2012(e)ko irailaren 17(a), astelehena

PLAZAOLA - BIAHIZPA ( Andoaindik Irurtzuna bizikletaz eskalatzera )


Otietan, hasi aurretik


    Errediooo !!! Euskaldunago sentitzen naiz gaur. RH- kiskaltzen daukat. Hau genetikoa behar du izan. Bestela nola esplikatu hain setati izatea. 
   Batek behin Azpeitiako plazatik butano botila bizkarrean hartu eta Ernio mendi puntara igo zuen, zamak lurra ikuitu gabe noski. Beste batek, 24 orduetan txindoki punta hamaika aldiz igo eta jaitsi zuen, ia izerdirik atera gabe hau ere. Bada gure artean ehun millaren proba motz geratzen zaionik, berrehun millara arte segitzeko kapaz izango litzatekeena. 
   Nik ere parte hartu nahi dut euskal egoskorkeri rankinean, modu apalean noski, ezin nahiz konpara atleta hauekin. Nerea beste gauza bat da, baina, hori bai, burugogorkerian burugogorrena.


Biahizpetara iristen




Andoaindik bizikletaz Irurtzuna eskalatzera

   Ez da ohikoa eskalatzera joateko txirrindua erabiltzea, are gutxiago kotxea hormaetatik minutu batera uzteko aukera izanik. Nik ordea askotan erabili dudan garraio mota da txirrindua. Plazerragaitik batzuetan, eskalada eguna hobetzeko ideiaz, edo, beharrez, familiarekin furgonetaz egiten ditudan irteretan bezala, goizeko lehen orduan denak goxo goxo lo daudela, nik nere bizikletan eskalada trastoak hartzen ditut eta joaten naiz nire saioa egitera.

Ahizpa handiaren hego pareta


   Eduardo Martinez del Pison Geografian katedradunak idatzitako ausnarketa batetan zioen; "Alpinistak mendiak eta hormak geroz eta gertugo ditugu, eta hori gure kalterako da, egin behar izaten ez dugun inguratzean asko galtzen dugu, urrun dagoen mendia beti izango da erronka handiagoa, eta hori da gure kirolaren funtsa". Zergaitik ez hasi etxeko mendiak urruntzen?


Karnaza bidearen hasiera


    Kontatu nahi dizuedan egitaldia, Andoaingo Otieta parkean hasi zen. Plazaola tren zaharraren bidetik abiatu nintzen txirrinduan goizeko bederatzietan, Irurtzungo haitzak nituen helburu. Txirrindu parrillan motxila bat neraman lotua, jana eta eskalada materialez betea.
   Gustora hasi nintzen udaberriko goiz fresko eta garbian pedalei eragiten, irriki nengoen abentura honi forma emateko.

Karnaza bigarren largoa


   Lehen atsedena Lehitza herrira iritsi nintzenean egin nuen, bide baztarrean geratu nintzen ura eta jan pixka bat hartzera. Ziur nago ordua telefonoan kontsultatu nuela, ez dut baina gogoratzen, ez bai du garrantzirik, hau ez zen denboraren krontra doan erronka bat.
   Lekunberri herrian egin nuen bigarren geldialdia, gustu handiz hartu nuen kafesnea eta gosez jan nuen gozoa, geltoki zaharreko tabernan izan zen. Nafarroako herri eder honetan bukatzen da Plazaola trenbide zaharraren zatirik ikusgarriena. Andoaindik honuntzako bidea ikaragarri ederra da; Leitzaran erreka harana, zuhaitz miresgarriz betetako baso ezeak, gaua bezain ilunak diren tunelak.

Caballe bidearen bostgarrena


     Lekunberrin  errepide normala hartu nuen, tren zarraren bidea berreskuratzen ari dira oraindik eta urte gutxi barru Iruñara iritsiko omen da bide berde hau.
   Irurtzuna iristen ari nintzela errepidean geratu nintzen aho zabalik, nire begi aurrean ahizpa handiaren horma tentea nuen, besteetan baino handiagoa azaltzen zitzaidan, heleazina. 
   Bizikleta bide ondoko zulo batetan izkutatu nuen eta pareta gerturatzen hasi nintzen, erronkaren bigarren zatiarekin hasi behar nuen, eskalada. Nire asmoa Karnaza bidetik hasi eta Cabelle bidearekin konbinatuz ahizpa handiko puntara iristea zen.

Caballe bidearen zazpigarrena


   Gustura hasi nintzen haitzean gora, paretari metroak irabazten nion einean hobeto sentitzen nintzan, lasaiago. Hau ez zen ohiko eskalada bat, ez nituen bide hau egiteko normalean erabiliko nituzken materialak eraman, erronka hau burutzeko ezin nuen zama asko garraiatu, beraz, igoeraren zati gehienak babesik gabe egin nituen.
   Ahizpa handiaren haitz punta zorrotza zapaldu nuenean gustura sentitu nintzan nere buruarekin, harro egindakoarekin. Denbora gutxi egon nintzan sentsazio hori dastatzen, Andoinera bueltatu behar nintzan, han bukatzen zen bidaia, eta, itzulera luzea izango zela banekien.
   Lekunberrin, geltoki zaharreko kafetegian, ospatu neun nire zoriona, zerbeza kaña eta bokata jan nituen plazer handiz. Hemendik Andoain arteko bidea oso jasangarria egin zitzidan, tripa bete ondoren presa guztiak ezabatu bai nituen.
   Oraindik egun argi dexente zegoela iritsi nintzen Otietara. Baina, aitortu beharra daukat ezin dudala Euskaldun nortasuna hain harro eraman. ¡¡¡ nekatua iritsi nintzen !!!



Ahizpa handiaren gailurrean. Bidaiaren erdia egina neukan.

2 iruzkin:

  1. Hi, euskaldun ekintza izateko, gauzatxo bat falta da. Apustua motel!! dirua mahi gainean ez bada jartzen, ez dakit ni ba.
    Jarraitu horrela matxine, hiritarrak horrelako indarra galdu dugu.

    Xabi

    ErantzunEzabatu
  2. horrela duk Xabi, apostua beti izan duk ekintza guzti oien arrazoia. nik nahiko apostu dut nire buruarekin, urrengoa ez dakit zer bururatuko zaiten.

    ErantzunEzabatu