lunes, 27 de enero de 2014

TAJOS DE LAS ALCANDORAS - La Flamenca que no me miraba

Marionetas sektorea




   Neguan egunak hotzak izaten dira, gauak berriz izoztuak. Egunez, eguzkiaren laguntzaz, eta bati bat eskaladaren ondorioz, hotz eta pena guztiak alde egiten dute. Gauaz berriz, naiz eta furgoneta eroso batetan egon, batzuetan, hotz zaude, bihotzean destenplea duzu. Animoa pittin bat epeldu asmotan, Raul eta biok, Pato, Cabra eta Pelik piztutako su ondora hurbildu ginen Jaengo Tajos de las Alcandorasen. Ahaztuak nituen su ondo baten alboan esertzeak sortzen dituen efektu magikoaz. Zirkulo bero horretan, baten istorioak, beste baten txisteak, algarekin batera, erregai modura suaren indarra handitzea lortzen dute.        
   Tajos de las Alcandoras-ko su horretan, ba zeuden une batzuk, Patok hitza hartzen zuenean, berau Argentinarra da, aspaldiko oroitzapenak ekartzen zizkidanak burura. Patagoniako gau ilun eta hotzetan pizten genituen suak ikuskatu nituen. Kultura anitzekoak ziren su zirkuluak, errespetu festak ziren. 
   Andaluziako Jaen probintzian daude Tajos de las Alcandoras. Kare harriko pareta hauetan eskalada bide on asko topa ditzazkegu. Gehienak ez dira zailak, klasikoak moduan izendatu ahalko genituzke. Badira estutu beharreko bideak, eta noski, oraindik librean eskalatu gabekoak ere. Guk, Marionetas eta La Flamenca que no me miraba eskalatu genituen. Klasikoa lehena, bastante ekipatua, non librean egin ezkero bide eder bat suertatzen dena. 
   Bigarrena beste kontu bat da, berria, oso ausarta, frantsesen beste eskalada erakustaldi bat.
   Ez ba duzue txoko hau ezagutzen, nik gomendatzen dizuet, ez dizue huts egingo. 


Hurbiltzen

Marionetas bidea, erdiko tetxuaren ezkerretik dijoa

Marionetas lehen largoa

Bigarrena

Hirugarrena

Laugarrena

Bostgarrena

Sierra Nevada gailurretik



Espolon Granadinos pareta

la Flamenca lehen largoa

Hirugarren luzea

Laugarrena



2 comentarios:

  1. Gran noche de fuego, historias y cerveza. Un placer haberla compartido!!!

    El pelirrojo.

    ResponderEliminar