Oraindik belarriak gorriak ditut, tinpanoetan pitiño moduko bat sumatzen dut ere. Ez da gutxiagorako, horrelako egurra jaso eta gero adarra jotzea jasatea ezin bestekoa da.
Oso seguru esan nuen nik zerbeza kaña eskuetan nuela tabernako telebistan Athletiken partida ikuskatzen ari giñela . – Ez ba dira gehiago saiatzen ez dugu kopako derbyrik izango, bota nuen txantxetan Bizkaitar guztien aurrean, Errealak finalean Albaceteren aurka aritu beharko du - . Sei gol jaso eta gero imajina zelako gogoekin aritu dira Bizkaitar lagunak Giputxi baten aurka. Berdin da, etorriko dira bueltakoak. Agian datorren urtean ...

Izotza eskalatu nahi dut, baina ez dagoenez haitzarekin segitu behar . Urtarrilean abenturazko eskalada bat egitea gure inguruetan ez da oizkoa . Kirol eskalada egiten da, eta batzuentzako estutzeko urte sasoi hoberena da. Paretan berriz goiz ibili beharra dago eguna motza da eta, goizetan hotz handia egiten du .
Norekin elkartu nezaken soka-kide bezala, negu gorrian paretarako gogoak dituzten gutxi daude, Joxe rra Eskibel izan dut lagun . Nahiz eta bere egoera pertsonalak ez utzi denbora libre asko eskalatzeko, or dago gogotsu eta indartsu beti bezala. Ederki pasatu dugu biok Errioxako haitzetatik gora. Peor es robar bidea eskalatu dugu Berberanako paretan.
Elias anaiek eta Javier Antoñanzas Errioxatarrak zabaldutako bidea dugu Peor es robar. Bi urte desberdinetan aritu omen ziren, 2007-an hasi ziren eta 2011-kan bukatu. Gustatu zaigu bidea. Kare harrizko plaka oso oso onak ditu. Nik bi parte bereiziko nituzke eskalada honetan. Lehen, bigarren eta hirugarren luzeak konpromiso aldetik gehiago dira azkeneko bi tiradak baino. Ausartuko nintzen esatera lehen partea zabaldua izan zenean, suposatzen dut 2007, ikuspegi bat erabili zutela, eta azken bi luzeak zabaltzeko beste bat, pentsatzen dut azken hau 2011-kan izango zela . Bigarren tiradan airoso ateratzeko, 7a+, asko eskalatu beharra dago, tirada garbia da, parabolt bat eta bi hiltze daude soilik. Haitz zubi batzuk erakusten dizute nondik joan. Bosgarren luzean berriz, 7b, desplome txiki eder batetik doa, guztiz ekipatua dago, pare bat pieza kenduta ez dugu ezer gehiago sartu luze honetan.
Gomendagarria da bidea, graduan ondo joan beharra dago bigarren tirada egiteko. Joxerra eta biok iritzi berdinekoak gara, Euskal Herrian abentura bideak eskalatzeko ditugun aukeratako, ezin dugu oso exigenteak izan.