
Kazkabar,
harriabar, babazuza, hitz horiek guztiak dira txingorraren sinonimoak. Denak
batera, ekaitz moduan, erori zitzaizkigun gure gainera libro abiertoko paretan
bide berria zabaldutzat jo genuen momentuan.
Peña Montañesako azken pareta birjina
zen. Ezkutuan zegoen altxorra. Ikustearekin soilik zirrara sartzen duen horma tentea.
Chemari izan zen lehena libro abierto paretarekin ausartzen. Bi proiektu
desberdin ditu hormaren ezker eta eskuin aldean, bi bideetan berarekin parte hartzen hari naiz.
Gora-bera askoren artean, tartean istripu bat, bi bideak ezin bukatu gabiltza.
Hirugarren marra bat ere, paretaren erdi erditik, sartzen zenaren aukeraz zalantzarik ez
genuen Chemak eta biok. Dudak paretaren goiko horman kokatzen ziran; nolako
zailtasunak izango zituen? eta, bide on bat zabaltzeko gai izango ginen? ziren gure
galderak. Chemak, proiektua bere gainetik egongo zela pentsatzen zuen, ez zuen
nahi kapritxo baten gaitik pareta parabolez josi. Ezezkoa esan zion
eskaladari.
Niri libro abierto paretan marra zuzen honek asko motibatzen ninduen, brutala iruditzen zitzaidan proiektu hortatik atera zezakeen bideak, ederra. Eneko eta Arkaitzi komentatu nien, eta interesatu ziran.
Piztiaren esperientzi ona ikusirik eta, goiko hormaren zailtasunak kontuan
hartuta, hirurak batera zeozer txukuna egiteko aukerak genitun.
Maiatzaren azken astean ginen berriro Oncins herrixkan. Hiru egun genituen bide berrian aritzeko. Agian, suertez, nahikoak izango ziren bukatzeko.
Paretaren azpira iristea kostatu egiten da.
Bi ordu luze martxa da, igotzen oso deseroso diren harrikariak gahinditu behar dira, eta espel baso itxiak zeharkatu.
Lehen luzearekin hasi aurretik, beti bezala, zozketa egin genuen tiradak banatzeko. Eneko hasi zen, Arkaitzek segi zion bigarrrenarekin, eta hirugarrena nirea izan zen. Lehen bi luzeak mundialak atera ziren, hirugarrena motz xamarra atera zenez, laugarrenarekin ere segitu nuen. Guzti hau lehen egunean ez zegoen gaizki.
Sokak fijatuak utzi genitun hurrengo egunean gauzak errazteko, eta Oncinsera jaitsi giñan lotara.
Naiz eta motxilak zamaz arin egon, egun horretan ere kostatu zitzaigun horma azpira iristea. Aurreko egunean egindako ahalegina; paretara igo, eskalatu eta berandu jaitsi bere kostua dauka.
Aurreko egunean utzitako soketatik igo ondoren Arkaitz hasi zen bosgarren luzea zabaltzen. Zona hau hainbeste zalantza sortzen zigun goiko hormaren hasiera genuen. Enekok segitu zuen seigarren luzearekin, eta gure harridurarako, tirada hau, heldu lekuetan oso eskuzabal suertatu zen.
Niri tokatu zitzaidan pareta gainera iristeko luzea. Hemen kokatzen dira bidearen zailtasun handienak, hiru edo lau pauso gogor dira horma tente batetan, ondoren ezkerretara pasatzen da diedro etzan batera.
Pozik eman nituen azken pausoak. Gailurraren lehen begiradak asko erakarri ninduen. Zelai alpino bat da, loraz, piñuz eta haritzaz osatua. Mende bat baino gehiago zutik eta adoretsu pasa ondoren, haritz erraldoi bat eroria dago amildegiaren ondoan. Ekaitzaren bortizkeriak azkenean zuhaitzari burrukan irabazi dio. Zainak lurretik aterata ditu, eta ihartzen dijoa pixkanaka. Bat-batean ohartu nintzen ekaitza nire gainean sortzen ari zela. Peña montañesako azken pareta igo izanak, ama lurra haserretu zuela zirudi, ez zitzaiola batere gustatu gu honantz iristea.
Ez nuen denbora galtzekorik, hormaren amildegira gerturatu nintzen berriro eta parabolt batez bilera bat muntatu nuen. Eneko eta Arkaitzek jaisteko esan zidaten, ez zegoela denborarik beraiek luze hori eskalatzeko. Beheko bilerara errapelatu nuen.
Bi ordu pasatu genitun azken aurreko bileran zintzilik. Ekaitzaren erdian geunden, txingorrak gogoz kolpatzen gintuen, zuritu egin zituen bazterrak. Gu ere era bat bustirik gaunden. Naturaren haserrea pittin bat baretu zenean errapelatzen hasi giñen.
Eskalada aldetik, Txingora bidea, oso ona dela esango nuke. Estilo aparta duela ere ausartzen naiz esaten. Berrehun metrotan, progresiorako hamabi parabolt soilik sartzea, eskalada nolakoa den adierazten du. Sutsu alpinoa du, naiz eta plaka ezin hobe batzuetatik joan. Zailtasun aldetik ez dituzu gradu handiak bilatuko. Hori bai, Txingorra bidea eskalatzeko, auto aseguratzeko materialarekin prestu ibili beharko duzu.
 |
Eneko lehen luzean |
|
|
|
 |
Arkaitz bigarrenean |
 |
Hirugarrena |
 |
Laugarena |
 |
Arkaitz bosgarrenean |
 |
Eneko seigarrenean |
 |
Arkaitz luze berdinean |
 |
Azken tirada |
 |
Txingorraren azpian " Calor Humano " |