Zerk eramaten gaitu bidaiatzera? Furgoneta trastoz bete eta mila kilometro pasa egitea?
Ingelesak, beti oso jantziak, beraien idazle
klasikoekin arrazoitzen dute bidaiatzeko griña. Adibidez Mark Twain;
“Twenty
years from now you will be more disappointed by the things you didn’t do than
by the ones you did do. So throw off the bowlines. Sail away from the safe
harbour. Catch the trade winds in your sails. Explore. Dream. Discover.”
Nik, nire arrazoitze sinpleaz, literatura
kaxkarrez, saiatuko naiz bidai honen zergatia azaltzen.
Gustuko dut nire begiez kontenplatzea etxean
ikuskatu ditudan, eta txunditu didaten, argazkien lekuak. Emozioak betetzen nau leku amestu horiek nire begiez, era naturalean, ikustean, era horretara ederragoak direla baieztatzen
dudanean. Oker ez nengoela adierazten dit, egindako esfortzu guztiak pena
merezi izan dutela.
Pembrokera bidai prestaketa, gehienetan
bezala, argazki batzuekin hasi zen. Itsasoa eta hondartza zoragarriak, eskalada
ona egiteko aukera, ezezaguna genuen leku bat.
Pembrokeshire, Gales hegoaldean dagoen
eskualde bat da. Aberastasun natural handiko zona da. Beraien eguneroko jardueratik
kanpo, abeltzaintza eta arrantza, turismoak leku garrantzitsua hartu du.
Denetik egin daiteke inguru hauetan, batez ere itsasoari lotutako kirolak.
Mendi txangoek ere jende asko erakartzen dute, izugarri polita da ingurua.
Pembrokeko Eskalada oso ezaguna da Britainian. Ezaugarri oso bereziak ditu, itsasertzean eskalatzen da. Itsaslabarrak
direnez, gehienetan, errapelatzen iritsi beharko dugu pareta azpira. Itsasaldiak kontutan hartu beharko ditugu bideen hasietara iristeko, itsasoak estaltzen bai
ditu bide askoren oinarria itsasgora dagoenean. Parabolt eta seguru fixorik ez dago, bariante eta bide alternatibo aukera haundia sortzen du honek.
Beste faktore bat, baina hau Britainia osoan kontuan hartu beharrekoa, eguraldiarena da. Oso aldakorra, egun berdinean udako bero sargoritik negu desatseginera pasa genezake, eta udaberriko ilunabar fresko batekin bukatu.
Orokorrean eskalada bideak luze batekoak dira, ez ohikoa eskalada tradizionalean, hau ez da arazoa, asetu garen sentsazioa berealakoa izango dugu.
Norbaitek asmoa ba luke inguru hauek
ezagutu eta eskalatzeko, aiba aholku batzuk:
Bidai merkeena furgonetarekin egiten dena
da, Calaisen ferria hartu, eta Britainian sartu. Beste aukera bat, hau
garestiagoa baino askoz erosoagoa, Bilbon edo Santander-en ferria hartzea da.
Guk itzulera horrela egin genuen, Portsmouth-Santander.
Inglaterran gidatzeko dugun beldurra ez da benetakoa, ez dago inungo arazorik ezkerretik gidatzearekin.
Okerrena trafikoa da, handia bide gehienetan, bati bat Londres
pasatzen dugunean. Aldiz bideak onak dira eta dohainekoak.
Furgonetarekin gaua
pasatzeko kontuez, kanpin aukera handia dago edonon. Zerbitzu aldetik oso
oinarrikoak gehienak, prezioz ere etxean baino merkeagoak dira.
Pembroke inguruetan, kosta
ondoan, eskalada guneetatik gertu, aukera asko dugu ere. Gu Trefalen Farm-en egon
giñan. Oso zerbitzu basikoak ditu kanping honek, aldiz inguruak zoragarriak dira. Broad haven
south hondartza ondoan dago, eskalada sektoreetatik 5 minutuetara.
Pembroken eskalatzeko, lehenago aipatu dudan
moduan, gehienetan errapelatu beharra dago. Komenigarria da fijatzeko soka bat
eramatea sektoreetara jaisteko. 50m-ekin aski izango dugu. Friend eta
mikofriend-ez ongi hornituak joan. Fisurero joku on bat ere eraman, asko
erabiltzen dira. Eskalatu ditudan bide guztietan, ez dut parabolt bat bera ikusi, eta iltze bakarra txapatu dut.
Harria oso ona da, arrakala askorekin. Itsaso
ondoan eskalatzearen ondorioz, askotan, hezetasun handia egoten da. Arrakala
batzuk bustiak aurkitu ditut, eta erregleta romo batean edo bestean gorriak
ikusi ere bai.
Graduazio sistema berezia dute ere. Konpromisoa
eta zailtasuna bereizten dute. Lehenarentzat E letra erabiltzen dute zenbaki
batekin, bat-etik zazpira, eskalada gida zaharrean behintzat. Zailtasunarena
azaltzeko, frantses eskalaren zenbakiak erabiltzen dituzte, baina, errango
gehiagorekin. Adibidez:
E1 5b –
Ongi babesten da, eta 5. gradutik 6a gradura joango litzake.
E3 5c –
Gauzak serio jartzen dira, eta 6b gradutik 6c+ gradura.
E5 6a –
Al loro erorketekin, eta 7a gradutik 7c gradura.
Letren graduazio sistema ere ba dute bide
batzuk. Gure D ( dificil ) edo MD ( muy dificil ) antzera. VS ( very severe )
edo HVS ( hard very severe ). Extremaly severe E letra izango zen, hasieran
ikusitako sistema.
Konplexua da. Eskalada
gidan, eta hau asko eskertzen da, bide koitzari egileak egiten duen idatzizko deskribapena. Gida zaharrean
horrela da behintzat, oso baliagarria. Ongi dago gida hau, eta imajinatzen dut
berria, argazkiak erabiltzen dituzte marrazkien ordez, hobeto egongo dela.
Asetu nau eskaladak eta lekuak. Ia egunero
eskalatu dut. Fisikoki baino psikikoki beteagoa nengoen. Zerbait bide gogorrago
probatzeko gogotan geratu naiz, baina bakarkako eskaladak hori du, ez duzu
gehiegi estutzen.
Eguraldia primerakoa izan dugu. Bi astetatik hiru egunetan
egin digu txarra. Euria eta haize zakarrak izan genituen. Hau ere kontutan
hartu beharko duzue. Kosta izanik, euria ez da goitik behera erortzen,
zeharrean baizik. Dendak edo abantzeak eramaten ba dituzue, sendoak izan
daitezela.
Hemen nik eginiko eskalada bideen zerrenda:
St.
Govan`s
Chieftain VS 4c
Vice is nice E2 5b
The loosener HVS 5a
Space cadet E3 5c
Pancer II HVS 5a
Bomb bay VS 4c
The butcher E2 5c
Clean hand blues band E2
5c
Gandi VS 4b
Ricochet E2 5c
Stennis
head
·
Highland fling HS 4b
·
Wold war III blues HVS 5b
·
Quickstep VS 4b
·
Dire straits E2 5c
·
Manzoku E1 5b
·
Hercules HVS 5a
St. Govan`s east
·
First blood E2 5c
·
Forbidden fruits E3 5c
·
Howling gale E3 6a
·
Silent running E4 6b
Trevallen
·
Youth on fire E3 5c
·
Sunlover E3 5c
·
Barbarella E5 6a ( soka goitik )
Mowing word
·
Diedre south HS 4a
·
Snozwanger E1 5b
·
Crimes of freedom E2 5b
Bidaiak hau eman du. Informazioa baliagarria izango delakoan.
Nik gozatu dudana gozatzea lortzen baduzue,
pozik itzuliko zarete.
Trefalen farm kanpina
Bilera-errapel bat
stackpole head
Britainiar eskalatzaileak
First blood bidean
Ricochet bidean
Eskalatzaile bat E7 batetan sartua
Barbarella pareta
St. Govan`s
Tevallen
Mowing wold