2015(e)ko uztailaren 9(a), osteguna

ORDESA- RACS





   !!! Historia berriz idaztea deitzen zaituztet ¡¡¡. Termistocles jeneralak orain bi mila eta bostehun urte Xerxes errege persiarraren inbasioa ekiditeko erabilitako hitzak izan zitezkeen. Harrotasunez betetako hitzak. Baina ez, hogeita bat garren mende hasieran entzun ditugu, Grezian, politikari baten ahotan. Oraingoan, erasoa, ez zaie hegoaldetik etorri, iparretik baizik. Ez dira milioi soldadu izan gerrarako tramankuluz beteta. Ez, Troikaren setio ekonomiko eta finantzieroa da, pertsonen duintasunaren kontra.
   Alexis Tsiprasek botatako hitz indartsu hauek historiak baieztatzen ditu. Aldiz, eta hemen nire ausnarketaren funtsa, diskurtso horrek ez luke eragin bera izango munduko beste lider baten ahotan. Imajina Mariano Rajoi ausartzen dela hitz horiek erabiltzen, bere alderdi politikoaren mitin "kasposo" batetan. Segituan wasapak sutan jarriko ziran txiste eta komentario barregarri aldanaz beteta. Izan ere, agintari espainiarrak historia erabili nahiko balu bere identitatea harrotasunez defendatzekoko, kontrako efektua izango lukeen. Mila aldiz harrotasun gehiago zegoen aurreko astean Madrilen izan zen gay eta lesbianen aldarrikapen festan, Marianok defendatu nahiko lukeen memoria historikoan baino.




  Korkuerikaren bloggetik hartua.

   Ivan Urzelai eta biok Racs bidea eskalatzearekin ez dugu inongo historia idatzi. Ez zen gure asmoa ere, egun on bat pasatzea besterik ez genuen nahi. 
   Miguel Angel Casals eta Jesus Galvezek bide hori zabaltzean bai lortu zuten eskaladaren historian sartzea. Harro egon daitezke, alaber, Manu Beriain eta Javi Aranburu " Papildo, goian bego laguna, hiru urte beranduago lehen aldiz librean eskalatzea lortu zutelako.
   Eta nik zer gehitu diezaioket bide mitiko honi buruz hidatzi diren kronika epiko horiei guztiei? Berriro ere Ordesako horma zorabiagarrien handitasuna goraipatuko dut, pitzadura eta bloke anabasa, natura basatia, eskalatzaileen belaunaldien harrotasuna. Eskalada honek ez dizu huts egingo, hori bai, indartsu joan beharko zara.


lehen luzea

Ivan bilerara iristen

ivan bigarrena hasten
 
Cotatuero bat dago munduan

hirugarren luzea

Laugarrenaren hasieran

!!! a ze patioa ¡¡¡

Fraucata atzeko teloian dugula

Gailurrera iristearen saria, Edelweiss loreak


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina