Orain hilabete
pasa eginiko jarduera bat zintzilikatzen dut. Lanpetua ibili naiz, ia
ezin iritsi. Egia esan, tarte horretan izan dut Pirinioetara beste irteera bat egiteko
aukera, Yurritarekin erronka berri batetan murgildu naiz, Arkaitz tartean
egonda gure asmoa gogorra dela ez duzue zalantzarik izango.
Gaur inspirazioa mendi punta batetan iritsi zait, gailur xume batetan, zeharkalditxo bat egiten ari nintzela. Pirinioak nire
oinetan nituen, hunkitu egin naiz. Blogean idazteko erabakia hartu dut.
Midi d’ossau-ra irtera Apirila bukaeran egin
nuen Kepa Escribano-rekin. Ederrak zeuden bazterrak, neguko lagiak ezin
kendurik mendiak, elur zuri hotzetan, bare. Surplons bide klasikoa aukeratu
genuen eskaladarako. Pombi paretaren zatirik tenteena maisuki gainditzen duen
eskalada bide aparta. Haitzaren kalitate onak, seguruen kokapen paregabeak, eta
gradu tekniko errazak, inguruaz gozatzeko aukera ezin hobea oparitzen du.
Jaitsiera ere erreza dauka bide honek, Mally bidearen errapelak erabiltzen dira horretarako.
Irteera ederra benetan Keparekin burutu
nuena, gauza asko genituen kontatzeko, eta ongi hustu giñan elkar, zahartzearekin batera
gizakiago bihurtzen ari gara.