jueves, 14 de septiembre de 2017

Tozal de las Macetas-Pudo ser clasica. Opor kronika




 


   Opor garaian gaude, egutegiak eta ohiturak horrela diote, urteko egunik desiratuenak dira guztiontzat. Benetan bizitzeko aukera daukagu behingoz, gustuko duguna egiteko denbora librea. Gehienok maletak egin eta herriak husten ditugu exodo fortzatu batetan, askatasun minutuak aprobetxatu nahian. Gu ere ez gara desberdin izan, furgoneta topera kargata, eguraldi iragarpen exkax batekin, utzi genuen Abuztuaren azken astean Zaldibia.
  Benasque genuen helburu, aita mendizalea duen familia baten patua da hau, afizioa beti egongo da tartean. Eguraldi txarra iragarrita zenez, erdi bidean geratzea erabaki genuen, Murilloko kanpinean, Rigloseko mailoak genituen frente.
  Euri txikia ari zuen goizean, kafetxo bat eskuetan nuela kanpinean dagoen tabernako leihotik begiratzen nuen nola erortzen zen. Asmo zehatzik gabe nengoen, zirudien etxekoak ez zutela altxatzeko trazarik. Iragarpenaz zioen eguraldiak hobetzera egingo zuela, motxila hartu eta Peña Rueba aldera igotzea bat izan nuen.
  Goizeko hamarrak ziren oinez Murilloko kanpinetik atera nintzenean, dagoeneko euririk ez zuen egiten. Azkar egin nahi nuen buelta, erritmo bizian nijoan, motxila arin bat neraman.
  Lehen aldia zen Peña Rueba eskalatzeko asmotan nintzela, ez nituen garbi bideen kokapenak, soilik argazki bati bistazo bat emana nuen, buruan memorizatua neramana, askotan bezala krokisik gabe nijoan.
   Pareta azpira iritsi nintzenean, hasierako horma, hiru bide zijozten gorantz, argazkian agertzen zen bezala, hauetatik bat Lorenzo Ortas bidea beharko luke izan. Hasi eta berehala, beste behin, erratu nintzela konturatu nintzen, bidea askoz gogorragoa suertatzen ari zen. Gailurrera iritsi eta bide ferrataren traza hartzea bat izan nuen, ziztu bizian jaisten hasi nintzan, lau ordu pasetan berriro nengoen kanpinean igerilekuko ur freskoaz gozatzen.
   Internet esker jakin nuen, igo berria nuen, bidea Frontera apache zela.






   Ekaitzak bortitzak izaten segitzen zuten non nahi, gu zortez libratzen genituen, soilik gauez botatzen zuen euri pittin bat.
  Bustitik atera zen hurrengo goiza ere, freskoa eta sanoa. Kafetxoa eskuetan nuela, tabernako leihotik ikusten nuen Mirador de los buitres mendia. Argi bat piztuz zitzaidan buruan, zergatik ez ferrata igo?
   Korrika irten nintzan kanpinetik Rigloseko bidea hartuz, goizeko hamarrak izango ziren. Guztira hamabost kilometro dira, gutxi gora behera, joan etorrian. Bide ferratak ez du inongo zailtasunik. Eguerdiko hamabi erditan kanpinean nintzan berriro, bi ordu eta erdi behar izan nituen burutzeko.

 







   Eguraldi iragarpenak Auñamendietan hobekuntza bat iragartzen zuten hurrengo egunetako, momentua genuen Benasquera joateko.
  Ipar haize hotz batek agurtu zigun Aneto kanpineko partzelan furgoneta kokatzen ari ginela. Frantziatik lainoak sartzen ziren indarrez mendi puntak estaliz. Aldaketa handia izan zen guretzako, Murilloko epeltasunetik Benasqueko hotzetara, desatsegina egin zuen gure egonaldia. Nire asmoak trukatuak zetozen, aukera bat nuen soilik Benasqueko bailaran eskalatzeko, ezin nituen etxekoak baldintza horietan eduki. Pico Abadias edo Maladeta sur bezala ezagutzen den paretan izango zen nire aukera, directa bidea izango nuen helburu.
  Goizeko bostetan hartu nuen Vallibiernarako autobusa kanpin ondoko errepidean. Sorpresa atsegina izan zen Arkaitz Yurrita bertan topatzea. Bi bezeroekin Aneto mendira zijoan. Gauaren iluntasunean, autobusean gindoazen mendizale guztiak, hasi ginan ibiltzen, isilik, . Hotza izugarria zen, ur putzuak izoztuak zeuden, ipar haize forte eta deserosoa zebilen. Altuera irabazten genuen eran haizearen indarra ere handitzen zijoan. Coronas lakuan banandu nintzan talde guztietatik, ni Cregueñako muinorantz hartu nuen nire norabidea, besteak berriz Coronaseko muinorantz, Aneto egiteko asmotan zebiltzan guztiak. Eskuak izoztuak neramatzan, gore-tex zamarra jantzita nuen, txanoa eta guzti, izerdia apenas ateratzen zen. Cregueñaseko muinotik ikuskatu al izan nuen pareta lehen aldiz, Pico Abadias hego horma. Zuri zegoen, aurrekoa egunetako ekaitzak utzitako elur finez estalia. Imajina honek ez zuen asko iraun, histan horretan haize hotzak sortzen zuen laino itxiak estali zuen mendi osoa. Paretaren azpi arte joan nintzan inertziak eramana, ez nuen itxaropena galdu nahi. Elur berria zapaltzen nijoan lainoak itsutzen nindutela. Hiru ordu exkax tarda nituen base arte iristen. Baldintzak gordinak ziran, oso eskasak, ez zuen pena merezi, gehiegizkoa izango zen sufrimendua. Gainera etxekoak zain nituen beran, buelta hartu nuen.
  Kanpinean egoera desatsegina segitzen zuen izaten, haize hotzak ez zuen amore ematen. Alde egitea erabaki genuen, Alquezar aukeratu genuen destinu berri bezala.









   Beste egoera bat topatu genuen Alquezarren. Zamarrak kendu eta bainujantzia jarri genituen.
   Eskaladarako urte sasoirik hoberena ez da uda, neguak aukera gehiago ematen du Alquezargo horma eguzkitsuetan jarduteko.
  Guarako bazterrak txunditzen naute. Lurra, haitza, eta uraren sinbiosia ezin hobea iruditzen zait. Gu ere egunetik egunera integratuagoak geunden inguruarekin, lurraren kolore gorria hartzen gindoazen.






   Eskalada kontuetara itzuliz, bilatu nuen nire asmoetarako egokia izan zezaken bide bat. Tozal de las Macetas horman, Pudo ser clasica bidea. Bi mila eta hamalauan zabaldutako bide honek,  arratsean itzala hartzen du, ia berrehun metro luze ditu, eta kalitatezkoa ikusten da. Oikoa dudan moduan kanpinetik oinez atera nintzen, ordu eta erdian pareta azpian jarriz. Ba du horma honek inguratzeko aukera erosoago bat, autoz. Kotxez San Pelegrinsea igotzen ba gara ordu erdi kenduko diogu inguratzeari. Nire oinezko ibilbidea hau izan zen; Alquezartik Balsas de Basacolera jo nuen, eta handik Abrigo de Quinzas aldera dijoan bidean Tozal del Vero azpirako bidea hartu nuen. Tozal de las Macetas pareta azken honen frente geratzen da.


  Eskalada bidea polita iruditu zitzaidan, lehen luzea batit bat, ederra esango nuke. Orokorrean ongi babestua dago bidea, era bat domestikatua. Dena librean eta bistaz egin nuen, gradua esku zabala du. Bidean zehar, gorroto ditudan ditxosozko kordinoak zeuden utziak txapetan. Kordino hauek, haizearen eraginez, txapak jiratzea laguntzen dute, kasu askotan txapak askatuz. Azken luzean honela zegoen txapa bat, ia erortzeko zorian. Al nuen moduan pasa nintzen, eta berau eskuz estutu. Bigarrengoz kateatu nuen luzea. Abisua pasatzen dut, norbait joatea pentsatzen ba du eraman dezala giltza bat torloju hau estutzeko.
   San Pelegrin eskalada eskolan ere saioa bat burutu nuen. Tozal de las Macetas moduan arratsez hitzala hartzen du.
   Penaz bukatu genituen oporraldiak, eta eguraldi eguzkitsua utzi genuen. Etxera itzulerarekin, eta egunerokoekin hastearekin bat, eguraldi petrala sartu zaigu. Zer egin behar dugu, hemen bizi gara, ¡¡¡Gora Euskadi aunque llueva!!!