Gaur posible izan dut konfirmatzea aspaldian
bururatu zitzaidan hausnarketa bat; eskalatzaileak ez dira batere alperrak,
gizarteak beste iritzi bat duen arren.
Joseba Aldanondok eta I. Etxeberria Sobron paretan
egindako lana itzela izan da. Nire iritziz, ez dago beste kirol non kirolzaleak hainbeste
denbora, diru eta izerdi inbertitzen duten besteekiko. Nik guzti hau lan
solidario moduan kokatzen dut. Ba dago jendea beraien denbora librea bolondres taldeetan ematen dutenak; gurutze gorria, dya... Beste batzuk mundua aldatu nahiko
lukete eta, gizarte borroka, politika, eta horrelako mila historiatan buru belarri sartzen direnak. Gu berriz, mendizaleok, eskalada bide batzuk zabaltzearekin jende talde bat zoriontsuago egiten ditugu. Eta zer dago gauza hoberik zoriontasuna baino? Eskaltzaileak diren horien bizitza alaitzea baino? Ba daude hortik eskaladore
batzuk, nik, Nobel sarietarako izendatuko nituzkeenak.
Esan
dudan bezala, lan mardula egin dute Ixotu bidea zabaltzen. Haitza pareta hauetan
ez da kalitate handikoa, bati bat ezker aldean ikusgarri agertzen diren laranja
kolorezko haitz pañuak. Ixotu bidea dijoan
aldean plaka grisa batzuk agertzen dira, konpaktuagoak alegia, azpitik
bide bat zabaltzeko aukera “zentzuzkoagoa” bihurtzen da hemen.
Orokorrean bide deportibo
bat moduan geratu da Ixotu, ordezko materialik gabe egiteko moduan dago. Txapak momenturo
ikusten dira bidea nondik dijoan azaltzen. Segurutik segurura dauden distantziak, hori bai, deportiban baino handiagoak dira askotan, beraz, ordezko materiala
sartzeko aukera dagoenez seguruagoa egingo dugu gure eskalada friend eta
mikrofriend batzuk eramaten baditugu. Lehen luzean batez ere iruditu zait agian laguntza hau ez zela gaizki etorriko.
Bidea rapelatu
egiten da, mosketoiak daude bileratan. Basera iristeko derrigorrezkoa da Josebak eta bere lagunak zabaldutako bidexka erabiltzea,
sendatik kanpo basurdeak ere ez ziran ongi pasatuko. Harrimultzoak eta
lumatxoek markatzen dute nondik tiratu behar dugun.
Ongi,
ongi, ongi. Ari gara pixkanaka Euskal tapiak
konkistatzen, ez bai da bakarrik Katalunian eskalatzen.
 |
Angostoko kanpinetik bizikletaz atera nintzan goizean Sobron aldera. |
|
|
 |
Karreteraz Espejo pasa nuen. |
 |
Bergondatik ere bai. |
 |
Sobron alto gainean daude paretak | | | | | | | |
|
|
 |
Ur deposito hauen ondoan uzten da kotxea. |
 |
Lehen luzea |
 |
Bigarren largoa |
 |
Hirugarrena |
 |
Nork ez luke oiukatuko !!! Garoña itxi ¡¡¡ | | | |
|
|