2021(e)ko maiatzaren 24(a), astelehena

PEÑA MONTAÑESA - Caminant

 


Gogo handiz hankak lurraren gainean jarri nituen, azken errapela airean egin ostean izan zen. Kostatu zitzaidan lehen pausoa ematea, oinez hastea, bide egitea.

Hamar ordu lehenago, gorputza berotasunean sartu ezinik, utzi genuen oinez egiteko aukera eta, aurrera segitzeko, bidea egiteko, lau hankatan behar izan zuen, esku eta oinaz lagundurik.




Bidea sortua zegoen, Machadoren poemak dionaren kontra, guk, segi besterik ez genuen egin behar harkaitzean gora zihoan trazatua. Gure kaminoa ordea, eta orain bai, bat egiten genuen poeta Andaluz handiarekin, esfortzuz hobetzea zen, oztopo guztiak gainditu eta, beti, bukaera iritsi.




Ez ziguten gauzak errazak jarri Ignasi Miralpeix eta, Marc Vilaplanak, sortu zuten bidea trabaz eta esfortzuz betea zegoen, frakasoaren beldurraz blai.



Momentu askotan zalantzak eraso zigun; nondik tiratu, zein helduleku hartu, non kokatu txikituta generamatzan oinak. Sarritan, ustezko mugimendua egiteko gai izango ginen dudatan jartzen genuen, bidearen bukaera iritsiko ez ginenaren mamuak kolpatzen gintuen. Gure limitean sentitu ginen pasarte askotan, haitzera helduta segitzea edo, airean, ezinaren kolpe garratza jasotzea arteko muga fina zen, ia bat.











Caminante no hay camino, se hace camino al andar; eutsi genion gure bidea egiteari eta, Iñaki eta biok, mendebal paretaren gainean, Peña Montañesa izugarriaren bazter txiki batetan, bi puntu ziztrin bezala, zoriontsu, besarkatu genuen elkar.