viernes, 19 de octubre de 2012

VIGNEMALE - Via Ilusiones






   Azkenean igo dugu. Bi urte generamatzan bueltaka bidearekin. Iazko Irailean hasi  ginen zabaltzen, eta aurten urrian bukatu dugu. Efektibo bost eguneko bi txanda izan dira, baina teknikoki bi tenporada.






    Marra ikuskatu nuenean,eta bera eskalatzea zoragarria izango zela pentsatu nuenean, bi arazo suertatu zitzaizkidan; Lehena soka laguna bilatzea zen, eta bigarena, noski, eskalada berak izan zezakeen zailtasuna eta logistika. Vignemale ez da txantxetako gauza, goi mendiko eskalada da, alpinoa. Chemari-ri erakutsi nizkion argazki batzuk, - Zergatik ez probatu – erantzun zidan.  Momentu horretatik aurrera bion arteko proiektu bat biurtu zen. 
   Bigarren arazoari erantzuna emateko, marra eskalatzea posiblea den a la ez, bertara joan eta begiratzea beste aukerarik ez genuen. 


Hirugarren tiradan 6b





   XXI. mendean gaude, eta oraindik amets egitea posible da,Vignemaleko haitzetan kalidadezko bide bat zabaltzea. Pirineoetako mendi bitxia da Vignemale, eskalatzaile handien eskalada bideak daude bertan, gu zerrendan horretan sartu nahia, agian, handizale izatea izango zen.


Bost-garren luzean 6c



   Iazko Irailean Oulettes de Gaube aterpean hartu genuen ostatu, aterpe atariak eskeintzen duen panoramika ikusgarriak argitu zizkigun zalantza asko, erabili behar genuen estrategia horietako bat.
   Bi zatietan banatu genuen horma erraldoia, beheko zati laberintikoa, bide posiblea marraztea zaila egiten zitzaigun, eta goiko zati tentea, pareta marroi ikusgarri bat, zabaldu nahi genuen bideari nortasuna emango zion, parte hau zen klabea. Zergatik hasi behar genuen bidea beheko zatitik zabaltzen? agian goran ezin pasa gerta dagokigun, edo kalidade txarrekoa izan zezaken. Beraz Despiu-Luquet bidetik ekin genion goiko partearen azpira ailegatzeko  igoera, horma marroi ikusgarriaren oinetara, misterio beingoz askatzeko unea zen.



Hamargarren luzean 7a+

   Oso goran dago pareta marroi tentea, lan itzela da bertaraino iristea, baina pena merezi izan zuen alegiñak. Ikusgarria zen gure aurrean agertzen zena. Hankak dardarizo batean genituen. Esan beharra dut, Despiu-Luquet gure eskumara utzi, eta hiru luzeetan, oraindik, materiale arrastoak agertzen zirela, alegia, bide hau saiatua izan zela aurretik. 



Hamaikagarren luzean A2/6c

   Gu ez giñan atzera bueltatu, bi egun segidan lanean aritu ondoren bi luze eskalatzea lortu genuen, tirada bat eguneko. Nahikoa zen, nekaturik eta pozik etxera bueltatu giñan hurrengo urtean lana izango genuela pentsatzen.



Hamabigarren tirada 7a exp.

   Aurtengoa nahi eta ezin bat suertatzen ari zen. Irailean jarria genuen Vignemalera bueltatzeko hitzordua, baina Iraila alrrebes xamarra suertatu zen. Bitan atzeratu behar izan genuen gure zita eguraldi txarra zela eta.
    Urrian berriz, San Migueletan, antizikloia sartu zen. Hori zen gure aukera, aprobetxatu beharra genuen.
 Zuria zegoen mendia, Iraileko eguraldi txarra elurra izan zen gain hauetan, hotz handia egiten zuen. Guk ideia fixo bat genuen buruan, goiko zatia egun bateko eskaladan bukatzea. 
Goizeko lehen orduan paretan geunden hotzak akabatzen. Lumazko txaketa, esku larruak, kapela, arropa guztia gutxi zen bero egoteko. Oraingoan ere Despiu- Luquet bidetik gora ekin genion. Arratseko hirurak izango ziran iaz zabaldutako puntu gorenera iritsi giñenerako. Hurrengo luzeak denbora asko eraman zigun, benetan delikatua bihurtu zen eskalada, ez genuen parabolta nola nahi sartzeko inungo intentziorik. Gaua egin zitzaigun azken  aurreko luzea zabaltzen ari giñela, frontalaren argitan bukatu beharrean izan genuen.



Patio handia dago. Hamabigarren tirada.


   Azken luzea eskalatu genuean gau ilunak estaltzen gintuelarik,  Goubeko arista ertzera iritxi giñan, haize hotz indartsu batek agurtu gintuen. Gaueko hamabiak izango ziran, irribarre algara batetan besarkatu giñan Chema eta biok.
   Jaitsieran arazotxo batzuk izan genitun, gauak nahasi egin gintuen, goizeko lauetan aterpera ailegatu giñan. Goiko pareta zabaldua zegoen, orain beheko partea falta zen.
   Hurrengo eguna deskantsuan eta eztabaidan eman genuen. Duda zen, ea horrela utzi bidea, alegia, Depiu-Luquet bidetik lehen zatia egin eta gero Ilusiones bidean sartu, edo, beheko parte berri bat zabaldu. Erabaki haurretik beheko zatia skatu behar genuela adostu genuen.
   Hirugarren eta azken eguna beheko zatian bidea sortzen eman genuen. Diedro handi batek atentzioa deitu zigun eta bera hartzea izan zen gure aukera. Ez zigun hutsik egin, benetan ederra izan zen eskeini zigun eskalada, estutu behar izan genuen. Ondorengo tiradak ez ziran kalitate handikoak izan, goiko zatiarekin elkartzeko helburua besterik ez zuten arratseko ordu-bietan bat egin genituen bi zatiak.  Despiu-Luquet bidetik rapel egin genuen. Arro geunden gure bideaz eta eginiko lanaz. Orain izena falta zitzaion bakarrik, baina hori beste istorio bat da.    




Konten eta gustora bizi izan dugun esperientziarekin.