jueves, 17 de marzo de 2016

PEÑA FORATO






   Bidaiaren motibazio eta interesari, ikerlariek, izena jarri diote; Push eta Pull faktorea deitzen dira. Lehena, Push, bidai bat hasteko inpultsoa izango zen, barnean dugun beharra. Pull-a berriz, lekuak erakartzen diguna da, bera ezagutu eta disfrutatzeko gogoa.
   Mendizaleok ez gara bidaiari arruntak, eta askotan, faktore hauek aldatzen ditugu; Dena ematen dugu etxetik ateratzeko. Gero, une batzuetan damutzen gara mendi honetara etorri izanaz, eta, azkenik, gehienetan, arro gaude gure bidai esperientziaz.
   Normalean, mendizaleok, Push-az sobran gabiltza. Ez dugu asko behar motxila berehala egiteko. Pull-ean ere, ez gabiltza gaizki. Ez gaude erakartzen dizkiguten lekuez faltan ibiltzen.
   Baina mendian askotan gertatzen da, “fregao” serio batetaz hari naiz, hartu dugun pull aukeraz damutzera iritsi genezakeela. Hainbeste desiratu dugun lekua beste begi batzuez ikusten hasten garenean, dudak sartzen zaizkigunean. Beheko aranetan uzten ari garena, erosotasuna eta goxotasuna, lehenago mendia irrikatzen genuen moduan desiratzen dugu; -Gu izotzezko horma batetan gaude zintzilik, hotzaz akabatzen, eta beran berriz, jendea, eguzkiaren berotasunean.
   Lanaz eta egon jakinaren bitartez, zailtasunak gainditzea lortzen baditugu, orduan, Push eta Pull faktorea bere osotasunean disfrutatzen ditugu, zoriona eta izugarrizko auto estima lortzen dugu. Istorio bat dugu kontatzeko, Puhs eta Pull opor errelatoa.



   Asko gustatu zaigu Via del Pastor bidea, neguko baldintzetan. Bide serioa da, ez da batere xamurra. Guk igo dugun moduan, hasierako izotz erresalteak, azkena batit bat, ez zegoen floritura handirik egiteko. Ipurdia ondo estututa pasatzearekin konten gaude. 
  Mistoetan ere, lehen luzean behintzat, elur tapoiak zirela eta, asko garbitu behar izan genuen pasatu al izateko, honek asko mantotu zuen gure igoera erritmoa.
  Lehen izarrak ageri zirela iritsi ginen gailurrera. Jaitsieran, gauez, kanaletik zuzen jo genuen. Hiru errapel egin behar izan genituen behera iristeko. Oso berandu, nekatuak, erabat pozik, aterpean ginen berriro, lo zakuan sartzeko irriki.
   Beste behin, Push eta Pull faktorearen teoria baieztatua geratu da. Hurrengo goizean, txabolan lo egin ondoren eta etxeko goxotasunera jaisten hari ginela, Pull desberdinen aukeraz jardun ginen hizketan, mendi hau dela, edo, beste bide hori dela, gustura ginen eginiko eskaladaz. 



miércoles, 9 de marzo de 2016

Winter climbing in Basque highlands





   Beti erlazionatu dugu kirola eta bakardadea korrikalariaren ahaleginarekin. Ideia hori hartuz, izenburu borobil bat asmatu zuen Alan Sillitoe (1928-2010) idazle Ingelesak, Korrikalariaren bakardadea,” La soledad del corredor de fondo”, bere nobelarentzat. 1962-han ere zinemara eramana izan zen liburua izenburu berdinarekin.
   Egun hauetan, azkenean, neguak gu bisitatzeko duintasuna izan du. Bakardadearen sentsazioa nozitzeko gai izan nahiz berriro. Horrela, Alan Sillitoek asmatu zuen izenburuari hausnarketa bat egiteko gai izan naiz.
   Jarri gaitezen elur malda batetan mendiko eskiak oinetan ditugula. Zein puntutan gauden zehazki ez dakigu lainoak dena estaltzen bai du, egoera hau oso oikoa dugu Aralarren eskiatzen dugunontzat. Ekaitzak ere badago, eta elur malutak izotz bihurtu dira, haizearen indarrez aurpegian sartzen zaizkigu jostorratzak balira bezala. Soilik eskien puntak ikusten ditugu; bat bi, bat bi, aurrera egiten. Isolamendua osoa da. Gauza sinple batek ematen digu itxaropen pittin bat aurrera egiteko, alferrikako ahalegin honekin jarraitzeko, jaitsierak: Eski taulen gainean, elur maldaren menpe, grabitatea jaun da jabe dela, akzioa eta erreakzioa bat dira. Orduan dena hartzen du zentzua, ahaleginak merezi izan du, bakardadea jasangarria bihurtzen da.
   Zintzilikatu dudan bideoa, Txindokiko aristan grabatutakoa da, neguko baldintzetan, hori da, elurrez blai. Joseba Outeiral lankidearekin burutu dut eskalada hau. Bideoaren muntaia gustuz egiten saiatu nahiz, ea gustuko duzuen.