Urtero bezala, gizakia Sapiens denetik bai
behintzat, Urrian, hego haizeak astindu egiten ditu gure bazterrak. Zurrunbilo ero horiek, neguaren etorrera adierazten digute. Bero
sargoria joan da udako algarekin batera. Mendiak gorritzen ari direlarik,
airean dira hostoak usoak moduan. Bazterretan, ezkutaturik, ehiztariak tiro
egiteko prest. Bakea urraturik dagoelarik, lasaitasun bila bazter ezkutu bat
bilatu beharrean gaude. Hego haizearen indarrez salbu, ehiztaritik urrun, usoak
moduan, migrazioa egiteko tokia aurkitu genezake Txindokiko ipar aristan.
Urte asko pasa dira ipar arista lehen aldiz
eskalatu nuenetik. Sokarik gabe, zailtasun
gutxiko pasarteak bilatzen gora egiten nuen. Bide berri hau beste gauza bat da. Lehenengo bi erresalteetan,
pareta eta giroa bilatzen du bideak. Gero arista segitzea du helburua. Estua batzuetan,
zabalagoa bestetan, erresalteak topatuko ditugu edertasuna emateko igoerari.
Azken metroetan, gailurraren paretarekin topo egiten dugunean, eskuinetara
egiten dugu zeharkaldi luze batetan, mendebalde arista hartzera. Saiatu nahiz zuzen
ateratzen, itxurazko haitza bilatu nahian, alperrik izan da, hobe oinez metro
batzuk bidea desitxuratzea baino.
Beno, or duzue beste aukera bat, etxetik gertu,
usoak moduan udazkenean, Iparretik hegora mugitzeko.
![]() | |||||
Lehen erresaltea |
![]() |
Bigarren erresaltea |
![]() |
Zazpigarren erresaltea |