Zer eta nola eskalatzea gustoko duenarentzat informazio txokoa
2012(e)ko martxoaren 10(a), larunbata
PEÑA MONTAÑESA - Lagrimas en la roca, Sin casa, ni perro, ni jardin
Aurtengo neguko irteera arraro samarra suertatu da. Normalean urte sasoi honetan izotz hormak eskalatzen jarduten gera. Aurten berriz, baldintzak direla eta, haitza eskalatzen pasatzea erabaki dugu.
Horretarako Peña Montañesa leku egokia da. Txemarik, marra berri batzuk zabaltzeko lekuak begiratuak ditu. Beraz, faktore guzti horiek kontuan hartuz, Martxoak 4an Hueskan elkartu ginen biok. Afaldu orduko solasaldian gure hasierako planteamenduei aldaketa egin genien, hobea iruditu zitzaigun bideren bat errepikatzea zabaltzen hastea baino. Ba dira bide berri mordoa egin gabeak ditugunak, egokiago iruditu zitzaigun errepikatzea.
Urrunean, Monte Perdido ikusten genuen, hotz laino zuriak gainetik ezin kendu zegoela. Hodei jelatuak ez ziran guregana iristen, baina, bai, ipar haize lehorra. Cierzo deritzon haize hotza da hau, jostorratzak balira bezala gorputz azalean barruraino sartzen dena, Burutu genituen bi eskaladetan, eta batit bat bileratan, benetan gaizki pasatu genuen, baina, emaitza ezin hobea izan zen, bi bide ikusgarri eskalatu genituen. "Lagrimas en la roca", eta, "Sin casa, ni perro, ni jardin". Ondo estutu behar izan genuen dena enkadenatzeko. Zorionak bideen egileei. Jendea indartsu eta gogotsu dagoela seinale da. Segi horrela.
Joder mikel, ondo zabiltzate. Bien, bien. Berdin segi.
ErantzunEzabatu