Elurretan arrastoak aurkitzea, negu gordinean,
lau ordu pasa martxa oinetan daramazula, mendiaren handitasunaren barruan, zure kokalekua garbi ez duzula, zorte bat da.
Aztarna hauek arrasto sinple batzuk baino gehiago dira, bide bat markatzen dute. Handik norbaitzuk
pasa dira gailurrera iristeko ilusioarekin. Momentu horretan ia ez zaude hain
bakarrik, aztarna batzuk aurkitu dituzu elurretan, honek itxaropena ematen dizu.
 |
Nik segitutako planoa.
|
Mulhacen
mendia bere iparretik igotzea, egunean, ez da lan makala. Zazpi ordu behar izan
nituen bere gailurra zapaltzeko, eta beste lau ordu furgonetara berriro
bueltatzeko. Bi mila laurehun metro desnibel positibo gainditu behar izan
nituen bide amaiera gabe batetan, hemezortzi kilometroko distantzia joanean
bakarrik. Gainera, honi gehitzen badiozu neguko baldintzak, eskiak bizkarrean
eraman nituen bide bazterrean utzi arte, aurrerago une
batzuetan damutu ere egin nintzen eskiak utzi izanaz. Bi piolet ere eramaten
nituen, hasierako asmoa Mulahacen ipar korridorea igotzekoa zen, granpoiak eskizko
botei jartzeko ere bai, jana eta arropak. Gauza guzti hauek, motxilaren zama,
hamar kiloak errez gainditzen zituen.
 |
Pico Juego de Bolos.
|
Guejar
Sierra herrian dagoen Barranco de San Juan parajean hasiera eman nion erronka honi. Goizeko bederatziak ziren. Vereda de la estrella bidea hartu nuen. Bidea
ona da, gozatzekoa beste egoera batetan, oso desnibel gutxi gainditzen du
kilometro luzeetan. Genil erreka jarraitzen du bideak arroila estu batzuetatik.
|
Pico Juego de Bolos arista.
|
Elurra ukitu nuen arte hiru orduko martxa neraman egina, eskiak jadanik utziak
nituen bide bazterrean. Elurra biguna zegoen hasiera honetan, eta ia
belauneraino sartzen nintzan tarteka, izugarrizko nekea eta frustazioa sortuz
nire asmoetan, damutua nengoen ordu erdi lehenago eskiak utzi izanaz. Kostata lortu
nituen zati horiek gainditzea, eta ipar hormako maldak igotzeari ekin nion. Alcazaba
mendia nire ezkerrera azaltzen zen airoso. Gainean berriz pareta izugarri bat
nuen, Mulhacen mendiarekin erratu nuena. Orain etxean, internet laguntzarekin,
Pico Juego de Bolos 3018m dela dakit. Eskuinerantz jo nuen elur maldetatik kanal bat
hartzera. Han topatu nituen arrastoak arista zorrotzean. Hanka sartu nuela
garbi izan nuen momentu artan, aldiz aztarna haiek poztu egin ninduten.
 |
Arista goitik.
|
Ez zen
xamurra aristatik igotzea, haitz bloke erresalteak gainditu beharra zeuden
koherentzia gutxi zuen elur batetan. Arista hau 1962ko Olmedo-Guardia bidea
omen da. Juego de Bolos gailurrera
iritsitakoan ikusi nuen Mulhacen, ipar korridorea nire aurrean nuen ni tentatu
nahian. Berandu zen, oso nekatua nengoen ordurako. Arrastoak segituz Collado
del Ciervo deritzon muinora heldu nintzan, arratseko hirurak ziren. Nire
ezkerretara elur malda luze bat jarraituz Mulhacengo gailurra zegoen.
 |
Mulhacen gailurra Collado del Ciervo-tik
|
Muinoan
sobran nituen gauzak utzi nituen, pioletak, termoa, arropa batzuk, arinago
behar nuen ibili. Gogorra egin zitzaidan gailurrerako azken zati hau, maiz
deskantsuak hartu beharrean izan nintzen. Objektiboak jartzen nituen, -harri
artaraino iritsi eta deskantsatuko dut- . Himalaiako igoera baten zentzua
hartzen hari zen erronka. Arratseko lauretan gailurrean nintzan. Kataluniako
bikote bat zegoen Mulhacengo puntan, eskiekin egina zuten igoera, hego aldetik,
Poquieira aranetik. Piku lehor batzuk eskaini zizkidaten, nik gustura hartu
nizkien. Hizketa labur bat egin eta jaitsierari ekin nion.
|
Ibereriar peninsulako gailur altuenean.
|
Eroso iritsi nintzan
muinora berriro, gauzak bildu nituen motxilan. Ez nuen igoerako bide berdina
erabili jaisteko, zuzen bota nintzan Valdeinfierno arana hartzeko asmotan. Une
batzuetan elur sakona zegoen, or hasi ziren benetako arazoak, kalanbreak bi
izterretan. Ingeetako giharrak gortu egiten zitzaizkidan, eta beldur nintzen,
ez zen lekua eta momentua ligamendu haustura bat izateko. Zati sakon horiek
pasatzen nituenean, elur sendora iristen nintzenean, lortzen nuen pausoa egoki
mantentzea. Asko sufrituta Valdeinfierno
errekatxo bazterrera iritsi nintzan, hemen elurra ez zen hain sakona, hobeto
mugitzen nintzen. Eskiak zeuden lekura ailegatu nintzenerako iluntzen ari zuen.
Azkar, botaz aldatu nintzen, eta eskiak motxilan kokatu nituen, frontala ere
atera nuen. Eroso nijoan bidexkatik bera, oinak erantzuten ari zatzaizkidan.
Bide zidorra zabaldu zenerako gaua egina zegoen jadanik, frontala pizteko alegiña
egin nuen, ez zebilen. -Erabili nuen azken aldian ongi zihoan eta!!! Ez zegoen errukitzeko
astirik, furgonetara ailegatzeko geratzen ziren hamar kilometroak ilunpetan
egin beharko nituen. Iluntzeko zortzietan furgonetaren babesean nintzan
berriro.
Nahi izan ezkero
xamurrago egin ahalko nuke. Mulhacen
ipar kanala igotzeko erarik komodoena Poqueirako aranetik da, Alpujarratik
igota, Sierra Nevadako hego aldetik. Poqueirako aterpea hartuz, ciervoko
colladura iritsiz, soilik jatsiera errez bat geratuko zitzaiguke ipar kanalaren
hasiera bitarte.
Urrunetik ikusitako imajenak erakartzen zidan niri, Mulhacen mendiaren ipar horma itzalean, tentea, elurrak markatako linea fin batek igoerarako bidea adierazten zidana, erakartzen ninduena. Atrakzio horrek zuzen tiratzen zidan, frentez frente, pioneroie bezala, esplorazioa eta alpinismoa bat ziren egunetan bezala.
Haitzean
eskalatzeko aukera ere izan dut. Oso leku onak ditu Granadak kirol eskalada
egin al izateko, Cahorros, Moclim, Vados, Cogollos… Bakarka edo lagunekin
eskalatu ditut, bertako jendea segituan prestatzen zen ni aseguratzen
laguntzeko. Chemari eta Olatz ere
animatu ziran eskola hauetan beraien oporrak disfrutatzeko, ederki pasatu dugu.