lunes, 17 de septiembre de 2012

PLAZAOLA - BIAHIZPA


Otietan, hasi aurretik


    Errediooo !!! Euskaldunago sentitzen naiz. RH- kiskaltzen daukat. Hau genetikoa behar du izan. Bestela nola esplikatu hainbeste trebezi. 
   Batek Azpeitia plazatik butano botila bizkarrean hartuta Ernio mendi punta igotzen du, zamak lurra ikuitu gabe noski. Besteak  24 orduetan txindoki hamaika aldiz igo eta jaitsi egiten du ia izerdirik atera gabe. Bada ere ehun mila proba motz geratzen zaionik, berrehun milararte segitzeko kapaz izango zena. 
   Nik ere parte hartu nahi dut euskal trebezi rankinean, modu apalean noski, ezin nahiz konpara atleta hauekin. Nerea beste gauza bat da, baina hori bai, buru gogorretan buru gogorrena.


Biahizpetara iristen




Andoaindik bizikletaz Irurtzuna eskalatzea

   Ez da ohikoa txirrindua erabiltzea eskalatzera joateko, are gutxiago aukera izanik kotxea hormaetatik minutu batera uzteko. Nik ordea askotan erabili izan dudan garraio mota da txirrinduarena, plazerragaitik batzuetan, eskalada eguna hobetuko zuelako, edo behartuta, familia irtehera batetan adibidez, goizeko lehen orduan denak goxo goxo furgonetan lo daudela eta nik nere eskalada saio beharrean nagoela.

Ahizpa handiaren hego pareta


   Martinez del Pisonek idatzi zuen ausnarketa batetan zioen, Alpinistak mendiak eta hormak geroz eta gertugo ditugula, eta hori gure kalterako dela, egin behar izaten ez dugun inguratzean asko galtzen dugula, urrun dagoen mendia beti izango dela erronka handiagoa, eta hori dela gure kirolaren funtsa. Zergaitik ez hasi etxeko mendiak urruntzen?

Karnaza bidearen hasiera


  Andoaingo Otieta parketik txirrinduan abiatu nintzen goizeko  bederatzietan, Plazaola tren zaharraren bidea hartu nuen. Txirrindu parrillan motxila bat neraman lotua, jana eta eskalada materialez betea.
   Gustora hasi nintzen udaberriko goiz fresko eta garbian pedalei eragiten, irriki nengoen abentura honi forma emateko.

Karnaza bigarren largoa


   Lehen atsedena Lehitza herrira iritsi nintzenean egin nuen, bide baztarrean geratu nintzen ura eta jan pixka bat hartzera. Ziur naiz ze ordu zen telefonoan kontsultatuko nuela, ez dut baina gogoratzen, ez du garrantzirik, hau ez zen denboraren krontra zijoan erronka bat.
   Lekunberri herrian egin nuen bigarren geldialdia, gustu handiz hartu nuen kafesne bat geltoki zaharrean. Nafarroako herri eder honetan bukatzen da Plazaola trenbide zaharraren zatirik ikusgarriena. Andoaindik honuntzako bidea ikaragarri ederra da; Leitzaran erreka arana, baso eze itxiak zuhaitz miresgarriz beteak, gaua bezain ilunak diren tunel beltzak.

Caballe bidearen bostgarrena


   Lekunberrin  errepide normala hartu nuen, tren zarraren bidea berreskuratzen ari dira eta urte gutxi barru Iruñara iritsiko omen da bide berde hau.
   Aho zabalik begiratzen nuen ahizpa handiaren horma tentea, besteetan baino handiagoa ikusten nuen, heleazin. 
   Bizikleta bide ondoko zulo batetan izkutatu nuen eta pareta gerturatzen hasi nintzen, erronkaren bigarren zatiarekin hasi behar nuen, eskalada. Nire asmoa Karnaza bidetik hasi eta Cabelle bidearekin konbinatuz ahizpa handiko puntara iristea zen.

Caballe bidearen zazpigarrena


   Gustura hasi nintzen haitzean gora, paretari metroak irabazten nion einean hobeto sentitzen nintzan, lasaiago, hau ez zen ohiko eskalada bat. Ez nituen normalean bide hau egiteko erabiliko nituzken materialak, ezin nuen erronka hau burutu izateko zama asko garraiatu, beraz igoeraren zati gehienak babesik gabe egin nituen.
   Ahizpa handiaren haitz punta zorrotza zapaldu nuenean gustura sentitu nintzan nere buruarekin, arro egindakoarekin. Denbora gutxi egon  nintzan momentu hori dastatzen Andoinera bueltatu behar nuen, itzulera luzea izango zela banekien.
   Lekunberrin, geltoki zaharreko kafetegian, ospatu neun nire zoriona, zerbeza kaña eta bokata jan nituen plazer handiz. Hemendik Andoain arteko bidea oso jasangarria egin zitzidan, tripa bete ondoren presa guztiak ezabatu nituen.
   Oraindik egun argi dexente zegoela iritxi nintzen bueltan Otietara. Aitortu beharra daukat ezin dudala Euskaldun nortasuna hain arro eraman. ¡¡¡ nekatua iritsi nintzan !!!



Ahizpa handiaren gailurrean. Bidaiaren erdia egina zegoen.

miércoles, 5 de septiembre de 2012

ANDASTO + CUETO AGERO






                                                      OROIGARRI
    Hau eta gehiago merezi zuen Anttonek. Guri, eta orokorrean Euskal alpinismoari eskainitako laguntza handia izan da. Mendian egiten diren ihardura guztian zituen gogoko. Denak bultzatu eta lagundu zituen. Alpinismoarekiko aldiz zerbait berezia zuen. Berak zioen bezala, "mendian kirol desberdinak burutu daitezke, denak dira zilegi, baina Alpinismoa gehiago da, mendizaletasunaren arrazoia, ihardura guztien harrobia".
   Gailurrak dira alpinismoaren helburu, lurra eta zerua elkartzen diren azken puntua. Nola iritsi gailur horretara mendizale bakoitzak erabakitzen du, alpinistak bide zailena hartzen dute.
   Antton Bandrestaz ari naiz. Euskal Mendizale Federakuntzako lehendakari ohia. Bere mezu elektronikorako helbidea erabiliz osatu dugu eskalada bide honen izena. Yetivasco. Izan dezala Anttonek, Anbotoko itzalean dagoen Andastoko haitzetan, gure omenaldi xumea.

                                          YETIVASCO BIDEA
   Andastoko haitzak Urkiolako parke naturalaren barruan kokatzen dira. Espazio babestua izanik eskalada erregulatua dago. Baimendua dago eskalada Irailetik  Abendura. Kepa eta book zabaldu dugun bide honetatik aparte beste aukera batzuk ere baditugu gure kirolean jarduteko. Paretaren eskuin partean sei luze dituen, Belladonna zapoa eta zikuta bidea dago. Ezkerreko plaka konpaktuetan berriz, hiru edo lau bide ”deportibo”  aurkitu ditzazkegu.
   Iristeko bi aukera ditugu. Arrazolatik bagoaz, auzoa pasa eta errepidea segituko dugu bukatzenden arte. Puntu honetan parkin haundi bat dago. Lur pista bat hasten da hemen, aukera dago oraindik metro batzuk aurrerago segitzeko kotxez. Pista gorantz hasten denean, pinudi batetik, kotxea bertan utziko dugu. Oinez malda astun bat segituz, orientazio pixka bat behar da, hiru ordu laurdenetan pareta azpira iritsiko gara. 
   Aramaio herriko auzoa den Gantzagatik da bigarren aukera. Bide hau erosoagoa da. Gantzagan,  Urkiolara doan pista bat hasten da. Pistaren hasieran kartel bat dago ibilgailu baimenduak bakarrik pasa daitezkeela adieraziz, jende askok goran uzten dute kotxea. Pista hau Tellamenditik datorren pistarekin elkartzen denean langa bat dago, eta parking bat eskuinetara. Kotxeak egoten dira maiz. Pixka bat aurrera segiz, Andastoko paretak ikusiko ditugu gure aurrean behe partean. Lur bide batetik pareteruntz joango gara, Arrazolako bidea da hau, pareta azpi arte eramaten gaitu. Hogei minutu izan daitzezke kotxea goiko parkinean utzi badugu.    







BURUJANA BIDEA


   
 

   Luze berri bat zabaltzera dijoan eskalatzaile batek burua bere lekuan behar du izan. Horrela ez bada oso gaizki pasa dezake, edo arriskutsu gertatu. Gainera txapuzero irekiko du, harriari sekretuak atera gabe. Burujana izenak hori adierazi nahi du, burua ez badago behar den lekuan ezin dela abentura bide bat ongi eskalatu.
    Cueto Agero paretan zabaldu dugun bide berri honek bederatzi luze ditu. Oso bariatua da. Hasierako bi luzeak nahiko zikinak dira, ez dute beste helbururik hirugarren tiradako haitz pañoaren azpian jartzea baino. Elegante hitza erabili nezake hirugarren tirada hau deskribatzeko. Ona eta ondo zabaldua dagoela ausartzen nahiz esatera. Laugarrenak, diedro fin eta harriz delikatua den tarte bat hartzen du bere hasieran, plaka erdi etzan batzuk geroago. Bosgarrena tendentzi berdinekin hasten da, plakaz eta ezkerrerantz diedro laranjaren azpira iritsi arte. Segitzen duten hurrengo hiru tiradak beste kontu bat dira. Idatziaren hasierako txapa, eta bidearen izenaren zergatia bati bat zati honetan dago. Zer heldu, nola aseguratu, nondik joan, denak dira zalantzak, dena dago grabitatearen menpe, eskalatzailea ere bai. Naiz eta fisura diedro bat izan, alde batetik bestera ibili ginan bide errazena bilatu nahian, kostatu zitzaigun. Azken luzeak, bederatzigarrenak, azkar atera zigun paretatik.
  

Hirugarren tiradan


     
Diedro fisuraren azpian


Seigarren tiradan