2014(e)ko martxoaren 11(a), asteartea

MONTREBEI - Totxaires

Montrebei congostoa, Pertusako ermitatik

   Azken aldian haitzeetan haizeak nahastuak dabiltza. Non nahitik iristen dira debekuen zurrunbiloak. Natura dago urakana begiaren erdian. Natura ulertzeko eta gozatzeko era. Nik diot ez dagoela eskalatzaileak baino naturazale amorratuagorik. Kepak ozenki adierazten du – Solo nos falta cagar verde – ni ados nago. 
   Hemen, natura bizitzeko bi modu elkar talka egin dute. Bata Mowgli gisa da, el libro de la selva; gizakia animaliekin batera bizi da, ulertu eta errespetatzen ditu. Bestea Felix Rodriguez de la Fuente modua da; pertsona batzuk, ezkutuan, bere prismatikoekin, animalien intimidadea zelati begiratzen jarduten diren. 
   Mowgli mendi hauetan zehar aspalditik dabil, basurdeak basoan sortutako bidexkak segiz, sasietan eta adarretan trabatuz, eskaladan ibiltzeko ahin gustoko dituen paretetara iritsi nahian. Haitzetan, putreaz eta bestelako hegazti eta animaliez inguratuta dago beti, piztiek harriduraz begiratzen dute, ez diote inongo beldurrik. 
   Felixek maite du ingurugiroa. Eskalatzaile bat ikusten duenean haitzetan gora eta, arrotz horren erruz txoriren bat hegaka sumatzen ba du, sutan jartzen da. Felix ikertzailea da. Beka edo subentzio batekin ari da hegaztiak zelatatzen. Bere kexuak administraziora eramaten ditu erregulazio bat eskatuz. Administrazioak eskuak igurtziz parke natural, nazional edo horrelako figura potolo batean kokatzen du ingurua. Izendapen honekin batera hasten dira sortzen instalakuntzak; interpretazio zentroak, bide erosoak, orientazio seinaleak, errekak zeharkatzeko jesukriston zubiak. Guzti horrek jendea erakartzen dut, eta horrek dakar ingurugiroaren deskalabrua.
   Kontatu dizuedan istorio honen adibide garbia Montrebei duzue, Mowgli eta bere lagun animaliak zoriontsu bizi izan diren ingurune paregabea.

Montrebei naturara zabaltzen den leiho bat da.

   Berezia izan da eskalada bidai hau, ez oiko eran hasi eta bukatu nuena.
   Kotxerik gabe nengoen, istripu txiki baten ondorioz furgoneta tailer mekanikoan zen. Chema eta Keparekin geratua nengoen Montrebeira eskalatzera joateko. Ingurukoak ez nahaste arren, eta gustoko dudalako, garraio publikoan mugitzea erabaki nuen.
   Jaca jarri genuen elkartzeko tokia. Motxilan beharrezko gauzak soilik nituela, Beasainen hartu nuen Iruñarako autobusa. Ezinbesteko gauzen artean, katu oinekin batera, kranpoiak eta pioletak neraman, agian izotzean ibiltzeko aukera izango genuela zioten.
   Iruñako autobus geltokian puska bat itxaron ondoren Jacarako autobusa hartu nuen. Arratseko zortzirak inguru iritxi nintzen Jacara, Beasaindik eguerdiko ordubatetan atera nintzenez, zazpi ordu luze eraman zizkidan Jacara iristea. Nahi duzuena esango duzue, baina gogorra da inguruarekiko koerentziaz jokatzea.



   Chema eta Keparekin batera, lehenengoaren autokarabanarekin, Benasque bidea hartu genuen, hurrengo egunean Ardonesen izotza eskalatzeko asmotan.
   Ardones izotz eskola bat da, tendentzia berrikoa. Ez dugu izotz asko aurkituko eskola honetan, harri kaskarra duen haitzezko desplome batetan ibili beharko dugu pioletaz eta kranpoiaz. 
   Izotz jauzi txiki batzuetan berotu ondoren horma eze eta ilunarekin hasi giñan martxan, Makinodromo du izena dry-tooling sektore honek. Bistaz, eta eskalada zintak jartzen, Titans bidea kateatzea lortzen dut. Nahikoa nuen egun ez oiko horretarako, desplome itxusi hauetan indarrak azkar agortzen dira, nik nahiago ditut Montrebeiko haitzak.


   
     Montrebei asko aldatu da nire azken bisitatik, bidea hobetu egin dute. Orain, Viacamp herritik hartzen da pista. Aurrez egiñak nituen bi bisitetan Tolva herrian hartu nuen Congosterako bidea, oso txarra zen pista hau, kotxentzako tortura bat.

   Bi bide eskalatu nituen Montrebein, Puñalada trapera eta Totxaires, lehena Keparekin, bigarrena Chemarekin.

Luichy-k egiñiko krokisa


   Puñalada trapera bidea, 
Albir, Badia, Rigol eta Albesa-k 2000. urtean zabaldu zuten. Pilastra dels voltors izeneko horman dago, Aragoiko zonan. Ona da bidea, haitza den bezala, sektore osoan harria kalitate handikoa ikusten da. Montrebeiko zona honetan sokada dezente ibiltzen direla nabaria da.

Pilastraren basea, puñaladaren hasiera

    Gerturatze bitxia dauka pareta honek. Lehenik Montsec punta ingurura urbilduko gara, eta ondoren amildegian bidezka bat segiz horma azpira jaitsi beharko dugu, bistak ikusgarriak dira. Harrizko dorre handi bat dago amildegiko bidexka nondik hartu adierazteko.

Kepa bigarrengo tiradan. 6c benetan gogorra

Kepa luze berdinean

Hirugarren erreuniotik panoramika

Laugarrena

   Bigarren egunean chemak eta biok, Totxaires eskalatu genuen. Izen handiko bidea dugu hau, eskalatzaile aparta batzuk zabaldua. 1992. urtean Cugat eta Alsinak erakustaldi aparta eman zuten. 
   Maisutasunez, estilo garbian, paretari puntu ahulak bilatuz plaka zoragarri batzuetatik, igoera esijente eta konpromiso handikoa zabaldu zuten. Seguru fixoen kalitatea oso txarra da, buril herdoildu horien bizia agortua dago jadanik. Pena bat litzateke hain bide ona, lau burilen gaitik, egunen batetan eskalatzerik ez izatea.

 Korkuerikak eta Olatzen krokisa, oso baliagarria izan zitzaigun

   Hozt egiten zuen Congosteko errekazuloan goizeko lehen ordu horietan, beti horrela da, oso baldintza gogorretan hasi behar izaten da eskalatzen. Eguzkiak indarra haru ahala kondizioak hobetzen dira.

Basurdena egin eta gero, goizeko hotzarekin, pareta azpira iristen

   Totxaires bidea kateatzea lortu genuen, horrek asko bete gintuen, ez bakarrik zailtasun fisikoagaitik, tekniko eta mentalki oso gogorra delako.

Chema bost garren luzearen hasieran      


   Egun argia bukatzear zegoela atera giñan hormatik, neguan egunak motzak dira, baina oraindik asko falta zitzaigun eskalada amaitutzat emateko. Frotal argien laguntzaz, bide luze eta deserosoa segiz, ordu txikietan iritxi giñan bueltan autokarabanaren goxotasunera.



   Eskertu nahi nituzke irteera hau zoragarria eta oso dibertigarrira egin duten lagun guztiei; Cecil eta Nacho, beraien etxeko goxotasuna gurekin banatzea gaitik. Mirian, Ardoneseko egunean erakutsi zuen irribarrea gaitik. Olatz, eskalatzaile ona eta pertsona aparta delako, mila esker. Arkaitz eta Eva, Ormaiztegiko txikia beti dago or, ziztu batetan egin genuen bueltako bidaia, itzuleran ez nuen autobusa hartzeko beharrik izan, Arkaitzek etxera ekarri ninduen bueltan. Eta zer izango zen guzti hau Kepa eta Chemaririk gabe, aspergarriagoa seguru, asko maite zaituztet.


Chema hamaika garren luzean