Jesukristok
duela ia bi mila urte, gaurko egun batez, aste santuan gabiltza egun hauetan, bere kalbarioa izan zuen. Izugarrizko
gurutzea bizkarrean hartuta ekin zion Golgota mendiaren igoerari, Erromatarrek golpatzen zuten bitartean zeraman zama goruntz. Gurutzea Golgota mendiaren puntan ezarri zuten, Euskal
Herriko mendi askotan bezala, Nazareteko jesus bertatik zintzilikatu zuten
hiltze bana sartuz esku eta hanketan.
Ideia ori etorri zait burura Uzturreko gailurrera iritsi naizenean eta, aurrez aurre gurutze zuri erraldoiarekin topo egin dudanean. Zergatik gurutzea? Norbaitek Tolosatik bizkarrean igoko zuen? Merezi bai.
Gaur egun, erlijio sinismenak albo batetara utziz, gailurrera iristen garenok gure izerdi eta arnas estuarekin, nahiko penitentzia egiten dugu, aurreko egunean egin ditugun zerbeza edan eta Jan desfaseak garbitu nahiak izaten dira. Gailurrera iristearekin batera gure bekatu guztiak barkatuak daudela iruditzen zaigu, garbiak gaudela berriro Jan eta edan oparoak egiteko. Zer ederto, ez dut alperrik bidea egin, ahula da haragia.

Egunkaria bidea asko gustatu zait, motza baina ona da. Oso ondo ekipatua dago. Basera
iristeko altzairuzko kable luze bat dago. Trepada hori nahiko zikina dago, beraz
norbait joaten bada eta animoak baditu zerratxo bat eraman. Bertaratzeko bi
aukera daude. Uztureko bide normala hartu eta gailurrera iristear gaudela
kanalera jaitsi, eta kablera iritsiko gara. Edo, bestea, zuzen azpitik. Azken hau, ezagutu gabe, liosoa gerta daiteke. Noski, nik, azken hau hartu nuen.
Egunkaria bidearen eskuinetara ekipatutako beste bide bat ikusi dut. Ez dut inongo informaziorik. Norbaitek partekatu nahi badu informazioa, idatzi.
Zoriondu nahi ditut Asier eta bere kideak bidearen gaitik. Goiz eder bat pasa dut zuen lanari esker.

Kuriosidade
bezala, eskalada irteera hau bizikletaz egin dut. Zaldibian hasi naiz pedalei
astintzen, Tolosaraino joan nahiz bidegorritik. Tolosatik Izaskunera iritsi
nahiz, pistan gora txirrindua utzi dut, paretara hurbildu naiz, azpitik zuzen, Egunkaria bidea eskalatu, gailurrean flipatu, eta
bizikletaz berriz Zaldibiara bueltatu naiz.
Pekatariok,
horrelako penitentziak behar izaten ditugu gure anima galduak salbatzeko.
zaldibiako plaza
Uzturre Tolosatik
Uzturre Izaskundik
Gerturatzen
Bidearen hasiera
Gailurrean