2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

TXINDOKI Amitzi horma - Tao bidea



   Gehiegizkoa izango litzateke nire aldetik Tao edo Taoismotaz idaztea, bizi osoa filosofia hau ikertzen eta praktikatzen aritu direnek ezinezkoa dela esaten dutenean. Ez da nire asmoa, ez eta gutxiago ere, sinpletasunak txunditzen nauen arren.
   Tao hitzak bidea esan nahi homen du, norabidea edo ikasbide zentzua hartuz.
   Orain hiru mila urte Lao Tse izeneko jakintsu Txinatarrak Tao Te Ching liburua idatzi zuen, eta aldi berean Tao eskolak sortu zituen, pertsona honi egotzi diote Tao pentsamenduaren sortzailea izatea.
   Tao pentsamendua deskriba daiteke naturaren filosofia bezala, lurrarekin gertutasunean bizitzea, bizialdia oztopatu gabe, eta gertaerak beraien bidea jarrai dezaten utziaz.


   Taoismoaren kontzepturik adstratuena objektu guztien orekan datza, gauza guztiak dute puntu komun bat; itsusia eta ederra elkartzen diren unea, ona eta txarra bat egiten duten bezala, edo iluna eta argia. Ideia hau marrazki batez azaltzen dute Taoistek; zirkulu bat dena adierazten duena, eta zirkulua bitan banatua konparaketak adieraziz, alde bat zuria da eta beltza bestea, bi koloreak elkartzen diren puntu bat dago erdian, hortik jaiotzen dira desberdinak, amankomun batetik sortzen dira.

   Ez dut Taoismoa segitzen, nire ekintzak urruti daude pentsamendu askatzaile horretatik. Nik Yoga praktikatzen dut, orain hiru urte hasi nintzen Ohianaren klasetara joanaz, eta onurak nabaritu ditut nire ahuleziak landu ditugulako.
   Ohianak dio, geldialdiak mugimendua orekatzen duela, mugimenduak geldialdia konpentsatzen duen bezala. Taoismoan bezala hitz horiek zailak dira ulertzen, igarkizunez beteak daude; “ez da ezer munduan ura baino ahulagorik, baina ez dago ezer zailtasunak hobeto gainditzen dituenik”.
    Zeozer ulertu duzue?


   Aurretik igoa nuen Tao bidea, iaz izan zen bakarkako eskalada batetan. Gustatu zitzaidan bidea, batez ere hirugarren luzean dagoen arrakala, beheko zati guztia igotzea merezi du pitzadura hau eskalatzearren.


   Krokisa marrazten ari nintzela erabaki nuen bidea hobetu nezakeela, pasarte batzuk pittin bat arriskutsu geratuak ziren, seguru fixo batzuk on egingo zioten bidearen kalitateari.



   Xabier Artolaren laguntzaz burutu dut egin gabe nuen lan hori. Berriro eskalatu dugu, eta seguru fixo batzuk jarri dizkiogu, hiru parabolt bileretan, eta bi parabolt progresiorako.



   Tao bidea Papildo bidearen ondoan hasten da, edo hobeto, sokak azken bide honen ondoan lotzen dira, zeren, hamabost metro igo beharko ditugu III. graduan parabolt batez hornitua dagoen bilera batetaraino.


   Bide hau eskalatzen goazen eran kalitatea "crescendo" doa, onetik hasten da eta, sublime bukatu.
   Eskalada luzeak motzak utzi ditugu, era horretara friend eta mikrofriend joku batekin aski izango dugu Tao bidea eskalatzeko.





   Bideo hau Javier Miralles Ordiziarrak egin du, Txindoki mendia ardatz hartuta argazki paregabeak erakusten dizkigu.