martes, 11 de marzo de 2014

MONTREBEI - Totxaires

Kongostoa, Pertusako hermitatikan




   Azken aldian haizeak nahastuak dabiltza haitzetan. Non nahi iristen dira debekuen zurrunbiloak. Natura dago urakana begiaren erdian. Natura ulertzeko eta gozatzeko era. Nik diot ez dagoela eskalatzaileak baino naturazale amorratuagorik. Kepak ere ozenki adierazten du – Solo nos falta cagar verde – ni ados nago. 
   Hemen, natura bizitzeko bi gisa elkar talka egin dute. Bata Mowgli modua da, el libro de la selva, non gizakia animaliekin batera bizi da, ulertu eta errespetatzen ditu. Bestea Felix Rodriguez de la Fuente era da. Non pertsona batzuk, ezkutuan, bere prismatikoekin, animalien intimidade guztiak zelati begiratzen jarduten diren. 
   Mowgli mendi horietatik aspaldi dabil, basurdeak basoan sortutako bidexkak segiz, sasietan eta adarretan trabatuz eskaladarako ahin gustoko dituen paretetara iritsi nahian. Haitzetan, putreaz eta bestelako hegazti eta animaliez inguratuta ibiltzen da, piztiei harriduraz begiratzen dute, ez diote inongo beldurrik. 
   Felixek maite du ingurugiroa. Eskalatzaile bat ikusten duenean haitzetan gora eta, horren erruz txoriren bat hegaka sumatzen duenean sutan jartzen da. Felix ikertzailea da. Beka edo subentzio batekin ari da hegaztiak zelatatzen.  Bere kexuak administraziora eramaten ditu erregulazio bat eskatuz. Administrazioak eskuak igurtziz parke natural, nazional edo horrelako figura batean kokatzen du inguru giro hori. Izendapen honekin batera hasten dira sortzen instalakuntzak; interpretazio zentroak, bide erosoak, orientazio seinaleak, errekak zeharkatzeko jesukriston zubiak. Guzti horrek jendea erakartzen dut, eta horrek dakar ingurugiroaren deskalabrua.
   Kontatu dizuedan istorio honen adibide garbia Montrebei duzue, Mowgli eta bere lagun animaliak zoriontsu bizi izan diren ingurune paregabea.

   Berezia izan da eskalada bidai hau, ez oiko era batean hasi eta bukatu nuena.
   Kotxerik gabe nengoen, istripu txiki baten ondorio furgoneta tailer mekanikoan nuen. Chema eta Keparekin geratua nengoen Montrebeira eskalatzera joateko. Ingurukoak ez nahaste arren, eta gustoko dudalako, garraio publikoan mugitzea erabaki nuen.
   Jaca jarri genuen elkartzeko toki eta, motxilan beharrezko gauzak soilik nituela, Beasainen hartu nuen Iruñarako autobusa. Ezinbesteko gauzen artean, katu oinekin batera, kranpoiak eta pioletak neraman.
   Iruñako autobus geltokian puska bat itxaron ondoren Jacarako autobusa hartu nuen. Arratseko zortzirak inguru iritxi nintzen Jacara, Beasaindik eguerdiko ordubatetan atera nintzenez, zazpi ordu eraman zizkidan Jacara iristea. Nahi duzuena esango duzue, baina gogorra da inguruarekiko koerentziaz jokatzea.
   Chema eta Keparekin batera, lehenengo honen autokarabarekin, Benasque bidea hartu genuen, hurrengo egunean Ardonesen izotza eskalatu behar genuen.
   Ardones izotz eskola bat da, tendentzia berrikoa,  ez dugu aurkituko izotz asko, haitz kaskarra duen desplome batetan ibili beharko dugu pioletaz eta kranpoiaz. Izotz jauzi txiki batzuetan berotu ondoren horma eze eta ilunarekin hasi giñan martxan, Makinodromo du izena dry-tooling sektore honek. Bistaz, eta eskalada zintak jartzen, Titans bidea kateatzea lortzen dut. Nahikoa nuen egun ez oiko horretarako, desplome itxusi hauetan indarrak azkar agortzen dira, nik nahiago ditut Montrebeiko haitzak.
   
   Asko aldatu da Montrebei, bidea hobetu egin dute, orain Viacamp herritik hartzen da pista. Aurrez egiñak nituen bi bisitak Tolva herrian hartu nuen Congosterako bidea, oso txarra zen pista hori, kotxentzako tortura bat.

   Bi bide eskalatu nituen Montrebein, Puñalada trapera eta Totxaires, lehena Keparekin, bigarrena Chemarekin.
   Puñalada trapera bidea, Albir, Badia, Rigol eta Albesa-k 2000. urtean zabaldu zuten. Pilastra dels voltors izeneko horman dago, Aragoiko zonan. Ona da bidea, haitza bezala, sektore guztia kalitate handikoa ikusten da. Sektore honetan sokada dezente ibiltzen direla nabaria da. 
   Gerturatze bitxia du pareta honek. Lehenik Montsec punta ingurura urbilduko gara, eta ondoren amildegian bidezka bat segiz horma azpira jaitsiko gara, bistak ikusgarriak dira. 
   Bigarren egunean chemak eta biok, Totxaires eskalatu genuen. Izen handiko bidea dugu hau, eskalatzaile aparta batzuek zabaldua. 1992. urtean Cugat eta Alsina-k erakustaldi aparta eman zuten. 
   Maisutasunez, estilo garbian, paretari puntu ahulak bilatuz plaka zoragarri batzuetatik, igoera esijente eta konpromiso handikoa zabaldu zuten. Seguru fixoen kalitatea oso txarra da, buril herdoildu horien bizia agortua dago jadanik. Pena bat litzateke hain bide ona, lau burilen gaitik, egunen batetan eskalatzerik ez izatea.
   Hozt egiten zuen Congosteko errekazuloan goizeko lehen ordu horietan, beti horrela da, oso baldintza gogorretan hasi behar izaten da eskalatzen. Eguzkiak indarra hartzen dijoan añan kondizioak hobetzen dira.
   Totxaires bidea kateatzea lortu genuen, horrek asko bete gintuen, ez bakarrik zailtasun fisikoagaitik, tekniko eta mentalki oso gogorra delako.
   Egun argia bukatzear zegoela atera giñan hormatik, negua zenez egunak motzagoak dira, baina oraindik asko falta zitzaigun eskalada amaitutzat emateko. Frotal argien laguntzaz, bide luze eta deserosoa segiz, ordu txikietan iritxi giñan bueltan autokarabanaren goxotasunera.
   Eskertu nahi nituzke irteera hau zoragarria eta oso dibertigarrira egin duten lagun guztiei; Cecil eta Nacho, beraien etxeko goxotasuna gurekin banatzea gaitik. Mirian, Ardoneseko egunean erakutsi zuen irribarrea gaitik. Olatz, eskalatzaile ona eta pertsona aparta delako, mila esker. Arkaitz eta Eva, Ormaiztegiko txikia beti dago or, ziztu batetan egin genuen bueltako bidaia, itzuleran ez nuen autobusa hartzeko beharrik izan, Arkaitzek ekarri ninduen bueltan. Eta zer izango zen guzti hau Kepa eta Chemaririk gabe, aspergarriagoa seguru, asko maite zaituztet.

Luichy-k egiñiko krokisa


Pilastraren basea, puñaladaren hasiera

Kepa bigarrengo tiradan. 6c benetan gogorra

Kepa luze berdinean

Hirugarren erreuniotik panoramika
Laugarrena

 Korkuerikak eta Olatzen krokisa, oso baliagarria izan zitzaigun

Basurdena egin eta gero, goizeko hotzarekin, pareta azpira iristen

Chema bost garren luzea hasten      

Añadir leyenda

Chema hamaika garren luzean

Montrebei, naturara zabaltzen den leiho bat

No hay comentarios:

Publicar un comentario