia ikasiak nituen ia truku guztiak probatu nituen, eta, amore eman besterik ezin izan nuen egin, haitzakia ahoan nuela, hirurogei garren hamarkadako haurrak, jaiotze kopuruaz handiak izan omen ginen, gehiengoak berriz, altueraz, eskasak. Enekoren txanda etorri zen ondoren, oni ere pausoa trabatu zitzaion, bera berriz ez zegoen amore emateko prest, dena galdua zegoela pentsatzen hasiak ginen unean, pauso gupidagabea gainditzea lortu zuen.

Hirugarrena


   Zorioneko gu, penagarria izango litzaiguke pauso eskas honengatik hurrengo luzeetan dagoen eskalada kalitatea galtzea.

Laugarrena


   Bigarren tirada izugarri ona da, arrakala eskalada modukoa dugu. Ezkerrean kokatua dagoen lehen parabolta ez genuen txapatu, zuzen sartu ginen arrakalara.

   Hirugarrena ere mundiala da oso, luzea, soka bakarrarekin egin genuenez tentuz joan behar izan giñan igurtzia ekiditeko.

Bosgarren luzea


Bosgarrena

   Eskalada erritmo ona generaman, tiradak bata bestearen atzetik azkar igotzen genituen, gozatzen gindoazen. Azken luzean geundela harrapatu gintuen eguzkiak, zartako bat izan zen, gustura egotetik sufritzerainoko distantzia txikia da.

Ezkaurre tontorra


Ur horma

Seigarrena


   
Zazpigarrena

      Urdaburu bidetik errapelatu genuen, pozik, ezinezkoa zirudiena egitea lortu genuelako.

Saia eta Ugatzarekin batera, bera izan genuen gure eskaladaren testigu bakarra

No hay comentarios:

Publicar un comentario