2014(e)ko ekainaren 5(a), osteguna

TXINDOKI - Papildo bidea



   


   Gazteak izanik, bakarrik gazteak bizitzera ausartzen diren eran bizi ginen, etorkizunari begiratu gabe, kemenez. Garai latzak ziren eta horrek markatu gintuen. Gure ideiekin koherentziaz jokatzen saiatu ginen, muga arriskutsuak zeharkatzen. Anti-sozialak ginen, zeren, ez zitzaigun gustatzen gizartearen hipokresia, normak. 
   Drogek banandu gintuen elkar, zeren, tamalez, inguratuak geunden. Omenaldi txiki bat egin nahi dizut, nire erara, biok elkartu gintuen ihardura batez, eskalada. Behetik zabaldutako bidea duzu hau, era garbian, Txindokiko magalean, edonork disfruta dezan.
   Javier Aranburu “ Papildo “, Ordizian jaio zen. Gure herrian, 80-ko hamarkadan zegoen eskalada giro onari esker, gazte hasi zen eskalada munduan. Burutu zituen eskalada on askoren artean, 1987. Urtean, Manu Beriainekin batera, Ordesako hormetan, Rasc bidea librean igotzea lortu zuen, listoitxo bat ezarriz gure eskalada mundu honetan. Lau urte dira Papildok utzi gintuela, bere bihotzak ez zuen bere erritmoa segi al izan.
   !!! Zu gaitik lagun ¡¡¡



lehen luzearen hasieran


bigarren luzea