2011(e)ko otsailaren 13(a), igandea

KANDERSTEG - Crack Baby


   
Eskalada bidai bat oso ona moduan sailkatzeko, nire iritziz, hiru baldintza bete behar ditu: Lehena, burututako igoerek helburuen barruan egon behar dute. Bigarrena, laguntasuna eta umore ona  egunerokoak izan behar dira. Eta azkenik, hirugarrena, denak onik bueltatu behar dugu etxera. Kandersteg-ra eginiko bidaia oso ona izan da.

Oeschinenwald sektorea

  Kandersteg leku berri bat zen guretzako, ez Chema, ez Bridwell, ezta nik ere, hirukote honek osatzen zuen taldea, egonak ginen izotz eskaladarako paradisu horretan.     Bergamon hasi genuen bidaia, Italia iparrean dagoen hiria da hau, Milanotik gertu, hor elkartu bai ginen hirurok. Chema eta Bridwell Madriletik hegan egin zuten, ni berriz Santandertik atera nintzen, Ryan air hegazkin konpañiak duen ohiko hegaldian. Bergamon kotxea alokatu genuen eta Suizaruntz abiatu ginen. Bi aukera genituen kanderstegera iristeko. Luzeena baina gauez seguruena; Como herritik Suitzako muga pasa eta autopistaz Luzern arte joan, ondoren Interlakenera jaisteko. Motzena, baina, ezagutu gabe zalantzak sortzen zizkiguna; Isellen Suitzako muga pasa, kotxea tren batetan sartu eta Brig herrira joan. Berriro kotxea gidatzen Goppensteinera igo, eta herri horretan bigarren aldiz kotxea trenean sartuz Kandersteineraino iritsi. Joateko bide luzeena hartu genuen, bueltakoan berriz, bigarren aukera erabili genuen. 

Bridwell Pingu bidean


   Etxetik lo egiteko lekua erreserbatua generaman, Gemmi Lodge deitzen den hotela. Pertsonako hemeretzi euro egunean ordainduta: hirurentzako gela, buffet erako gosaria eta sukalde librea genuen. Ongi dago lekua, gustora egon ginen.
  Eguraldi ona iragarria zegoen aste osorako. Tenperatura altuak hasieran, gero pixkanaka jaisten joango zirela zioten.   
  Suitza sartu orduko paisaia aldatu zen, dena zuri zegoen, zelaiak, basoak, etxeak. Kanderstegea iritsi ginenean aho zabalik geratu ginen ere, Suizako neguko argazki tipikoa zen Kandersteg, erromantikoa, egurrezko etxolak elurturiko paisaiean, atzean mendi izugarriekin. Baina, bazegoen detaile bat argazki horretan berezia egiten zuena leku hau; herri osoa izotz jauziez inguratua zegoen. 

Chemita Rattenpissor bidean
   Lehen egunean, bidaiaren nekea zela eta, pittin bat berandu ibili ginen. Oeschinenwald sektorean eskalatu genuen Pingu III/IV+ 150m eta Rattenpissor III/IV+ 90m. Gertutasunarengatik aukeratu genuen leku hau, kotxetik 15 minututara dago. 
Chemita Rubezalh bidean

Rubezalh bidea


Bridwell Rubezalh bidean

Chemita Rubezahl bidean


   Bigarren egunean Staubbach sektorean,  Rubezahl  IV/6  215m eskalatu genuen. Izugarria izan zen igoera, oso teknikoa bigarren luzeko azaloreak pasatzea. Asko bete gintuen izotz jauzi honek.

Blue Magic bidea


Chemita Blue Magic bidean

   Hurrengo eguna deskantsu moduan hartu genuen, Eiger eta Interlaken bisitatzera jaitsi ginen. Laugarren egunean berriro Staubbach bisita genuen,  Blue magic IV/5+ 180m bidea eskalatzeko. Zoragarria.

Crack baby bidea

Chemita Crack baby bidean

Crack baby bidea

Crack baby

    Azken eguneko eskaladarako Breitwangflue pareta utzi genuen, Crack baby  IV/6  350m izotz jauzi mitikoaren eskalada. Dena eman genuen izotz jauzi hau igotzeko. Alpeetako harri bitxi bat da. Horixe izan zen gure izotz-eskaladako bidaiaren gailurra, egindako ahaleginaren saria, oso pozik eta harro geunden amildegi izoztu hau gurea egin genuelako, muturreko esperientzia izan baitzen.



   Nekatuak eta pozik geunden, ahalik eta gehien estutu genuen bidai astea, dena ongi atera zen. Leku zoragarri bat aurkitu genuen izotz eskaladan aritzeko. Berriro bueltatzeko asmoarekin agurtu ginen Gemmi lodgeko nagusiaz.