 |
Embarrader pilarra |
Behartua
nago Pau-ko suhiltzaile eta mendi erreskate taldeko kideen interesik gabeko laguntza eskertzera. Midi d`ossoe-ko petit pic gailurretik helikopteroz jaitsi gintuzten. Ivanek
erorketa txiki bat izan zuen, txorkatilan min hartuaz. Embarradere lehen metroetan izan zen, baina Ivan gai izan zen bidea bukatu eta petit pic gailurrera iristeko. Jaitsiera beste kontu bat zen,
ez zen ibiltzeko gai, eta lesioa okertu zezaken.
Gertaera honek hausnarketarako aukera eman dit: - Erreskatea profesionala eta doainokoa
izan behar du? Euskal erkidegoan, Jaurlaritzak, suteen prebentzio eta itzalketa
eta salbamendu zerbitzuak arautzeko lege-aurreproiektua onartzeko bidean da. Honek, erkidegoko suhiltzaileak mobilizatzera bultzatu gaitu. Lege hau lehenago
zegoenaren antzekoa dela diogu Suhiltzaileek. Soilik puntu batzuetan ikusten dizkiogu berrikuntza batzuk, eta denak okerrak. Hauen
artean bat oso polemikoa da. Aukera zabaltzen bai du zerbitzuaren
pribatizazioari. Hau Espainiako erkidego batzuetan martxan dago jadanik,
emaitza oso txarrak emanez.
Seguru irakurriko zenutela, mendizale aldizkari
batek atera bai zuen notizia, Gredosen erreskate batean gertatu ziren gora-berataz.
Gaztela La Mancha-k pribatizatu egin du mendiko erreskatea. Tamalez honelako
adibide gehiago daude.
Beste puntu konfliktiboa, boluntarioei buruzkoa
da. Garrantzi gehiago eman nahi dizkiete, profesionalitatea kolokan jarriaz.
Ez
dut luzatu nahi gai korapilatsu honekin, bakarrik adierazi, kalitatezko erreskate zerbitzu bat merezi dugula.
 |
Korkueraren blogetik hartua, seigarren luzeko trazadua beltzez |
|
|
Aspalditik
Ivan gogotsu zebilen embarrader horman Ravier bidea eskalatzeko, eskaladore
kontzientzia izan zuenetik alegia. Aurreko astelehenean bere desioa bete zuen.
 |
Ivan Ravier bidera iristeko bigarren luzean |
Goiz
esnatu ginen, laurak aldera, arratsalderako ekaitza emana zegoen, ordurako
beran egon nahi genuen. Arin gindoazen material aldetik, soka sinple bat
generamatzan eskalatzeko eta Korkueraren krokisak markatzen zituen friend eta mikrofrienak.
 |
Ravie bidearen lehen luzeetan |
Goizeko zazpietarako eskalatzen hasi ginen. Ez genuen bira hartu, Embarrader-eko azpiko zirkoan hasi genuen eskalada. Bi luzetan Ravier bidearen lehen bileran ginen. Tramu
honetan Ivanek min hartu zuen. Eskaladarekin jarraitzea erabaki genuen.
 |
Ivan estutzen |
Bide
honetaz ia dena esana dagoela iruditzen zait. Bakarrik gehitu nahiko nuke,
krokisetan ez bai da garbi adierazten, seigarren luzeko tiradak zalantzak sortzen dizkidala. Gure krokisak
6b “penoso” adierazten du beste inongo erreferentziarik gabe. Krokis gehiago kontsultatu ditut eta, beste batean 6b
“duro a empotrar” adierazten du. Guk luze honetan asko estutu behar izan genuen era askean eta erorketa gabe egiteko. Puntu batean iltzeen linea utzi behar izan genuen,
ezkerretara trabeska bat eginez birita batetik, gero pixkanaka ezkerretik eskuinera gorantz igotzen
hasteko, laxa batzuetatik, pauso gogor batzuk eginez. Luze hau librean egiteko,
behintzat 6b zailtasun horretan, hau da nire ustez era bakarra, eta krokisak ez
du ongi adierazten. Interesa duenarentzat krokisean trazadu beltz batez zati hau markatu dut.
Bidea oso ona da, asko gustatu zait. Midiko ipar aldeak betidanik erakarri nau.
Giro Alpino handia du. Bide batzuk eginak ditut udan eta neguan,
eskalada bereziak dira Pirineotan dugun aukeren artean. Pozten nau berrogeita
hamar urte lehenago zabaldutako eskalada bide batek oraindik asko esatea gure
mundu bertikal partikular honetan.
 |
Embarrader punta Fourche kolladutik |
 |
Ivan ez zegoen argazki askotarako |