Peña del Leon pareta zoragarria
Zenbat eta hobeto ezagutu ingurua hau gehiago gustatzen zait. Harri bitxi bat da era naturalean. Kantabriako mendi zerra, Kodes-tik hasi eta Palomareseraño, pareta zoragarriz josia dago. Gaurkoan Peña del Leon aukeratu dut nire egun pasarako. Gerardo eta konpañiak ekipatutako bideak daude bertan. Orokorrean gradu nahiko altuko bideak dira. Plaka teknikoa.
Paretara iristeko bi aukera ditugu: Hego aldetik, Guardia herritik. Iparretik Lagran herritik. Ni beti azken honetatik ibili ohi nahiz. Etxetik gertuago dut, beraz kotxean gutxiago ibili beharra daukat. Oinezko bidea zoragarria da. Basotik igotzen den galtzada zaharrak, magina bat histori ikusitakoa izango da. Oso antzinatik erabilia izan da Errioxa eta Arabako lautadak elkartzeko.
Lagran herrira iristen garenean, gure ezkerretara, Kanpezutik gerturatzen ba gara, Cruz del Castillo mendi gailurra izango dugu, norabide hori hartuko dugu Lagran herriko kale estu batzuek zeharkatuz. kotxez landa lur batzuk pasa ondoren, eta bidea mendi malda igotzen hasten denean kotxea utziko dugu, pista gorago segitzen du. Orain ohinez galtzadan gora tirako dugu. Collado del Toro-ra iristen garenean, cruz del castillora igotzen den bidea utzi eta Guardia jaisten den bidea hartuko dugu. Jaisten goazela peña del leon azalduko zaigu gure frente ikusgarri. Kurba batetan bide hau utzi eta senda txiki bat hartuko dugu. Ito bat dago. Senda beherantz jarraituko dugu, adarrez nahiko estu batzuetan, paretaren bertikalean gauden arte. Puntu horretan, zuzen joko dugu goruntz harrikari eta adar artean. Erresalte batetara iritsiko gera nahiko bertikala, soka batez ekipatua dago igoera errazteko. Sokaren egoera ez da ona, aldatzea premiazkoa izango zen. Erresaltea pasata bideen azpian gaude.
Basoa oraindik larrubixi dago
Txondarrak ikusgai daude basoan
Cruz de Castillo, Puerto del Toro-tik
Peña del Leon, Collado del Toro-tik
Ama Galanta bidearen hasiera
Hemendik Iñakitori animoak bidali nahi dizkiot, mendi istripu batetan min hartu du. - Berriro fuerte jartzen zarenean, hasitakoa bukatzera joango gera ¡¡¡.