2016(e)ko abuztuaren 29(a), astelehena

PEMBROKE - Eskalada TRAD-izionala




   Zerk eramaten gaitu bidaiatzera? Furgoneta trastoz bete eta mila kilometro pasa egitera?
   Ingelesak, beti izan dira oso jantziak, beraien idazle klasikoekin arrazoitzen dute bidaiatzeko griña. Adibidez Mark Twain; “Twenty years from now you will be more disappointed by the things you didn’t do than by the ones you did do. So throw off the bowlines. Sail away from the safe harbour. Catch the trade winds in your sails. Explore. Dream. Discover.”
   Nik, nire arrazoitze sinpleaz, literatura kaxkarrez, saiatuko naiz bidai honen zergatia azaltzen.
   Argazkietan etxearen erosotasunean txundituta utzi nauten leku horiei neure begiekin begiratzea gustatzen zait. Hunkitu egiten naiz amestutako lekuak modu naturalean ikustean, horrela, aurrean ditudanean, ederragoak direla baieztatzen baitut. Horrek adierazten dit ez naizela erratu, egindako ahalegin guztiak merezi izan duela.




   Pembrokera bidai prestaketa, gehienetan bezala, argazki batzuekin hasi zen. Familia arteko oporrak betetzeko lekua bilatzen ari nintzela aurkitu nituenak. Itsasoa eta hondartza zoragarriak, eskalada ona egiteko aukera, ezezaguna genuen leku bat. Ziur nintzen, etxekoak eta ni, gustara egoteko lekua aurkitu nuela. 



   Pembrokeshire, Gales hegoaldean dagoen eskualde bat da, aberastasun natural handiko zona. Eguneroko jarduerarik garrantzitxuenetik kanpo, abeltzaintza eta arrantza, turismoak leku nabarmena hartu du. Gune horietan aisialdiko edozein jarduera egin daiteke, batez ere itsasoari lotutako kirolak. Mendi txangoek jende asko erakartzen dute ere, izugarri polita da ingurua.



    
  Pembrokeko Eskalada oso ezaguna da Britainian. Ezaugarri bereziak ditu, itsasertzean eskalatzen da. Itsaslabarrak direnez, gehienetan, errapelatzen iritsi beharko dugu pareta azpira. Itsasaldiak kontutan hartu beharko ditugu bideen hasietara iristeko, itsasoak estaltzen bai ditu bide askoren oinarria itsasgora dagoenean. Parabolt eta seguru fixorik ez dago, guk babestu beharko dugu eskalada fisurero eta friendez. Bariante eta bide alternatibo aukera haundia sortzen du honek, ehundaka bide daude. 
   Beste faktore bat, baina hau Britainia osoan kontuan hartu beharrekoa, eguraldiarena da. Oso aldakorra, egun berdinean udako bero sargoritik negu desatseginera pasa genezake, eta udaberriko ilunabar fresko batekin bukatu. 
   Orokorrean eskalada bideak luze batekoak dira, ez ohikoa eskalada tradizionalean, baina, hau ez da arazoa, asetu garen sentsazioa berealakoa izango dugu.




   Norbaitek asmoa ba luke inguru hauek ezagutu eta bertan eskalatzeko, aiba aholku batzuk:
   Bidai merkeena furgonetarekin egiten dena da, Calaisen ferria hartu, eta Britainian sartu. Beste aukera bat, hau garestiagoa baino askoz erosoagoa, Bilbon edo Santander-en ferria hartzea da. Guk itzulera horrela egin genuen, Portsmouth-Santander ferria hartuz. 
  Inglaterran gidatzeari dugun beldurra ez da benetakoa, ez dago inungo arazorik ezker aldetik gidatzearekin. Okerrena trafikoa da, handia bide gehienetan, bati bat Londres pasatzen dugunean. Aldiz bideak onak dira eta dohainekoak.
   Furgonetarekin gaua pasatzeko, kanpin aukera handia dago edonon. Zerbitzu aldetik oso oinarrikoak gehienak, prezioz ere etxean baino merkeagoak dira. 
    Pembroke inguruetan, kosta ondoan, eskalada guneetatik gertu, aukera asko dugu ere. Gu Trefalen Farm-en egon giñan. Oso zerbitzu basikoak ditu kanping honek, aldiz inguruak zoragarriak dira. Broad haven south hondartza ondoan dago, eskalada sektoreetatik 5 minutuetara.


   Pembroken eskalatzeko, lehenago aipatu dudan moduan, gehienetan errapelatu beharra dago. Komenigarria da finkatzeko soka bat eramatea, sektoreetara jaisteko, eta bertan utziko dugu. 50m-ekin aski izango dugu. Friend eta mikofriend-ez ongi hornituak joan. Fisurero joku on bat ere eraman, asko erabiltzen dira. Eskalatu ditudan bide guztietan, ez dut parabolt bat bera ikusi, eta iltze bakarra txapatu dut. 
   Harria oso ona da, arrakala askorekin. Itsaso ondoan eskalatzearen ondorioz, askotan, hezetasun handia egoten da. Arrakala batzuk bustiak aurkitu ditut, eta erregleta erromo batean edo bestean gorriak ikusi ere bai.




   Graduazio sistema berezia dute, konpromisoa eta zailtasuna bereiziz. Lehenarentzat E, exposition, letra erabiltzen dute zenbaki batekin, batetik zazpira, eskalada gida zaharrean behintzat. Zailtasunarena azaltzeko, frantses eskalaren zenbakiak erabiltzen dituzte, baina, errango gehiagorekin. Adibidez:
E1 5b – Ongi babesten da, eta gure 5. gradutik 6a gradura joango litzake.
E3 5c – Gauzak serio jartzen dira, eta 6b gradutik 6c+ gradura.
E5 6a – Al loro erorketekin, eta 7a gradutik 7c gradura.
   Letren graduazio sistema ere ba dute bide batzuk. Gure D ( dificil ) edo MD ( muy dificil ) antzera. VS ( very severe ) edo HVS ( hard very severe ). Extremaly severe E letra izango zen, hasieran ikusitako sistema.
    Eskalada gidan, eta asko eskertzen da, bide bakoitzari egileak egiten duen idatzizko deskribapena, gida zaharrean horrela da behintzat, oso baliagarria da. Ongi dago gida hau, eta imajinatzen dut berria, argazkiak erabiltzen dituzte marrazkien ordez, hobeto egongo dela.
   Asetu nau eskaladak, eta lekuak. Ia egunero eskalatu dut. Fisikoki baino psikikoki beteagoa nengoela sentitu dut. Zerbait bide gogorrago probatzeko gogotan geratu naiz, baina bakarkako eskaladak hori du, ez duzu gehiegi estutzen.
   Eguraldia primerakoa izan dugu, egon garen bi astetan soilik hiru egunetan egin digu txarra. Euria eta haize zakarrak izan genituen. Hau ere kontutan hartu beharko duzue.  Kostaldea izanik, euria ez da goitik behera erortzen, zeharrean baizik. Dendak, edo, furgoneta abantzeak eramaten ba dituzue, sendoak izan daitezela, haizeak erruz jotzen du hemen.



  Hemen duzue nik eginiko eskalada bideen zerrenda:

     St. Govan`s

Chieftain VS 4c

Vice is nice E2 5b

The loosener HVS 5a

Space cadet E3 5c

Pancer II HVS 5a

Bomb bay VS 4c

The butcher E2 5c

Clean hand blues band E2 5c

Gandi VS 4b

Ricochet E2 5c

   Stennis head

·         Highland fling HS 4b

·         Wold war III blues HVS 5b

·         Quickstep VS 4b

·         Dire straits E2 5c

·         Manzoku E1 5b

·         Hercules HVS 5a

   St. Govan`s east

·         First blood E2 5c

·         Forbidden fruits E3 5c

·         Howling gale E3 6a

·         Silent running E4 6b

   Trevallen

·         Youth on fire E3 5c

·         Sunlover E3 5c

·         Barbarella E5 6a ( soka goitik )

   Mowing word

·         Diedre south HS 4a

·         Snozwanger E1 5b

·         Crimes of freedom E2 5b

   Bidaia honek hau eman du. Informazioa erabilgarria izatea espero dut. Nik gozatu dudana gozatzea lortzen baduzue, pozik itzuliko zarete.




 
 Britainiar eskalatzaileak

 First blood bidean

 Ricochet bidean
 




 Barbarella pareta

 St. Govan`s

 

 Mowing wold



2016(e)ko abuztuaren 2(a), asteartea

ANSO - Kant'ona




   Urte sasoi honetan, udara, ez da erraza izaten eskalada bide bat aukeratzea. Ia derrigorrez, bidea, itzaletan egon beharra dauka. Aurreko egunean ongi pairatu genituen Enekok eta biok ondorioak. Eguzkiak egurtu gintuen punta Fetas-eko gure proiektu berrian. Hankak hazi haziak, hatzak sutan, gorputza erabat ahul, ezinean ibili ginan haitzezko olatu bat den horma ikusgarri horretan.
   Eneko etxera bueltatua zen, lana egin behar zuen hurrengo egunean. Nik ordea oraindik Piriniotaz disfrutatu nezaken. Anso eta Ordesa nituen eskalada leku posible artean. Biak erabat desberdin, biak ala eder. Anso aldera bideratu nintzan. Artxintxa orratzetan dagoen Kant’ona izan zen nire eskalada aukeraketa.
Goizez itzalean, eguerdi arte ez dio eguzkiak jotzen. Gerardo Telletxeak eta Xabier Inziartek zabaldua da bide hau. Lau luze ditu, eta hirugarren eta laugarren luzeek arrakala zati interesgarriak dituzte. Ekipamentuan eskuzabal, friend eta mikrofriend batzuekin ongi egiten da.
   Gustatu zait bidea. Motza izanik, eta nahiko azkar egiten denez, arratsa erreka ondoko itzal batetan etzanda, liburu eder bat irakurriz, pasatzeko aukera dago. Plan mundiala benetan.







Lehen luzea


Bigarren luzea

Hirugarren luzea

Laugarrena