jueves, 19 de enero de 2017

AIZKORRI- AKETEGI Hego punta





 
   

   Orain lau urte igo nuen lehen aldiz izotz bide hau. Jarduera horri buruz egin nuen sarreran, ikusi blogga honetan Aizkorri kanala sarrera, berau ongi azaltzeko materialik gabe egokitu nintzen. Ez nuen argazki kamararik eraman, soilik telefonoak duen kamara erabiliz atera nuen argazki bat, pareta orokorrean agertzen zena, krokisa egiteko erabili nuen. Gaur ere argazki hau erabiltzeko beharretan izan naiz berriro, lainoak hartua zuten pareta eta ez didate utzi argazki orokor berri bat ateratzen.
   Ongi elurtuta dago Aizkorri, kanalak elegante ikusten dira. Eguraldi aldaketa handiak izan dira azken egunetan. Elurra mara mara egin zuen aurreko larunbatean. Ondoren tenperaturak gora egin zuten eta euria hasi zen. Orain Euskal Herrian izugarrizko hotz frente baten eraginpean gaude. Nire kalkuluen arabera eskaladarako baldintza onak behar ziren egon Aizkorriko kanaletan, momentu ona zen Aketegiko hego puntako kanala igotzeko.
   Harritu naiz Buenabistan zenbat kotxe aparkatuak zeuden ikustean, sei edo zazpi izango ginan. Ni goizeko hamarretan iritsi naiz. Dena lainotua zegoen, izoztutako zuhaitzak ageri ziren zuri zuri laino horretatik. Azkar tiratu dut gorantz.
   Elurretara iritsi naizenean hau gogorra zegoen, ez zen apurtzen nire pisuarekin. Kanal handiko kanala zeharkatu dut, eta oraindik eskumago tiratu dut  nire bidearen sarrera hartzeko intentzioarekin. Hasiera erresalte bat da kanal estu batetatik. Elur mobimentua egona zegoen, abalantxak, eta honek baldintzak oso onak utzi ditu pioletekin ibiltzeko. Oso zentratua eta kontu handiarekin sokarik gabe igo dut lehen zati hau. Bi paretaren arteko elur maldetan nengoen jadanik. Elur zona hau delikatua da, edo sentsazio hori ematen dit niri. Azkar eta ipurdia asko estutzen igo dut. Azken paretaren azpian nengoen, kanaltxo baten hasieran. Hemen puntu batetan trabesa bat egin beharra dago “bira” batetatik. Trabesa hau ekipatua dago hiru espitekin. Hau gainditu eta erresalte izoztu bat igo beharra dago. Azken partean gaude, gailurraren azpian. Zuzen dijoa bidea, pareta izoztutik gora. Hau ere sokarik gabe egin dut.
   Eguzkiak ongi etorria eman dit gailurrean. Nire azpian Goierri osoa lainopean zegoen. Denbora galdu gabe beherantz tiratu dut kanal handi hartzera. Beti bezala egin beharrak nituen, korrika ibili beharrean nintzen.   

Ez zen ezer ikusten kanal handi azpian.

Bidearen hasierako erresaltea
Lehen paretaren irteeran. Bigarren paretaren azpian.
Bigarren paretan kanalaren hasiera.
Bira trabesa
Azken parteko hormak




Goierri eskualdea lainopean.
Aizkorri Aketegi hego puntatik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario