Calanques cap canalletik GRAZIARIK GABEKO JOKOAK Bilatu hamar diferentzia. |
![]() |
Lehen diferentzia.
Gaston
abuztuko irteera masiboak errepidean harrapatu du, beste milioika kotxeekin
batera.
Bamokok
ez daki abuztua dela ere. Gutxiago oporrak existitzen direnik.
Bigarren diferentzia.
Gaston
bere paradisura iritsi da. Calanques inguruko kaletara.
Bamokori
oraindik ez zaio bere infernua bukatu, Frantziako edozein hirietako auzo marjinatu
batetara iristea falta zaio.
Hirugarren diferentzia.
Gaston
gizon legala da lur eder hauetan.
Bamoko
berriz klandestinoa.
Laugarren diferentzia.
Gastonek,
mediterraneo itsasoa, hondartza eguzkitsu eta opor moduan ikusten du. Bamokorentzat
berriz, mediterraneo itsasoa, itxaropenaren bidea da.
Bostgarren diferentzia.
Gaston
deseatzen dago, bere belaontzian, Calanques inguruko kala espektakularretan
nabigatzeko.
Bamokok
ez luke berriro itsasoratu nahiko.
Seigarren diferentzia.
Gaston
lanez ahazteko ontziratzen da.
Bamoko
berriz lana bilatzeko.
Zazpigarren diferentzia.
Gastonek
bere familia ondoan du.
Bamoko
milaka kilometroko zorigaiztoak banatzen dute bere etxekoetatik.
Zortzigarren diferentzia.
Gaston
gauean, Cassis herriko Quai dex Baux kaiako edozein restauranten afalduko du.
Bamokok
gau honetan ere ez du mokadurik egingo.
Bederatzigarren diferentzia.
Gastonek
hurrengo goizean ardo gozoaren ajea izango du.
Bamokoren
erresaka, kresalaren ondorioak izango dira.
Hamargarren diferentzia.
Gastonek,
bere bela ontzian, eguzkitan etzanda, pasako ditu parrandaren ondorioak.
Bamokok ez du atsedenik hartuko, ez bai da horretara etorri lur arrotz honetara.
Bamokok ez du atsedenik hartuko, ez bai da horretara etorri lur arrotz honetara.
Cassisko kaia |
Guri
ere, Gastoni bezala, abuztuko irteerak errepidean harrapatu gintuen kotxe
ilara luzeetan, zinerako kola moduan. Frantzian ere, hilabete zoro hau,
atsedenaldiaz gozatzeko dute. Hondartzak turistez betetzen dira, algaraz eta
zarataz.
Gu ere or ginen sonbrillaren azpian. Justifikatu nahian, guk, hondartza hau, Cassis herrian dagoena, ez dugula soilik gure toallen gainean etzanda egoteko aukeratu. Calanques eta bertan dauden eskalada tokien sarbide bat da hau, izen bereko parke nazionalaren ondoan. Calanquesen eskalada izan da eta oraindik da oso interesgarria. Kala ikusgarriak, kare harrizko horma tenteak itsasora murgiltzen direnak, kalidadezko eskalada bideak.
Berezia da hemen eskalada. Ez teknika edo zailtasunean, logistikan baizik. Gehienetan, eta bati bat bide modernoetan, rapel egin beharra dago bideetara iristeko. Hori eta inguru oso karstiko bat izanik, orientazioa zaildu egiten du. Eskerrak, Frantsesak, gustu handiz ekipatzen dituztela bideak, eskalada gida ezin hobeak idatzi eta bide zidor sare paregabeak dituztela non nahi.

Gu,
Cassis herriko kanpinean instalatu ginen. Ez ditu instalazio oso onak, eta,
garai honetan, abuztua, tope jendez egoten da. Nik, beti bezala, nire bizikleta
ekarri nuen. Eskalada lekuetara aprosimazioak berarekin egiten nituen. Abuztuan
bero handia egiten du, baina, goiz mugituta eta bati bat paretaren orientazioa
ongi aukeratuz, eskalatu daiteke. Beti dabil haizetxoa.
Garai hauetan aurkitu dezakegun arazo handiena mendi suteak eta babeserako parkeak dituen normak dira. Ekainetik Irailera, sute alertan daude, eta Parke nazionaleko sarrera itxi egin dezakete egoera klimatikoaren arabera. Egunez egun, parkearen erabilpena aldatzen dute. Hiru kolore erabiltzen dituzte egoera azaltzeko:

Beltza; egoera zailena da, Parkea erabat itxia dago.
Gorria; soilik goizean, seietatik eguerdiko hamaikak arte egon gintezke parke
esparruaren barruan.
Laranja; dena dago zabalik, baina, kontuz ibili beharra dago.
Beraz,
uda garaian, zeozer eskalatzeko, azkar ibiltzea premiazkoa da.
Hiru eskalada zona desberdin ezagutu ditut Calanquesen; Gardiole, Candella eta Cap Canalle. Zona guzti hauek sektoreak
dituzte ere.
Gardiole
En vau |
Gardioleko
sektoreeta gerturatzeko, hoberena, col de la Gardiolera iristea da, Cassis eta
Marsella lotzen duen errepidetik iristen zara. Gardiolen dagoen sektorerik
ezagunena En Vau da. Paregabea lekua, paradisiakoa esan nezake. Ain famatua da,
eskalada bideak oso labainkorrak daudela. Castelvieil, Oule, Eissadon,
Devenson... dira Gardioleko beste sektore batzuk. Denak itxaso gainean daude,
ezin hobeak guztiak. Ia denetan, goitik rapelatzen iristen zara bideetara. Bide
batzuk itsasoaren ondoan hasten dira.
En Vauko pareta. Nik Eperon des Americains eskalatu nuen. |
Eperon des Americains laugarren luzea |
![]() |
En Vau. Nik super sirene eskala nuen. |
Super sirene pareta. |
super sirene bigarren tirada. |
castelvieil. Nik Reve de Pierre eskalatu nuen. |
Castelvieil horma. |
Oinek ia ura ikutzen dute. |
Reve de Pierre lehen luzea. Niri sarrera 6C gogorra iruditu zitzaidan. |
![]() |
Eissadon. Nik Clandestino eta Sans non eskalatu nituen. |
Clandestino bidearen espoloia. |
Clandestino bidearen hirugarren luzea. |
Eissadon. Sans non bidearen horma. |
Sans non bidearen hirugarren luzea. |
Aiguille de l´Eissadon |
CANDELLE
Candellara
joateko hoberena Marsellatik hartzea da, Lumini unibertsitatetik gora. Nik,
Cassistik, autobusaz egiten nuen bidea. Ordutegi oso zabala dute. Zona honetan
ere sektore asko daude. Famatuena la Grande Candelle da. Marsellatik gertu
dagoenez, eta, bati bat, Morgiu eta Sormiu kalak direla, oso jendetsua da.
Parke nazionaleko zona honetan zorrotzagoak dira sute egoerekin. Ni, behin, ezin
pasa geratu nintzan beltz egoera zela eta. Buru makur buelta hartu behar izan
nuen. Egun horretan berriz, Cassis inguruan, gorria zen egoera. Beraz, dirudi,
aldatu daitekeela leku batetik bestera. Zona honetan bide gehienetara oinez
iristen zara.
La Grade Candelle, col de Sugintonetik goizeko itzaletan. |
La Grande Candelle, Arete de Marseille famatua frente dugula. |
![]() |
La Grande Candelle hego horma. Nik Splendeur et decadence bidea eskalatu nuen. |
Esplendeur et decadence bigarren largoa. |
Calanque de Morgiou eta calanque de Sugiton, Grande Candelle gailurretik. |
CAP CANALLE
Cap
Canalle zona oso desberdina da. Hareharrizko akantilatu luze bat da. Hemen ere
sektore desberdinak daude. Eskalada, inguru honetan, berriagoa da. Harriaren
kalitatea, lehen itxurak ematen duenaren arabera baino hobea du. Udarako
orientazio ona dauka, goizez itzala eguerdi arte. Ekipamendu masiboari esker asko eskalatzen da sektore batzuetan. Goitik rapelatzen iristen zara ere bide
askotara. Eskalada oso dibertigarriak egin daitezke hemen, oso desberdinak.
Desplomeak, gruyer gaztak dituen bezalako zuloez josiak, tetsuak, arrakalak,
konglomeratu haitza, kare harrizko plakak...
Cap Canalle |
![]() |
Ouvreur de bouse sektorea. Nik Bourreur de Rousse eskalatu nuen. |
Bourreur de Rousse lehen luzea. |
Belvedere sektorea. Nik Anaconda eskaalatu nuen. |
Anaconda bidearen hirugarren luzea. |
![]() |
Calanques eskalada gida. krokisak liburu honetatik hartu ditut. |
Bamoko eta jende guztiarentzat.