lunes, 18 de enero de 2016

TXINDOKI-PETREL





   Gaztetan, Txindokiko haitzetan eskalatzen genuenean, beti izaten zen Julio Villarren izena gure hizketaldietan. -Bide hau Juliok zabaldutakoa da. -Beste hau ere Juliok zabaldu zuen. Naiz eta hori ala ez izan, geroago jakin nuen, ospea ematen zion lekuari.
   Petrel bidea ez da Juliorena. Beste bi Gipuzkoar eskalatzaile onei zor diegu, Alberto Cabezon eta J.M Rodriguez. 1974-ko ekainean burutu zuten igoera.
   Erromantizismoz betetako garai haietan, Juliok, eskalada on batzuk egitetik aparte, munduari bira ematea lortu zuen bela ontzi txiki batetan, Mistral ontzian. Hiru urteko bidai zoragarria liburu bihurtu zen, eh petrel. Poesiaz eta marrazki xumez beteriko orri horiek, izan ziren, eta oraindik dira bidaiarientzat inspirazio iturri.
   Nork ez du ametsetan bere burua ikusi; timoi bat eskuetan, aurpegia kresalaz distiratsu, bela ontzia gobernatzen, haize eskuzabal batek eguzkia sartzen den aldera, lasai baino tinko, mugitzen duen bitartean.
   Batzuek amets hauek burutzea lortzen dituzte, gure mirespena lortzen dute.
   Hiregatik Julio.