2015(e)ko uztailaren 4(a), larunbata

AIZKORRI - Baskonia


  

 
   Aizkorri ez da "friki" eskaladarako, Baskonia ez da oiko bide bat ere, behar baten erantzuna baizik. Goierri inguruan mendi eskalada egiteko aukera bilatu nahian, Aizkorriko haitzei erreparatzera eraman ninduen. Aralarren majina bat aukera daude alpinismoaz gozatzeko, Aizkorrin berriz, neguko eskalada kenduta, haitz eskaladarako ez dago ezer. Eta argi gera dadin: beharra esaten dudanean: alpinismoa gure inguruan bultzatzeko interesaz ari naiz. 









   Orain bi urte zabaldu nuen Baskonia, bakarkako eskaladan. Lehenik, erdi dorre dotorea izan zen helburua, orratz honetatik hasi nintzan bide alpino hau eraikiten. Lau luze ditu eta bidearen zailtasunak bertan aurkitzen dira. Lehen luzea, 6a+ da, haitz onekoa, pausoak ongi irakurri ezkero arazorik gabe egiten dena. Bigarrena, 7a+, tetxu batetik doa, ederra da, atletikoa, oso ongi babesten da. Hirugarrena, 6b+, polita da ere, fisura zabal baten eta plakarako pasabide arteko trantsizioa du, oso interesgarria. Azken tirada, laugarrenak, orratzaren gailurrera eramaten zaitu ertz estu batetik.

Motxilak prestatzen

   Lau luze horiek nahiko arrazoi izan zitezkeen Zegamara etorri eta bertan eskalatzeko. Baina nik zertxobait gehiago nahi nuen, metroak eman nahi nizkion bideari. Aitxuriko gailur harritsuaren azpian dagoen azken erresaltean beste luze bat zabaldu nuen, V+. Luze honek bide basati honi metroak ematetik aparte, Gipuzkoako haitz eskaladarik altuenaren titulua ematen dio ere. 
   Azkenik, ingurua hobeto aztertu nuen, eta basoan ezkututa lehen erresalte posible bat aurkitu nuen. Bi luzetan egiten da horma hau. Lehen tiradaren zailtauna 6a da,  nahiz eta ondo garbitzen saiatu nintzen, oraindik belartxua dago. Bigarrena zertxo bat zailagoa eta erakargarriagoa da, 6a+, diedro elegante batetik doa, irteeran tentuz ibiltzeko eskalada pausoak ditu.

Atzubiagako iturrian ura edaten

    Aritz Azkuerekin egin dut Baskonia bidearen errepikapen hau, or abenturatxo honen emaitza:
    Goizeko zazpiretan Beasainen geratu ginen, Bernedoko parkinean. Zazpiterdietan Zagamako apeaderotik oinez abiatu ginen motxilak bizkarrean genituela. Astuna egiten da zati hau, basotik gora doan mendi pista pikoa da.
    Atzubiagako iturrian derrigozko atsenalditxoa egin genuen, iturri emankorrean ur freskoa edan, eta motxilen pisuak birrindutako sorbalda mingarriak indar berritzeko.
   Hurbiltzearekin jarraituz, eta Atzubiagako Alertze baso ederra zeharkatu ondoren, Ehiztarien txabolara iristen zara, hemen baso-landaketen eta Pagondo baso zaharraren arteko muga dago. Arrasto gorri batzuk daude, sakon-handiko bidea markatu berria dela konturatu ginen. Zati honetan, Ehiztarien txabola eta Sakon handiko kanalaren artean dago Baskonia bidearen hasiera.

Sakon handira dijoan bidexkan. Marka gorriak ageri dira

   Goizeko bederatzietan lehen paretaren azpian geunden eskaladarekin hasteko prest. Eguerdiko hamabiak jarriak genituen jaisten hasteko ordu goren gisa, ordu bietan etxean egongo ginela hitza eman genuen, beti eginbeharraren eta betebeharrik ezaren artean mugitzen gara.


Bidearen lehen luzean

  Bigarren dorrea eskalatu ondoren jaitsi egin ginan, ez genuen gailurrik egin. Bide honek eskape aukera asko ditu. Bigarren dorreko lehen luzea eta bigarrena batean egin genituen, aukera honek friend asko eskatzen ditu.


Aritz lehen luzean

  Beroaren beldurrari muzin eginda, berrogehi gradu emanak zeuden egun horretarako, eskalatu genuen Baskonia bidea. Ez dago gogoa baino gauza indartsuagorik.

Bigarren luzea


Aritz luze honetatik ateratzen

Bigarren dorrea

Lehen luzean

Bigarren luzea batean egiten

Hirugarrena asten

Aritz hirugarrenetik ateratzen

Trepadatxoa dorrearen gailurrera iristeko

Aritz trepada egin eta gero

Azken erresaltea

Jaisten

Aitxuri goizeko lehen eguzki izpiekin

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina