2015(e)ko otsailaren 8(a), igandea

TXINDOKI - Kaixo Printzesa


   Aurreko egunean eskutitz bat iritsi zitzaidan Euskal Mendizale Federakuntzatik. Dirudienez, aurten, ospatu behar duten mendizale galan sari bat eman nahi didate: Alpinismo ibilbideari saria. Naiz eta lotsa pittin bat pasatuko dudan, ni naizen bezalakoa naiz, gustura onartzen dut errekonozimendua.
   Hiru alditan igo izan naiz holtza gainera Euskal mendizale Federakuntzaren galan alpinismo sari bat jasotzera; Lehena, orain hamabost urte izan zen, kusun Kanguru iparrean, neguan, egin genuen igoeragatik. Alfonso Vizan eta Karlos Vieira “Kanu” ziran nirekin saria jasotzen. Bigarrena, orain sei urte izango zen, Kepa Escribanorekin batera, urte horretako eskaladak saritu zizkiguten, elkar egin genituenak, eta bakarka eginak ere. Hirugarrena hau dut. Berrogeita zazpi urtekin datorkit sari hau, eta urteak aipatzen ditut, zeren, nabaritzen dira.
   -Non egon daiteke sekretua, pertsona bat, hainbeste urtetan, kirol frustante honetan irauteko? -Motxila, beti materialaz astuna, bizkar minduen kalbario, zalantza mordoekin batera; elurra, lainoa, haize hotza eta nekeari aurre eginez, bakardadean bide berri bat zabaltzeko indarrez aritzeko? Denetik hartu beharko dugu pittin bat; ilusioa, burugogor dosi handia, gaztaroko ametsak bete nahiatik asko. Baina, batit bat, nor bera berraurkitzea saiatzean, bilaketan eta adaptazio gogoan dago sekretua.
   Pertsonak gara eta denboraren eraginez aldatzen goaz. Aldaketa horiek erabili behar ditugu, ohartzen garen eran, alpinista bezala berregiteko. Honek esan nahi du, beste alpinisten egiteko eratik, teknikan eta joeran, dastatuko dugula, gu geu alpinista bezala hobetzeko . Era horretan, niri behintzat, balio izan dit beterano mailara iristeko.

   Amitziko pareta arista aldapatik

Txindokiko paretako elurrak pittin bat asenta beharra dauka