Pertsonak nortasuna beharrezkoa
dugu harremanetarako, bai propioa eta baita kolektiboa ere. Nortasun
propioa, hazten goazen eran, urteen poderioz sortzen dugun pertsonalitatea da. Azkenean batzuek eta besteak desberdintzen gaitu. Ez dago bi pertsona nortasun propio berekoak.
Nortasun kolektiboak,
aldiz, giza taldeak hartzen ditu, eta izaeratik aparte zentzu kulturalak
ere baditu.
Lehen aldia da bidai batetan, eta bidai batzuk eginak ditut, Euskaldunon nortasun kolektiboaren
ezaugarriak ezagunak zituztela. Behingoz Aleman, Txinatar edo Espainiar baten
pareko senti izan naiz.
Gehienetan gure nortasun kolektiboa ezezaguna gertatu izan zaie jakin minean ziren horiei. -where are you from? Galdetzen zidaten eta, nire erantzuna ulergaitza gertatzen zitzaien. Eta bat-batean, Georgia ahaztu honetan, Euskaldunen berri zuten. Are gehiago, estimatzen gintuzten. Gure kultura interesa sumatzen zitzaien, Mikel Laboa ezagutzen zuen neska batekin egin nuen topo. Baina gure nortasun kolektibotaz gehien preziatzen zutena; Euskal kultura, traba guztien gainetik, hortzekin helduta, denboran irautea lortu izan dugula da.

Ushba nortasun handiko mendi bat
da, bai hego punta, eta baita ere bizkia duen ipar punta ere. Oso mendi tentea da, naiz eta aurpegi guztiak ongi aztertu, ez duzu eroso igotzeko lekurik aurkituko. Gure eskalada hego-mendebaldeko ertzean
gertatu zen.
Trazatu dotore hau era poetiko batetan deskribatzen ausartu naiz, emakume lirain bat bezala ikusi eta sentitu dut.
Glaziar zuri eta biurri batek estaltzen dizkio oinak, izara garbi bat balitz bezala. Erdi etzana dago, hankak tolesturik ditu, aresta luze baten moduan agertzen zaizkio iztarrak. Gorputza tentea du, eta ondo formatako figura dauka, erakargarria da, berotzen gaitu. Burua atzera botata dauka, eta hile zuriak erortzen zaizkio lepoa ia estaliz. Guztira bi mila metro bekatu dira.

Uztailaren
bederatzian Mestian ginen Kepa Escribano, Raul Gonzalez eta idazten ari den hau. Bidai azkar batetan, dena segidan egin genuen, 36 orduko bidea non-stop izan zen. Bidaia garraio publikoan egin genuen. Azken zatia, Tbilisitik Mestiara, marshuka batetan izan zen, pertsonaz bete arte irteten ez diren furgonetak. Oso oroitzapen onak ditut kolektiboan egin genuen zatiaz, bideoan ikus dezakezue zein giro sanoa eraman genuen.
Mestian Roza´s guest house pentsioan hartu genuen ostatu, eta izugarri ongi portatu ziran gurekin. Mendi irteherak prestatzen lagundu zigun Rozak, ibilgailuak eta zaldiak bilatzen.
Mestia Svanetia probintziako hiriburua da. Turismoa ez da arrotza Mestian, indartu nahian dabiltza inguruko ekonomiari laguntzeko, ez duzue jende andana bilatuko. Atsegiña iruditu zitzaidan Mestia, gustura egon giñan.
Ez genituen egun asko mendia egiteko, hiru astetako bidai bat zen hau, egunak aprobetxatu behar genituen. Atseden bi egun hartu ondoren martxan jarri giñan, gainera eguraldi iragarpenak bi egun on ematen zituen, aprobetxa beharrak zeuden.
Uztailaren hamaika hurbilketa eguna izan zen. Rozaren etxean 4x4 ibilgailua hartu genuen, Mestiatik - Mazeri herrira goaz lehenik, eta handik Bechora aranera igotzen gaitu. Bechon zaldi bat genuen gure zai zamak igotzeko. Azaldu behar dut zaldiena beharrezko ez dudala ikusten, gure estrategia Ushba hego ertzaren igoera antolatu genuen moduan gehiegizkoa izan zen, askoze arinago egin daitezke ekalada hauek. Alpetako igoera gogor bat bezala planteatzea egokiagoa dela iritzi dut.
Egun horretan, mila bostehun metro desnibel igo ondoren, glaziarrean pasatu genuen gaua, hego-mendebal ertzaren azpian, hasieran planteatzen genuen kanpamentua baino bi ordu gorago.
Uztailaren hamabian, egun sentiaren lehen argitan, eskaladari ekin genion. Arin gindoazen bidearen lehen zatian, arista luze bat da, tirada pare bat kenduta zailtasun gutxikoa, ala eta guztiz metroak igotzea kostatzen zitzaigun.
Horma azpira goizeko azken ordutan iritxi giñan, bibaka egiteko leku on bat dago hemen, guk aurrera segitzeko asmoa genuen.
Elurtegi bat zeharkatu behar da hormako pareta tentea hartzeko, granpoiak jarri behar izan genitun, hemendik aurrera eskalada asko aldatzen da. Oso agerikoa zen segitu behar genuen norabidea, diedro zabal bat hartu beharra dago. Gustagarria egin zitzaidan eskalada zati hau, harria ez zen txarra, nire ustez 6c graduko zailtaunak gainditu behar izan genituen tarte batetan.
Diedro zabala igotzen gindoazen eran barruratzen zijoan, tximinia bihurtzen, izotz pasarteak gerotz eta ugariagoak ziren, granpoi eta pioletak erabili beharrean aurkitu giñan gora egin ahal izateko. M5 graduko zailtaunak gainditu genitun.
Arratsa aurreratua zegoen horma ondorengo elur zelaira iritsi giñenean. Oso kontuz ibiltzeko zatia suertatu zitzaigun, elurrak ez zuen inongo sendotasunik, azukarra bustia zen. Oso poliki, zein momentu arriskutsuan geunden jakin dun, aseguratzeko ia inungo aukerarik gabe, zeharo luze egin zitzaizdan uneak izan ziren. Zortez, elur zelaiaren goi partean izotz ono aurkitu genuen, trabea luze batetan ertzaren irtehera hormara iriti giñan.
Gauaren kapa beltzak estaltzear zegoen ingurua, hiru haitz luze tente falta zitzaizkigun Myshliave bidea bukatzeko, Ushba hego-mendebalde ertza eskalatzeko, argi faltagaitik bertan gaua pasatzea erabaki genuen.
Gau luze, deseroso eta hotza izan zen. Haitzaren gainean eserita, soilik lumazko txaketarekin babestuta igaro genuen. Egunsenti miresgarria iritxi orduko martxan giñan berriro, gorputza jelatua eta hezurrak gogor genitun. Bi luze tente eskalatu ondoren, 6b+ zailtasuna gainditu behar izan genuen, ertzaren azken elur maldetara iritsi giñan. Granpoiak jantzita azken luzea burutu genuen, Myshliave bidea egiña zegoen, ertzaren gainean giñen.
Uztaila hamairuko goiza aurreratua zegoen hirurok ertzaren gainean helkartu giñenean, ez giñan pozarren besarkatu, Ushba gailurra zen ordundik aurrera gure helburu. Aldiz, gure kontrarako, egunak zein joera hartu behar zuen garbi ikusi zitekeen, laino potolo eta pisutsuak sortzen ari ziran non nahi, Mestian ikusi izan genuenez eguraldi iragarpenak ekaitza ematen zuten egun horretarako.
Ideiak ez ziran garbiak, zalantza asko genitun. Gailurrera segitzen bagenuen, eta atzera egin beharrean, berriro puntu honetara itzultzea benetan zaila izango zen. Gailurrera segitzen bagenuen eta, tontorrera igo, hego aurpegitik jaitsi beharko genuen, ez genuen ezagutzen, ez genuen astirik izan berau ikusteko. Gailurrera segitzen bagenuen eta, ekaitza sartu, arazoak izango genitugun, eguraldi iragarpenak hori zioen. Beraz, balantza alde batetara inklinatzen zen, zentzukotasunera. Errapelatzen hasi ginen.
Errapelatzeko lekuak ez zeuden muntatuak, jaisten gindoazen eran inprobisatzen genitun. Bilera batzuk erdi ekipatuak zeudenez berauek erabiltzen genitun behera egiteko. Zerua bitartean iluntzen zijoan, Uhsba gailurra dagoeneko lainoak tapatzen zuten. Eta horma azpiko bibakera iristen ari giñela ekaitza askatu zen.
Trumoien eztandak ikaragarriak ziren, tximistak non nahi zebiltzan, gure aurpegiek egoera ikaragarria islatzen zuten, beldurtuta geunden.
Arista zatia jaistea konplikatua gertatu zitzaigun, zati batzuek destrepean egin beharrean izan giñan, zortez euri txikia zen, zarata eta dirdira handiagoa. Ilunabarrean, era bat bustiak, glaziarrean utzitako dendan giñan berriro, lehertuta geunden.
Gau erdirarte iraun zuen ekaitzak, glaziarrak, alboetako hormen efektuaz, handitu egiten zituen trumoien zarata eta tximisten argia. Bapatean, hasi zen moduan, dena geratu zen ixiltasun unkigarri batetan. Hurrengo egunean, arazorik gabe, jaitsi giñan.
Mestian Roza´s guest house pentsioan hartu genuen ostatu, eta izugarri ongi portatu ziran gurekin. Mendi irteherak prestatzen lagundu zigun Rozak, ibilgailuak eta zaldiak bilatzen.
Mestia Svanetia probintziako hiriburua da. Turismoa ez da arrotza Mestian, indartu nahian dabiltza inguruko ekonomiari laguntzeko, ez duzue jende andana bilatuko. Atsegiña iruditu zitzaidan Mestia, gustura egon giñan.
Ez genituen egun asko mendia egiteko, hiru astetako bidai bat zen hau, egunak aprobetxatu behar genituen. Atseden bi egun hartu ondoren martxan jarri giñan, gainera eguraldi iragarpenak bi egun on ematen zituen, aprobetxa beharrak zeuden.
Uztailaren hamaika hurbilketa eguna izan zen. Rozaren etxean 4x4 ibilgailua hartu genuen, Mestiatik - Mazeri herrira goaz lehenik, eta handik Bechora aranera igotzen gaitu. Bechon zaldi bat genuen gure zai zamak igotzeko. Azaldu behar dut zaldiena beharrezko ez dudala ikusten, gure estrategia Ushba hego ertzaren igoera antolatu genuen moduan gehiegizkoa izan zen, askoze arinago egin daitezke ekalada hauek. Alpetako igoera gogor bat bezala planteatzea egokiagoa dela iritzi dut.
Egun horretan, mila bostehun metro desnibel igo ondoren, glaziarrean pasatu genuen gaua, hego-mendebal ertzaren azpian, hasieran planteatzen genuen kanpamentua baino bi ordu gorago.
Glaziarrean gora |
Glaziarrean kanpaturik
Pilarraren bista hazpitik
|
Uztailaren hamabian, egun sentiaren lehen argitan, eskaladari ekin genion. Arin gindoazen bidearen lehen zatian, arista luze bat da, tirada pare bat kenduta zailtasun gutxikoa, ala eta guztiz metroak igotzea kostatzen zitzaigun.
Hurrengo egunean goiz
|
Aristan |
Horma azpira goizeko azken ordutan iritxi giñan, bibaka egiteko leku on bat dago hemen, guk aurrera segitzeko asmoa genuen.
Elurtegi bat zeharkatu behar da hormako pareta tentea hartzeko, granpoiak jarri behar izan genitun, hemendik aurrera eskalada asko aldatzen da. Oso agerikoa zen segitu behar genuen norabidea, diedro zabal bat hartu beharra dago. Gustagarria egin zitzaidan eskalada zati hau, harria ez zen txarra, nire ustez 6c graduko zailtaunak gainditu behar izan genituen tarte batetan.
pareta bertikalaren hasiera |
mistoko luze bat |